2014. urtin ONDARRUko udalak herriko kirolaxan ikerketa beka bat eiban eta bertan futbolista horren bixitxi batzen zan. Ba horreaz lotute beatu zer bixaldu doskun EGOITZek, LONDRESen bixi dan gure herrikidik:
Egunon Turruneruai,
Zeuen posta helbidi eskatzeko idazten dotzuet.
Ondala egun batzuk, merkadilo antzeko baten euan puestezillo baten futboleko bitxikeixak ikusten jarri nitxan ze Athletik-eko pare bat gauza euken bistan eta ze topako ta zeuek on dala aste batzuk argitaratu zenduen Urkizu ondarruarran kromo zahar bat!! Interneten erosi ei ban berak…
Gauzi de erosi ein bir ixan nebala eta zeuei nahiko netzuen bixaldu, bitxikeixa morun, igual beran familixiai gustako letzake eukitxi edo fitxerun eukitxeko gauza politxe… benetan da bitxixe ba… Eta gexa hamen topateko!!! Ia zelako kasualidadi dan, eta gainea ez baneban TURRUNIN ikusi beratxik artikulu, nik ideaik bez zein zan… Hamen du argazkixe, ezta kromo bat, hobeto behatu dotzat eta jolasteko karta bat da, alde bixak bixaltzen dotxuaz…. Baine hamen baino hobeto da Ondarrun!! Ordaindu dotenagaitxik ez arduratu mesedez, holako aurkikuntzak ez dakarre prezixoik eta! Pozik topa nebalako….
Laster arte eta segi aurrea!!!

Angel Etxanizen familixakuai dirulaguntzi emongotze
Audientzixa Nazionalak erabaki dau Angel Etxaniz ondarrutarran familixakuai dirulaguntzi emoti. Dakixuen modun, Angel 1980an hil ben Batallon Vasco Español eta Triple A-ko faxistak. Asko pozten gaz euran familixakukatxik, urte askun burrukan ibili dizelako euran eskubidik defendiuten. Baine hamendik aurrea be justizixi eskatzen jarraitxuko dou, Angelen hilketi ikertu eta hiltzailik topa eta epaitu arte.
Halan da be, Audientzixa Nazionalak erabaki dau beste familixa batzuai dirulaguntzaik ez emoti, hilddako euran familixakuk ETAkuk zilako. Joxan Lasa eta Josu Muguruzan familixakuk, adibidez, ez dabe dirulaguntzaik jasoko.
Lotsagarrixe ereizten gasku. Torturatzailik ixan zin guardia zibil frankistan familixakuk dirulaguntzak jasotetxuez, euran senidiik ETAk hil zitxulako. Baine polizixik hilddako ETAko familixakuk ez dabe dirulaguntzaik jasoko. Holantxenik funtzionaten dau Españik.
Uztailak 17 (baixaku) Olerki-saio musikatu ARRIGORRI ostatun
Kuadrila eguneko bazkaixan ixena emoteko epi zabaldu dabe
EGIN egunkarixe zarratubela 17 urte pasa diz
Jente askoren biharrai eta diruai esker sortu gendun EGIN, eta 1998xan zarratuskun gure egunkarixe. Memoixi argi dakau, eta begixetan dakauz ondiokan irudixak HERNANIn euazen lokaletan polizixa españolak sartu zinekuk. Ondioik gogoratzen douz baitxe be bertoko jentik ordun esandakuk (ATUTXA jeltzalik esandaku: EGIN eta Goma bixe bardine zala). Guk eztou ahaztuten.
Hamen dakazue EGIN sortzeko 1977xan ONDARRUko kofraixan ein zan batzarreako esku orrixe.

Badatoz 2015eko Markina-Xemeingo jaxak
Udi aurrea du eta on Markinako jaxan txandi de. Badakiau Ondarrutar asko jungo zazela berta, eta hamen dakazue egitarau: http://www.markina-xemein.com/es-ES/Noticias/2015/egitarauascreen%20publi%20barik.pdf
Obrak aprobetxa, bidegorrixak etxeko
Eguzkik bixaldutako idatzixe:
https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/07/10/obrak-aprobetxatu-bidegorriak-egiteko/
Bizkaiko Foru Aldundia Markina eta Berriatua arteko errepidea konpontzen ari da. Bidea zabaldu egingo du, eta apur bat zuzendu. Zoritxarrez, obra hori ez dute aprobetxatuko bi herrien artean bizikletentzako bidegorri bat egiteko.
Antzeko beste kasu bat: Ondarroan 4 urtean Iturribarri eta Kamiñazpi auzoak konpondu ditu udalak. Ondorioz, oinezkoek espaloi gehiago eta zabalagoak dituzte bertan oinez ibiltzeko. Baina auzo hartan ere ez da bidegorririk egin.
Eta halako adibide gehiago aurkitu ahal ditugu eskualdean.
Gure herri eta auzoetan bidegorri sare bat edukitzea beharrezkoa da jendea bizikletan gero eta gehiago ibiltzea nahi badugu. Baina horretarako instituzioek argi eduki behar dute kale edo errepide bat konpontzen denean, bizikletei ere lekua egin behar zaiela.
Bizikletan ibiltzea ona da osasunarentzat eta herriko kaleetan zarata eta kutsadura gutxiago egoten laguntzen du.
Erakunde publikoek bizikleta alternatiba erreal bezala ikustea nahi dugu, eta euren politiketan kontuan hartzea beti!
Oporretan be TXOKU LIBRE
Uztailak 18 (zapatu) XXX. IGERI ITXAS-LASTERKETI Ondarrun
Hirugarren gradu ukatutze Ibonei, atzea be
Ibon Iparragirrei atzea be ukatutze 3. gradu. Hamen dakazue informazinoi gexa: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150710/hirugarren-gradua-ukatu-diote-ibon-iparragirre-gaixo-den-presoari
(Ixezko Sanferminetako argazkixe da hau, baine zoritxarrez ondiokan balixo dau)








