ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA da ONDARRUko alkate barrixe

 

zunbeltz bedialauneta

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ixendatu dabe Ondarroako alkate gaur Kofrai Zaharrin eindako Ez-Ohiko Osoko Bilkuran. Alkatin laguntzaile lanetan Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa ibiliko diz, lelengoku jardun osoko liberaziñoiaz. Erabaki hauek herritarrekin batea adostu dau udal taldik horretarako aurrez eindako herri batzarrin.

Azpixan erakustetzuau HITZAk ata daben bideo txiki bat ZUNBELTZ alkate ixendatu dabeneku

 

Zaindu ARTIBAI erreki

Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:

Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

1

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!

2

3

4