BECen konzentrazinoi Ukraniko faxistan kontra
Herrittar batek idatzi eta argazki sorti bixaldusku atzo arratsaldin BECen(Barakaldon) eizan mobilizaziñoi dala ta:Aurten Leokadi Lekatxoa be aila da
DIADA juteko autobusak Euskal Herrittik
INDEPENDENTISTAK saretik jaso dou mezu hau:
DIADARA JOATEKO AUTOBUSAK ANTOLATZEN ARI GARA
Ideia bi autobus antolatzea litzateke:
BUS 1 : BILBO-GASTEIZ-BARTZELONA
BUS 2: DONOSTIA – IRUÑA – BARTZELONA
Bilbo eta Donostiatik irailak 10eko gaueko 12tan irtengo lirateke autobusak eta Gasteiz Iruñan irailak 11 goizaldeko 1ean.
Goizeko 8ak aldera Bartzelonara sartu aurretik gosaldu… bi autobusak elkartuko dira.
Diara 17:14 min. izango da eta itzulera irailak 11 arratsaldeko 20:00tan egingo du autobusak.
Prezioa: 50-55 euro tartekoa. Ea autobusak betetzen ditugun prezio merkea ateratzeko.
INDEPENDENTISTAK sarea.
Baten bat berta juti pentsatzen bada hamen eurakin harremanetan jarteko eri:
info@independentistak.net (0034)943561853 www.independentistak.net
ANJEL MARI IBARLOZA ZUBIKARAIaz ez ga ahaztuten ondarrutarrok
Nahiz eta 42 urte pasa dizen kotxe istripuz hil zanetik, gure oroimenin jarraitzen dau. 1972ko irailan 3an Baxonatik Bordeleako bidin ixuzela bera eta beran lau kidek istripu larrixe euki ben, eta hori dala ta irailan 5in hiltzat emon ben (istripu euki ban gabin medikuk muerte zerebral diagnostikatzen). 26 urte eukazen hil zanin eta 1969tik ETA erakundeko kidi zan. 1971n Ondarrutik ihes ein biharra euki ban, txapel okerrak beran atzetik eukazelako. Anekdota bat kontaten dabe beratxik: 1970in eta Burgosko prozesu euazela eitten, erakundi epaitun ihesa presta nahixan ibili zan. Bera ixan zan komandoko kiditako bat, Burgosko gobierno militarran eraikinan azpixan sartu zana, bañe okerretako paeta apurtu eta kidik euazen gelan sartu ordez, eraikiñeko armategixan sartu zin.
Irailak 4 (eguena) konzentrazinoi Alamedan: Estradiziorik ez! Konponbide garaia da!
Aitzol ya erun dabe Espanire, eta bixar eguena Audientzixa nazionaletik pasako ei dabe. Espainiko Auzitegi Nazionalak bi euroagindu eskari daukez eindde beran kontra Madrilen epaitzeko. ETAz loturi eta atentatu batzuk ein izana leporatzetse Hori dala ta, bixar iluntzin konzentrazinoi egongo da Alamedan.
Guazen Ondarruko paisaje naturala zaintzea!
Ondarruko Eguzkik bixaldu doskun idatzixe da hau:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/09/02/goazen-ondarroako-paisaia-naturala-zaintzera/
Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.
Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.
Arrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…
Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.
Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…
Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.
Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!
Bixar Aitzol Etxaburu Espainire erungo dabe
Hitzak jakin arazi dabenez, bixar Aitzol Etxaburu Frantziko Fleuryko kartzelatik Espainire erungo dabe. Zeozer gexa dakiauenin, idatziko dou.
Hamen dakazue informazinoi gexa, Hitzan: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/09/02/aitzol-etxaburu-bihar-espainiaratu-egingo-dute-etzi-espainiako-auzitegi-nazionalean-aitortzeko/
Irailak 4 (eguena) Iperkaleko obrai buruzko batzarra
Jakingozuen latxeik laster Iperkali konpontzeko obrak hasiko diz: behangaine barrixe ipini, kable barrixak sartu, eskilarak konpondu…
Udalak iperkalekukin batzarra nahi dau ein, obriai buruz berba etxeko. Batzarra irailan 4an ixango da, 19:00retan, Kofrai Zaharrin.
Argazkixan ikusten dan latxeik, Iperkalik badauke konponketa premini!
Ondarruko gaztik Lekatxoko gaztetxi konkista dabe!
Akordaten zaze zelan etorri zin Lekatxoko gaztetxekuk Ondarrukuai enbidu botatea? Ba ongoxe asteburun jaso dabe erantzune.
Ondarruko gaztik Lekatxoko gaztetxi konkista dabe, eta erregalo bat laga dabe bertan: ahuntz bat!
Ikusi argazkixetan Lekatxoko gazte egune zelako pankartakin ospatu ben!
On ia bueltan zer datorren!
PD: ahuntze ondo ei da, eta Lekatxarrak ondo zaindduko ei dabe!

















