
ARGITU ERABAKIA!!!

ARGITXU ESKUBIDIN ZERU!!!
Ondarruko Gure Esku Dagok antolatuta datorren zapatun hilak 12 arratsaldeko 19:30etan alamedan batuko gaz, jai girun, kriseiluk(farolilluk) botateko.
Etorri eta parte hartu!!! Politte eta ikusgarrixe izango da!
Zure kriseilu(farolillu) lortzeko (1€) pasa gure dendatik, egunero iraitxe eongo da eguerdixan eta arratsaldin.
Zabaldu zeure ametsak eta nahiak!
Erabakitzeko eskubidea zure esku dago!
Ondarruko Gure Esku Dago.
Gora emakumion borroki!
Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.
Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.





Gora emakumion borroki!
Gora Ondarruko andrak!
ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA da ONDARRUko alkate barrixe

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ixendatu dabe Ondarroako alkate gaur Kofrai Zaharrin eindako Ez-Ohiko Osoko Bilkuran. Alkatin laguntzaile lanetan Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa ibiliko diz, lelengoku jardun osoko liberaziñoiaz. Erabaki hauek herritarrekin batea adostu dau udal taldik horretarako aurrez eindako herri batzarrin.
Azpixan erakustetzuau HITZAk ata daben bideo txiki bat ZUNBELTZ alkate ixendatu dabeneku
FEMINISMU martxan, hille osoko egitarau

Ondarrutarrak aringaingan 2016ko LILATOIn
Eurixai eta hotzai aurre ein dotze gaur Donostiko Lilatoin parte hartu daben 5.000 emakumek. 27. Lilatoi ixan da aurtengu eta beti lez pillo bat ONDARRUtarrek eindabe aringaingan. Hamen lortu dou jun dizenetakun pare bat argazki.


Argixaua ezin leike esan, entzun JON MAIA (atzo Belodromun)
Zaindu ARTIBAI erreki
Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:
Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!



ELKARTASUN ZOZKETI, bixar hasi eta Martxoan 19 bittartin
Zapatu honetan, matxoak 5, beste elkartasun zozketa bat ipiniko da martxan! Hara eta Hona agentzi bidaiak oparitxutako 250 euroko bidai-bonu zozketatuko da, tokatuz gero nahi dozunin gastateko. Zozketi martxoan 19xan ixango da, 14:00tan Kalekutzeko eskillaretan. Dana dala be, TURRUNIN be argitaratukou zenbaki irabazli.

