
Santa eskin errepresaliatun alde!
Santa Agedak sufritu zuen tortura eta kartzela…
Holantxen hasten da Garraxikako lagunak kalez-kale kanta daben kopli.


Santa Ageda bezperan be preso eta iheslaxakin! Koplin amaieri:
…errefuxiatu, deportatu eta preso guztiak etxera!
1, 2, 3…ieup!
Athletic-Reala derbirako 4 sarrera!
Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !
Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!
Danak etxea!
ONDARRUTARRAK txapeldunak!!!
Idatzi hau bixaldu dabe Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik:
Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik zuengana zuzentzen gara jakinarazteko; elkarteko zuzendaritzak, joan den abenduak seian ospatutako bileran, eta aurten Fibrosi Kistikoa dutenen eskubideen defentsa, zabalkunde eta babesean laguntzen duten pertsona edo/ eta erakundeen lana ezagutzera emateko emango den sariaren harira, erabaki duela:
“Ondarruko herria saritzea, bere etengabeko babesarengatik Fibrosi Kistikoa dutenen etorkizun oparoago bat lortzeko borrokan”.
Horrela izan dadin eta herri osoari saria luzatzeko asmoz atxikita bidaltzen dugu saria eman izana zihurtatzen duen gutuna, aldi berean posta bidez ere bidali duguna.
Adeitasunez,
Gure Esku Dago atzo Ondarrun
Atzo makina bat lagun batu zin kofrai zaharrin Gure Esku Dagon deialdixai erantzunaz. Urteko agendi eta abixan dan bazkidetza kanpaini ixan ben mintzagai beste batzun artin.


Erabakitzeko eskubidi danon topaleku bihurtzeko bidin ekiñin dabiz. Etorkizune geure esku da, bai hoixe! Eta eskerrak geure esku dan…

Txitxiburduntzi!
Eguen atsaldin Santa Agedako kantak eta txistorrak umik eurak erreteko aukerai Alde Zaharrin. Atsaldeko 18:30-21:30eta beraz egongo da nun kanta ta zelebra Txitxiburduntzi Zubi Zahar Herri Ikastolin eskutik.

Astinddu makilli, lurre esnatu eta mobiu harrixak!
Ahotsa berotu, makillak ata ganbaratik eta… listo gero!

Gaur 36 urte Jhisa hil ben!

Jesus Maria Zubikarai Badiola “Jhisa” ondarrutarra, sekuestra eta hil eban Batalloi Vasco Españolek Aginagan.

Enterru jendetsu ixan zan Ondarrun.

36 urte pasa diz hil benetik eta iñok ez dau erantzun ondioik hilketa horreatxik! Zeiñek hil ban Jhisa?
Agur eta ohore Jhisa!
KANTU BAZKAXE otsailan 20xan! Gorde egune
Zubi Zahar Herri ikastolakuk KANTU BAZKAXE antolatu dabe otsailan 20rako. Kiroldegixan ixango da eta txartelak gaurtik (otsailak 1) egongo diz saltzen Kuriken, Garoan eta Irkaitzen, 20 euron truke (kantu liburuxki barne). Ze ordutan hasiko dan, ze menu egongo dan, zeintzuk parte hartuko daben eta bestelako oharrak, kartelin dakazue. A! Eta bazkalaurretik, gosi etxeko, KALEJIRI engo dabe Alamedatik Zalduperaino!

HONDARROA 2015 urtekaxe aurkeztu de gaur
Gaur eguerdiko 1:00etan Alamedan aurkeztu dabe urtekarixe. Normalin baño berandua alla da bañe hamen da. Bixartik aurrea herriko liburu dendetan eta egunkarixak saltzen dizen tokixetan ahalko dou erosi. Hamen goxeko ekitaldiko irudi batzuk


