Gixon barrixan berbak

Gure irakurle batek mezu hau bixaldu dosku: “Hauxe bideu interesgarrixe erizten gazta argitaratzi Turrunin. Ezta zehazki Ondarruko gaixe, gai unibertsala da eta bertan ondarrutar birek parte hartzen dabe”.

Ta guk, bideu ikusi eta gero, errezoi guzti emoten dotzau. Mille esker eta segi zuen aportaziñok bixaltzen.

Apirilak 9 (zapatu), manifestaziñoi nazionala 11eraso, 12 erantzun, #FeministokPrest

Apirilak 9xan Manifestaziñoi nazionala eingo da Gasteizen

Feministok 1–  Atxikimendu kanpañi martxan ipini de, ata argazkixe eta altza sare sozialeta #FeministokPrest

 eta Ondarrutik autobuse antolatu dabe DEBALDE, apunta Etxelilan

 Antolatzaili: UXU Emakumeen taldi eta Andrabanda feministi

 Ez ga ez biktimak, ezta pertsona pasibuk be, gure bizitzaren protagonistak baizik.

Gure errealitatearen transformazio sozialean eragin zuzena duen subjektu politikuk gaz.

Arazun muinai heltzeko ordu de, konpromiso irmuk hartzeko ordu, bortizkeixa matxistak ekidin eta sistema eraldatzeko sasoi de.

Badakiau antolaketa modu diskriminatzaile honen jatorrixak zeintzuk dizen eta aurre etxeko prest gaz. #FeministokPrest

Feministok 2 *Gogoratu OPORRETAN dala Etxelilako arreta zerbitzu publiku Apirilaren 4 arte, bittartin jarri Udal Berdintasun Sailan kontaktun  edo idatzi email bat eta bueltan erantzungo dotzua!

Irlandatik, Easter Rising-eko altxamendun 100. urteurrena

Atzo EUSKALDUNok ABERRI EGUNE ospatu gendun (Herri nortasunan egune) eta egun bardiñin IRLANDESAk  EASTER RISING egune ospatzen dabe (Imperixo BRITANIARREN kontrako altzamendun egune), eta zelan ez, BELFASTen ONDARRUTARRAK euazen. IKERrrek lau berba eta argazkixak bixaldu dozku.

“Atzo Belfasteko desfilin parte hartu gendun ta hamen pare bat argazki bixaltzen dotzuau TURRUNEa altzateko. Mobilekuk diz ta eztakarre kalidade handirik. Bat gaurko egunkarixai atataku de.

Ondo eongozan bebai easter risingeko altxamendu zer ixan zan labur azalduko bazendueke, jenti kontzientzixateko ta bebai euskalherriko aberri egune be nundik datorren jakitxeko (garai hartan PNVk ta gero ABERRIk ze harreman euki ben ondorengo urtitan IRLANDArrakin…”

2016-03-27 irlanda 2

1916ko gertaera harek gogoratzeko, on dala 100 urteko jantzixakin eta sasoi hartan erabili ben ingles ejertzituai aurre etxeko armakin desfilatu ben BELFASTen. Tartin ONDARRUTARRAK egon zin (ia argazkixan topaten dozuen)

_88963600_pacemaker1916gun

2016-03-27 irlanda

3

zer ixan zan EASTER RISING

DUBLIN aldetik bideo interesgarri bat bixalduzku hontxe bertan NEREAk (han bixi dan Ondarrutarrak) gai honei buruz.

 

 

 

GAZTE DANBADIai agur

LAUDIO nun euan ez bagenkixen be, gure aztarnak han gelditxu diz. Gaur amatxure 4 egun iraun daben jardunaldixak. Tallerrak, kontzertuk, hitzaldixak, jolasak.. asko ixan diz ein dizen ekitaldixak eta asko ixan diz bertaratu dizen herriko gaztik. Kanpin dendetan, furgonetetan eta beste asko jun etorrixin ibili dizenak

ONDARRUKO GAZTIK 2016ko gazte DANBADAn

Dazenak egon diz, eta eztazenak nun ete ebizen. Eszenaxo azpixan eta gañin

Ondarrutarrak eszenaxo ganin 2016 gazte danbadan

gazte danbadan kontzertu

Gabaz eta egunez, ikusten eta ikasten

hitzaldixe gazte danbadan

Hurrengun gexa, eta ez bazaze eon, galduzuena ezta bueltan etorriko.