Gaur arratsaldeko 7retan Alamedan eongo da EH Bilduko mitiñe. Bertan, ONINTZA ENBEITA, on arte Madrilgo kongresun egon dan diputadik eingo dau berba eta beraz batea IKER CASANOVA eongo da.

Gaur arratsaldeko 7retan Alamedan eongo da EH Bilduko mitiñe. Bertan, ONINTZA ENBEITA, on arte Madrilgo kongresun egon dan diputadik eingo dau berba eta beraz batea IKER CASANOVA eongo da.

Arnasa elkartik kamiseta barrixak saldukotxuz Zapato Azuleko kamiseta azokan. Eta 11tatik aurrea puzgarrixak egongo diz Itsasaurren, Arnasak antolatute.
Arnasa fibrosi kistiku dakarren pertsonan eta euran familixakun eta lagunan elkarti de.
LAB sindikatuk idatzi hau bixalduzku:
Gaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.
Roal CBko langillik mezu argixe zabaldu nahi dabe: aldaketi posibli de eta borrokatzik merezi dabela. Horreatxik, Lagunonbi, Azken Ikutu, Aurrez eta Cikautxoko beste azpikontrata batzuetako langillik animatu nahi dotxuez gutxiengo lan baldintzen aldeko bidi etxea. Bide horretan laguntzeko prest eongo diz Roal CBko langillik eta LAB sindikatu.
Aurrera argitaratu gendun TURRUNIN 1957ko GOROZIKAko jaxetako egitarau, eta on aurtengu erakustetzuau. Ikusikozue zelan denbori pasa arren antzeako ekintzak etxen dizela egun hau ospatzeko, herri kirolak, mezi, bertsolaxak, trikitrilaxak,… Ondo pasati baño ezta geatzen.

LAB sindikatutik, idatzi hau jaso dou hitzarmen horrei lotutako barrixai buruz:
“Astelehenin, Bizkaiko kontserba hitzarmen barrixe sinatu gendun. Horren
aurrin, gaur, LAB sindikatutik mahai-negoziatzailea juten dizen
ordezkarixak eta LABeko kontserbatako arduradunak (Jobi) prentsaurreku
emon dabe Bermeoko Salica Alimentaria (“Conservas Campos”) enpresa aurrin. Azpixan dakazue hori dala ta enpresetan banatzen gazen esku orrixe”.

.

Atzo Ekainak 20, nazioarteko errefuxiatun egune ixan zan. Europan askatasun eta segurtasun bille dazen migratzaile eta errefuxiatun egoera larrixe ikusitxe, herritxik eskatu nahi dou beste behinbe Europako politikak aldatzeko, eskubide urraketa gexauarik ez eoteko eta babes egoerak bermatzeko! Gizarte konprometitu bat eskatu nahi dou, pertsona danak eukiaz herrixan tokixe.

Eta zelan ez, herrixe dalako arnas leku, euskal errefuxiatuk geure artin nahi douzela euki be eskatzen dou, geure artin eta LIBRE!

Zuzenin ezin zaittuau zoixondu, zoixon postalik be ezin dotsuau bixaldu… baine betiko modun gaurkun zeozelan belarritxik ten eiñ nahi dotsuau, zeuaz egon nahi dou, maitte zaittuauelako.
8 urte inguru herritxik alde eiñ bihir ixan zendule… denpori aurrea eta barrote inbisiblez inguratute jarraitzen dozu, ziurrenik, zabizen lekutan zabizela, bixiko dozun jazarpen poliziala be ez da makala ixango! Danan gainetik jakin guk borrokan segi eitten douela danok etxea ekarteko, maitte zaittuauelako eta hamentxe bihir zaittuauelako danok askatasun eta independentzixa bidin aurrea gogor eitteko.

Topa ein daigun zeure omenez eta hartu Turrunero eta ondarrutarron hartz besarkadaik handi, estu eta maittakorrena!
Zoixonak laune eta… laster arte!
