Getxon (Areetako Geltoki plazan) ipini dabe aurten be Komiki Azoki, 14.nez. Baixakun hasi eta domeka arte, hitzaldixak, mahai inguruk eta erakusketak eongo diz bertan. Daneta 50 bat saltoki jarritxue antolatzailik eta hor tartin Ondarruko Luterl komikilaxan lanak erakutsi eta saltzen ipiniko dotxuez.

Ondarrutarrok be GURE ESKU DAGOko bilkura nazionalin.
Aurrea jarraitzeko ESKURA prozesua bukatuz, oinarri eta arduradun barrixak aukeratu diz.





Ondarruko hizkeri, mobillin danon eskure

Ondarruko udaleko euskera batzordik “ahuakemonala” egitasmu sortu ban ONDARRUko euskeri indartzeko eta hor barrun mobilletako aplikaziñoi sortu dau.
Aire globun, demasa, dra eta antzeko esakera eta berbak jaso dauz ‘Ahuakemonala’ egitasmuk herritarrakin batea garatutako aplikaziñoin. Aplikaziñoi azpixan agertzen dan helbidin lortu leike, debalde: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala .Ta erozein zalantza bakazue deitxu 608 676 017 telefonoa.

SANTI BROUARD eta JOSU MUGURUZA ez zatxuau ahazten!!!
Domekan, Santa Zezili; bezperan, musiki edonun!

Musikerun patroni ixanda, musikaik ezin falta astebukaeran. Eta ondarrutarron egitaraun barrun, ekitaldirik politxena edo berezixena esango geunke, bixar goixeko kalejiri: zapateroko txistulaixai metalak gehitzen gakoez eta honetxek urteten dau (beatu bideue). Hori bai: beroi momentuoi bixitxeko, edo despertadora ipiñi bizu, edo gaupasi einbizu, goxeko 8 txerdixetan urtengo dabe-ta! Gora Zeziliii, bixi musiki!
ANTZERKIXAZ BLAI, MUTRIKUn
AURRERAko futbolistan asteburuko partiduk
Azaroak 23 ( astelehena), EDUARDO ANGULOn (biologu) hitzaldixe BEIKOZINIn
Hamen dator SANTA ZEZILI, MUSIKERUN EGUNE!
EGUAZTENA 18, SANTA ZEZILIRI BERTSOTAN
17:30ean Unanue Udal Musika Eskolako ikasleak kalez kale ibiliko dira Santa Zeziliko bertsoak abestuz.
EGUENA 19, MUSIKALEAN EGUNA
18:00etan Alaiko eskaileretan MUSIKALEAN, Unanue Udal Musika Eskolako txikienak abesten eta dantzatzen arituko dira. Laguntzaileak biolinak eta saxofoiak.
ZAPATU 21, STA ZEZILI BEZPERA
8:30ean, Herriko txistularien eta Metal taldekoen kalejira
Eguerdian, Triki-pandero kalejira Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
20:00etan Ohiko Kontzertua Andra Mari elizan. Bertan parte hartuko duten taldeak: Unanue Musika Eskolako abesbatzak, Kantaize abesbatza, Ondarroako Metal taldea, Herriko Txistulariak eta Unanue Kamara Korala.
Akordaten zaze ixezko tanborradiaz? ei! Badatorrela euskera eguneee!

Euskara Egunin (abendun 3an), 18:00etan urtengo rau tanborradik “Euskerik batzen gatxulako” lelopin. Ei, eta nun afunta bir de? Zurrumurrun, Brontxenin, Kitxun eta Kuriken. Edo nahixa bazu eta internet-zali baza hondarahua.eus -en. Zirkiñ txotxo, ongoxe domeki re-ta (22xe) azkanengoko egune afuntateko. Ei, eta entsaxuk? Azarun 30in, eta abendun 1in eta 2xan Zaldupe eskolan (txanda bitxan: 16:30-17:15eta eta 17:15-18:00eta.) A! eta allarte, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” kanti be tanborradan du te. Etxin entsaxata nahi bazue agertu be, behiko helbidin dakazue ikasteko.https://www.youtube.com/watch?v=h_5MszVgUmQ
Eta beste konto bat: Abendun 3 eguena ra, eta pintxopoti eongo ra be bai. Eta hamen dator DESAFIXUUUU! (bale, bale, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? E? E? E? Hurrengoko kapitulun dato gehixa!







