AHUAKEMONALAkuk, hauxe idatzixe bixalduzku: Atzo eguerdixan Alamedan batu giñan Ahuakemonala aplikaziñoin aurkezpena etxeko. Ondarrutarrok telefonuk eskun hartute ata gendun argazkixe eta Eneritz Basurko euskara zinegotzixak aplikaziñoin nundik norakuk aitxatu zitxun. Email honetan dakazue app-in barri emoten daben prentsa oharra eta atzoko argazkixe zuen komunikabiditan honen barri emoteko.

GEUK BE ONDARRUTARREZ!!!
Abendun 2xan (eguaztena) Herri batzarra.Gaixe: ARRAIN LONJI
Arratsaldeko 6:30etatik aurrea batuko gaz Kofrai zaharrin. Batzar hortan eztabaidatu eingou ARRAIN LONJIk herrixai ekarri leiken onurai buruz.

Hamen erakustetzuau sare sozialetan zabaldu dizen Lonjin planuk eta montaje batzuk:


Egixe da portu asko aldatu dala, txalopak gitxitxu ein dizela, gure gaztik eztabela nahi itxosa jun…, bañe hontxe dana eutsi nahi badou, beharrezku de lokal ganorazko bat eukitxi arrain sal-erosketako.
Hamen erakustetzuau lena zelan etxeben biharra portun.

Euskerik batzen gatxulako, ABENDUN 3an (eguena) danok TAMBORRADA!
AMNISTIXE eskatzen ein dan manifako irudixak BILBOtik
Gogoratu, gaur arratsaldin (azaruk 28) Manifi, IBON ONDARRURE!
Bildotsan zozketako zenbaki sarituk
Abendun 2 (eguaztena), hitzaldixe ETXELILAn: Indarkeixa matxisti komunikabiditan
Ahuakemonalan AURKEZPENA domekan, 13:00, Alamedan
Hamen gatoz osteabe barrixakin. Ba ahuakemonalako bideuak ixan bazin udan ONDARRUTAR BERBAKin, on mobilleako aplikaziñoi dator: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala
Bai, barakiau baakixuena, bañe, bañe, bañe… eztakixuena ra, domekan, ongoxe domekan (29) AURKEZPENA eingo dabela Alamedan jentin aurrin eta hilan 3ko LEHIAKETA MUNDIALAN barri be emongo dabela: http://www.ahuakemonala.eus/lehiaketa , eta ARGAZKI ERRALDOI be atako dabe partaide guztikin…!

Eta eguenin, pintxopotin DESAFIXUUUU! (joder, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? Fija, fija, behiko pegatai: Erderaz bazabiz lagunak gorrixe ipiñikotsue; tarteka, esaldixak erderaz botaten bazuz, horixe ipiñikotsue…; on eskueraz bazabiz, hartu peatiña berdiiiiiii! Eta zeñek peakostaz ba? Zeuek zeuen artin! Mahaixak ipiñitxe eongo diz pegatiña tirak banatzen, fale? AAAA! Nahizu esko bat bota? Antolatzailiai lagundu zeozetan? Bengaaaa, baaaai! Idatzi udal euskara teknikaixai (mrey@ondarroakoudala.net) edo 946833668re diar eiñ. Afuntaaaaa!!!



















