Martitzenin arratsaldeko 18:30tan kofradi zaharrin eingo da batzarra. Hurreatu eta emon zeure iritzixe.

Martitzenin arratsaldeko 18:30tan kofradi zaharrin eingo da batzarra. Hurreatu eta emon zeure iritzixe.


Gaur eguerdixan omenaldixe jaso dabe JABIk eta ALBERTOk LEKATXOn. LABsindikatuk antolatu dau eta bertan bi langillin herixotzi salatu dou. Sindikatuko buruzagixak (AINHOA ETXAIDE) berba eindau eta beran hasarri erakutsi dau esanaz aurten urti hasi eta gaur arte 14 langille hil dizela eta agintarixak normaltasunez jarraitzen dabela, hori onarteziñe dala esan dau.





Mendi erronkin beste tontor bat be altza dou, ongun ERLO ixan da (1026 mt). Egueldi okerra euki dou altzaeran, haxi, eurixe, eta bide hegalin edurre eta basi.

Gaur zozketatu de 250 euroko ELKARTASUNezko bidai bonu, eta honek ixan di zenbaki irabazli eta ordezku:

Martxoan 20xan LABek eskualdeko manifestaziñoi deituta eukan Lekeition 12:30etan Eskolapetik “prekarietatea garaitu: 35 orduko lanastea, ordu estraik ez, 1.200 euro gutxieneko soldata” lemapin.
Astelenin Ondarrun egondako lan istripun ondorixoz, LABek eskualdeko manifestaziñoi berkokatu dau. Ordu eta toki bardiñin hasiko bada be, “prekarietatea garaitu: lan istripu gehiagorik ez, lan heriotzarik ez ” lemapin burutuko dou manifestaziñoi eta amaieran gure agurrik beroena eskainiko dotzau Alberto eta Jabiai.

Gaztik be berta juteko deixe etxen dabe

MEMORIAS DE MUJERES EDUCADAS EN PRISION: EL SILENCIO SOBRE LA CARCEL DE SATURRARAN hitzaldixe
Hizlaixak: Julia Monge Sarabia( Intxorta 1937 Kultur Elkarti) eta Izaskun Orbegozo Oronoz (Kriminologu)
Egune: Martxoak 22, martitzena, 19:00etan
Antolatzaili: UXU Emakumin elkarti
Leku: Etxelilan
Oharra: Nahi ixanez gero liburu eskuratu ahal ixango dozue Etxelilan.

Animatu parte hartzea!
Informaziñoi gehixaua: http://www.ondarroa.eu/…/HITZALDIAMemoriasdemujereseducadas…
Bihotzak bizi gaitu. Taupadak dira bizi pauso. Taupada bi hots omen da, bihotz. Baina hotsen arteko isiluneak etengabe erakusten digu uneoro hiltzen garela, bi hotsek etengabe sortzen garela erakusten digun neurri berean. Ondarroako historiak ere horixe erakusten digu. 1327ko irailaren 28tik ibilbide luzea egin duen herria dugu, zalantzarik gabe. Hil eta sortu etengabean. 1794an Frantziarrek erre zuten herria sentitzen dugu oraindik, 1878an itsasoak isilarazi zituen arrantzaleak entzuten ditugu oraindik, 1953an urperatutako Zubizarra gurutzatzen dugu oraindik, Itziarren seme-alabak torturen gainetik bizi dira oraindik.
Azken egunotako gertakariek bihotza isilarazi digute. Hainbeste herritar etxerik gabe ikusi ditugu; mendiak herria jan nahi duen sentsazioa daukagu. Familia osoak, gazteak, nagusiak, lagunak, ezezagunak… eskualdeko kideak guztiak. Zelan kontsolatu dena lapurtu diotena? Dena, zorra izan ezik! Zer esan Babes Ofizialeko etxeetatik babes gabe korrika alde egin behar izan dutenei! Ez da arrazoiak hausnartzeko garaia, kaltetuak babesteko garaia da. Babes ofizialak huts egindakoei herri babesa eskaintzeko sasoia da.
Oraingoan isilunea izoztu egin zaigu. Bihotz bi izoztu dizkigute. Lagun bi, seme bi, langile bi, eskualdeko kide bi, gutako bi, gu. Isilune hotza taupada bero artean. Lanak duintzen gaituela diote, baina gaur egun lanak hiltzen gaituela diogu. Duintasuna herriak ematen digu, duintasuna maite dugunaren alde borrokatzeak ematen digu, duintasuna Alberto eta Jabier maitatzeak ematen digu. Gure etorkizuneko taupadetan entzungo da euren isilunea.
Datorren domekako manifestazioan parte hartuko dugu, gogoratu nahi ditugulako. Euren izenak lau haizetara zabalduko ditugu Ondarroaren abizenak ezagutu daitezen, dauzkan guztiei bi gehitu zaizkielako.
Gure doluminik sentituena Alberto eta Jabierren etxeko guztiei. Gure elkartasun osoa etxerik gabe geratu diren guztiei. Lea-Artibaiko ezker abertzaleko kide guztiak behar duzuenerako laguntzeko prest gauzkazue.
Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Bolibar, Markina-Xemein, Etxebarria, Berriatua Ondarroa gara. Lea-Artibai osoan sentitzen dira zuon taupadak. Zazpi mendetan hainbat alditan egin duzuen moduan, egin dugun moduan oraingoan ere birsortuko gara. Ondarroako bihotza isilune bi eta milaka hots dira, gara. Bihotz horrek biziko gaitu, biziko ditu.
–Jone Antsotegi, Aitziber Barandika eta Leire Beitia. Lea-Artibaiko Ezker Abertzaleko kideak.

