Ondarruko hizkeri, mobillin danon eskure

1
Ondarruko udaleko euskera batzordik “ahuakemonala” egitasmu sortu ban ONDARRUko euskeri indartzeko eta hor barrun mobilletako aplikaziñoi sortu dau.
Aire globun, demasa, dra eta antzeko esakera eta berbak jaso dauz ‘Ahuakemonala’ egitasmuk herritarrakin batea garatutako aplikaziñoin. Aplikaziñoi azpixan agertzen dan helbidin lortu leike, debalde: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala .Ta erozein zalantza bakazue deitxu 608 676 017 telefonoa.
2

Domekan, Santa Zezili; bezperan, musiki edonun!

Ondarruko txistulaxak
Musikerun patroni ixanda, musikaik ezin falta astebukaeran. Eta ondarrutarron egitaraun barrun, ekitaldirik politxena edo berezixena esango geunke, bixar goixeko kalejiri: zapateroko txistulaixai metalak gehitzen gakoez eta honetxek urteten dau (beatu bideue). Hori bai: beroi momentuoi bixitxeko, edo despertadora ipiñi bizu, edo gaupasi einbizu, goxeko 8 txerdixetan urtengo dabe-ta! Gora Zeziliii, bixi musiki!

Hamen dator SANTA ZEZILI, MUSIKERUN EGUNE!‏

musikuk
SANTA ZEZILI 2015, ONDARROAN!

EGUAZTENA 18, SANTA ZEZILIRI BERTSOTAN
17:30ean Unanue Udal Musika Eskolako ikasleak kalez kale ibiliko dira Santa Zeziliko bertsoak abestuz.

EGUENA 19, MUSIKALEAN EGUNA
18:00etan Alaiko eskaileretan MUSIKALEAN, Unanue Udal Musika Eskolako txikienak abesten eta dantzatzen arituko dira. Laguntzaileak biolinak eta saxofoiak.

ZAPATU 21, STA ZEZILI BEZPERA
8:30ean, Herriko txistularien eta Metal taldekoen kalejira
Eguerdian, Triki-pandero kalejira Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
20:00etan Ohiko Kontzertua Andra Mari elizan. Bertan parte hartuko duten taldeak: Unanue Musika Eskolako abesbatzak, Kantaize abesbatza, Ondarroako Metal taldea, Herriko Txistulariak eta Unanue Kamara Korala.