Erabakiaren sasoi, ZURE ESKU DAGO!

Bazkidi eitteko  kanpaini hasi dou Gure Esku Dago herri dinamikako kidik, erabakixen sasoi honek  dinamika sendo bat merezi dabelako.

Herritxarron protagonismu eta herritxarron parte hartzi diz erabakire ailateko bermarik onena, eta horren topaguni de Gure Esku Dago.

Beraz, oin arte hainbeste eratan dinamika eder honetan parte hartu zun herritxarrai,  Gure Esku Dagoko bazkidi ixateko proposamena luzatzetzuau.

Sin título-1.jpg

Zelan bazkide ein?

  1. Interneten bidez: https://sarea.gureeskudago.eus/eu/bazkideak
  2. Bankutan agindua emoten (kontuz komisiñoikin)
  3. Bazkide orria beteten.

Hile osun, astero zapato-domeketan 12:00etatik 14:00eta gure dendan (kantxopeko errebueltan) eongo gaz.

Ein zatxez Gure Esko Dagoko bazkidi, denon artin lortukou!!!

Ondarruko GURE ESKU DAGO

 

 

Athletic-Reala derbirako 4 sarrera!

Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !

Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

zozketakartela

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!

Danak etxea!

ONDARRUTARRAK txapeldunak!!!

Idatzi hau bixaldu dabe Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik:

Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik zuengana zuzentzen gara jakinarazteko; elkarteko zuzendaritzak, joan den abenduak seian ospatutako bileran, eta aurten Fibrosi Kistikoa dutenen eskubideen defentsa, zabalkunde eta babesean laguntzen duten pertsona edo/ eta erakundeen lana ezagutzera emateko emango den sariaren harira, erabaki duela:

  “Ondarruko herria saritzea, bere etengabeko babesarengatik Fibrosi Kistikoa dutenen etorkizun oparoago bat lortzeko borrokan”.

 esklerosisHorrela izan dadin eta herri osoari saria luzatzeko asmoz atxikita bidaltzen dugu saria eman izana zihurtatzen duen gutuna, aldi berean posta bidez ere bidali duguna.

 Adeitasunez,