Zubi Zahar ikastolako Elene Etxaniz Uribek sari bat jaso dau Euskaltzaindiak antolatzen daben Azkue Literatura Sarixetan. Hain zuzen be A motako narrazinoitxako 3. sarixe lortu dau. Erramun Osa ondarrutar euskaltzaine be ekitaldixan egon da eta Elene zoriondu dau beran biharratxik.
Ez da hau sarixe ondarrutar batek irabazten daben lehenengoko aldixe, eta espero dou eztala ixango azkanengoku be.
Zoixonak Elene eta segi idazten hamendik aurrea be!
Nahiz eta herrixan gertaera gogorrak pasa, bixitxik aurrea jarraitzen dau eta kontzertu hau da adibidetako bat. Anima eta etorri entzutea, gure barruk alaitzeko bada be.

Jabi eta Alberto lan istripun ondorixoz hil di. Etxeko eta lagunai… animo! Hartu Turrunetik besarkada handi bat.
Gertaera honen ingurun Ernai Gazte Antolakundekuk eurak eitten daben irakurketi bixaldu dosku:
“Astelehenean Ondarroan 2 langile hil eta hirugarren bat zauritu da portuan egondako leherketa baten ondorioz. 14 langile dira jada azken 3 hilabetetan eraildakoak. Eraildakoak diogu, gaurko gertakariak arrazoi eta erantzule politikoak baititu.
Gaur hildako langileak, Gasteizen hil zituztenak ere badira. Langile eta patronalaren arteko gatazka, zapaldu eta zapaltzailearen arteko guda da. Esplotatu eta prekarietatean lan egitera behartzen gaitu patronalak. Gure lan indarraren kontura aberasten jarraitzen dute eta gaurko egun hauetan bezala inoiz baino latzago da errealitatea.
Non daude arduradun politiko eta ekonomikoen adierazpenak? Zer egingo dute hau berriro gertatu ez dadin? Ez da nahikoa Ondarroako portura hurbiltzea, gero enpresa buruetako gorbatadunekin foroetan gosaltzen duzuen bitartean. Ez ditugu zuen doluminak nahi, Troikako mafiosoei aurreskuak egiten diezuen bitartean.
Prekarietateak hiltzen gaitu, eta gaur argi ikusi da ez dela lelo soil bat, errealitate gordina baizik. Lau txanponen truke lan baldintza kaxkarretan lan egitera behartzen gaituzte, eta honek istripuak gertatzeko aukerak handitu egiten ditu. Miseriara kondenatzen gaituzte, gaur egun lana izatea “luxu” bat dela salduaz. Jan ezazu edo bestela gosez hil, zuk aukeratu.
Eskubide zapalketen aurrean eta gaurko gertakarien aurrean kaleak hartzeko deia luzatzen dugu. Elkartasun eta borrokaz, lanbide heziketako gazteok, gazte langileok, ikasleok, langabetuok… prekarietatera kondenatuak gaudenok zutitu eta erantzun beharra dugu. Zapaltzen gaituen patronal hiltzaileari hortzak erakutsiz, denon borrokaz lan baldintza duinak eskuratzeko.
Egunotan lan istripua salatzeko mobilizazioetan parte har dezagun, baita ikasleok ostegunean dugun mobilizazio egunean ere. Gazteok ez gaude prest prekarietatean lan egin eta lanean hiltzera kondenatzen gaituztenen aurrean isilik geratzeko. Denok kalera!
Hurrengo egunetako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu gazte langile, langabetu, ikasle eta herritar guztiei.
Doluminak eta besarkada beroenak hildako langileen senide eta gertukoei.
PREKARITATEA HILTZAILEA!!!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!”
Dakixuen modun, martxun 16an, gaur, ordu 2ko paru deittu dau euskal sindikalgintzik herrixan.

Herrixan bizi douen sasoi ilun honetan makina bat ixan di eremu eta txoko desbardinetatik jaso douzen elkartasun mezuk. Azkanengokutako Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxeandik. Hamen elkartasun mezu bideu:
Eskerrik asko danoi ondarrutarrok jasoten gazen elkartasun eta laguntza guztiatxik!
Ondarrun kantaten douen modun: “…iparbaltzetan aurrera…aurrera beti aurrera!…”