SASOIN SASOIKU

Udi badu ta mangamotzak alde batea lagaten hasitxe ga. Gaurko lakoxe egunak etxin egoteko ta urte barrixe antolatzeko balixo ixaten dabe, bañe ezkortasun guztiai aurre eitteko bada poztasune sentiuten douen motibo argi bat, askorek amets errealitati bihurtuko douena, zeñek ez dau amestu honelako irudi batekin?

BADATORRELA PERRETXIKO SASOI BARRIXE, hartu otzari ta labana, jantzi botak eta hartu makilli ta mendireeeeee!!

Gaztetxik bir zatxu!

Gaztetxin obretan dabiz asanbladakuk, eta herriko gaztik bertatik pasatea gonbidatu dotxuez.

Asanbladako gaztin asmu de barri txukuntzi, hormak barriro pintxati eta barruko gela barrixin liburutegixe eta mediateki ipintxi. Baine horretako herriko gaztin laguntzi bir dabe. Asanbladak domeketan diz, arratsaldeko 7retan. Ez ahaztu, gaztetxik bir zatxu!

Turrunak 100.000 bisitatik gora

Turrunak 100.000 bisitatik gora jaso ditu jada. Gero eta jende gehiago hurbiltzen da gure orrira, Ondarroako kontuen berri edukitzeko.

Egun berezietan, Turrune Ondarroako notiziak ezagutzeko lehen informazio iturri bihurtzen da. Argi ikusi dugu aste honetan. Martitzenean, Kandidoren askapenaren berria sartu genuenean, 2196 pertsona sartu ziren gure blogera. Hurrengo egunean, Kandidori egindako ongietorriaren argazkiak ipini genituen goizean goiz, eta egun osoan zehar 5433 bisita jaso genituen! (Eguneroko media 500 bisita izaten dira).

Ez hori bakarrik, beste komunikabide batzuentzako informazio iturri gara. Ondarroan zeozer pasatzen denean, gugana jotzen dute informazio eske. Aste honetan, adibidez, Garak gure argazkiak publikatu ditu.

Horregatik, gure komunikazio proiektua indartzen jarraitzeko asmoa daukagu. Eta zuen laguntza ere eskertuko dugu. Denon artean, turrunotsa ahalik eta gehien entzunarazten ahalegindu behar gara! Zeuen ekarpena egiteko, badakizue nora idatzi: otzara@hotmail.com

Kanpaina bat ere jarriko dugu martxan, geure izena eta helbidea zabaltzeko. Hemen daukazue logoa, eta laster aterako ditugu pegatinak ere.