NAHIKURE!!! Errepresiñoiai STOP!

2015-01-12 errepresiñoiai stop

Gaur deitxute geuazen Alameda MIKEL ETXABURUn epaiketi salatzeko eta aldatu einbir ixan dou deialdixe. Ez sinisteku de, MIKELen eta kidin abokatuk atxilotu dotxue. Hau iñun ez da gertaten, epaiketi atzeatu bir abokatuk ezin dizelako jun juzixure, komisaxan dazelako atxilotute. Beraz gaur ALAMEDAN batuko ga, arratsaldeko 7:30xetan abokatun askatasune eskatzeko.

je suis euskalduna

Herriko marrazkilarixak, adierazpen askatasunan alde

Je suis CHARLIE jon iñaki

Hauxe irudixau bixaldusku Luterl taldekuk, Parisen marrazkilaixak hiltxuezela ta, adierazpen askatasune defendiuteko.

Bide batez, momento egoixe da Luterl taldik adierazpen askatasunan defentsan urtitan euki daben konpromisu eskertzeko. Hor dakazue Egin itxi benin Kantxopin eiben murala.

GLOBHORMA 19

Zoritxarrez, gaur adierazpen askatasune aldarrikatzen dabizen politiko español askok txalotu ein zitxuezen Eginen itxieri, Egunkariako kazetarixan atxiloketak eta torturak…

Egunero egunero atxilotzen, torturaten eta hiltxen dotxuez kazetarixak mundun Estatu Batuetako militarrak (Jose Couso,..), Kolonbiako paramilitarrak, Israeleko eta Marruekoseko gobiernuk… horrekin be akorda biko ginake.

Amaitzeko, Luterl taldekuk bixaldu daben beste mezu bat: ez jausi islamofobixan. Ez kriminaliza islaman jarraitzaile guztik. Musulman guztik ez diz bardinak, kristau edo ateo guztik bardinak ez dizen latxeik.

Urte asko daruau herrixan musulmanakin bixitxen inungo problema baik. Holantxenik ixati daukela hamendik aurrea be. Danontzako da leku Ondarrun.

Asteburuko partiduk ZALDUPEn

asteburuko partidukAURRERAko nausixan taldik Aretxabaletan jokatuko dau domeka arratsaldin, 16:30xetan. Aretxabaleta bera da sailkapenin lelen dun taldi, 37 puntoaz, eta Aurrera bigarren postun da punto bat gitxiauaz. Ondarrutik hainbat kotxetan antolatu diz domekan mutilak animatea juteko. Aldez aurretik eskerrak emon nahitzauz domekan Aretxabaletan egongo dizen ondarrutar guztiai. Partidu oso politxe ixangora, eta irabazten daben taldik lelengoko buelti sailkapeneko lekoik ederrenin amatxukorau. Aupa AURRERA!

aurreragol