Gaur, barri txarrak herrixan. 2 bihargin, ondarrutarrak, hill di eon dan lan istripun. Hori dala-ta; egun 2ko dolu egunak ixendatutsuz udalak eta euskal sindikalgintzik, martxun 16an, eguaztenin, ordu 2ko paru eta 12:30etan manifi detxu dotsuz.
Ondarruko Zientziaren giltzak elkartekuk hitzaldixe antolatu dabe, Mujeres y ciencia, una ecuación imposible? Hitzaldixe emoteko MARTA MACHO STADLER matematikaxe gonbidatu dabe. Berdintasunan gaxe be pil pillin da zientzialaxan artin. Beraz badakixue Martxoak 14 (astelehena), Beikozinin arratsaldeko 6terdixetan. Ez galdu, interesanti ixango da ta.
Udalak, Kamiñaldin eta Iñaki Deunan gertaten dan ezbeharran aurrin, informaziñoi da eguneratzen http://www.udalbarriak.eus webgunin edo ta ondarruko udalan twitterrin. Egoerik aurrea ein ahala bertan zabalduko dau albistik.
Kamiñaldeko mendixe jausten eta hainbat familixa etxitatik ata dizenin, eta herrixan dakauen kezkiaz… Hartu Trena dinamikan buru belarri dabizenak, domekako ekimena bertan behera lagati erabaki dabe.
Ongoxe baixakun, martxun 11an, 18:00etan manifestazinoi hasiko da Markina-Xemeingo Arkutatik, Lea-Artibai eta Mutrikuko Ikasle Abertzaliok antolatute. Zeatxik? Argi dakau, hezkuntza eredu ezin da erreformatu; apurtu eta eraikitzi beharrezku de. Gaur egungo hezkuntza eredu zapaltzaili de eta horretan sakontzen daben inposaketak, apurtu (LOMCE, Heziberri, EU2015…) eta Euskal herritxik eta herrixantzako eredu propixu eraikitzi beharrezku de!
Datorren astin tzir Borroka asti antolatu dabe eta ekintza desbardiñak eingo dotxuez
Eta amaieri emoteko, datorren euenin, martxun 17xan, Bilbon eingo dan manifestazinoirako deialdixe luzatzen dotzuau. 11:30etan Termibusetik hasiko da, eta gero hainbat tailerretan parte hartzeko aukeri eukiko dou. Apurtu daigun inposatutako hezkuntza sistemi! Eraiki daigun Euskal Eskola Nazionala!
Dakixuen modun, Sarek Iheslari eta Preso Politikun giza eskubidin aldeko trena martxan ipini dau. Larriki gaxoik dazen presun egoera larrixe bistan lagateko dinamika zehaztu bat plantea zan, larriki gaxoik dazen presun herrixetan bagoi bat gehitxuaz tren orokor horrei.
Pasan hillin Oreretan egon zan eta Ondarruai pasa euskun Gorriti eskultorik eindako testigu. Ibonen etxin eon ostin testigu hori, atzotik, Iparra Galdu Baikekuk erunde, udaleko eskaparatin da ikusgai.
Hainbat herrittar hor dabiz buru belarri domekako biharrak eitten. Ondarrutarrok ez gaz atzin geatzen eta trena ta dana eukikou!
Domekan ia ahalik herritxar gehixen trenea altzaten gazen, konpromizu eta aktibaziñoi de tren honek billatzen dabena, giza eskubidin defentsatik, konponbidea eta herrixe bakea erungo daben trena nahi dabelako ixan.
Domekan danok 12:00etako Anbulatoxo parea beraz!
Ta esko bat botateko prest bazaz… Domekan 10:00an Monjetako parea agertzen bazaz primeran, herrixan trenbideik ez eukieran trena mobiu eiñ bihir dou Ibaiondoarte-eta! 🙂
Iheslari eta presun eskubidin defentsan, konbonbidin bidin, eta azken geltoki baki hartute, #HartuTrena zeuk be!
Dakixuen modun, lur jauzi handixe egon da Kamiñaldin eta Iñaki Deunako bloke oso bateko etxik hutsitxu bihir ixan diz, 84 etxebizitza guztire. Egoeri kezkagarrixe da… Azterketak eitteko be denbora tarte bat laga bihir ei de dan arriskuatxik. Momentuz ezin leikela zehaztu zenbat denboran luzatu leiken esan dabe.
Hamen Udalak emondako prentsaurrin bideu:
Udalak Arreta zerbitzu ipiñi dau martxan, baitte telefono zenbaki bat be edoze konsulta edo kezka adierateko, detxu: 94 683 36 76
Hamedik herritxarroi dexe luzatu arazo honen aurrin alkarlaguntzako, etxitatik ata doittuezen herritxarrak danon laguntzi premiñi eukiko dabe-ta!