Ekaiñin, ANIZTASUN SEXUALAN ALDE!

– Homofobixe iraganeko kontu de- Erakusketi
Egutegixe Ekainan lehen hamabostaldixe. Ordutegixe: arratsaldetan Leku: Etxelila
Gaiaz Erakusketa honekin norbanakoengana modu apal eta errazean hurbildu nahi da, homofobixin egoeri ezagutzea emoteko eta giza eta sexu eskubidik azaltzeko, gure egiten lagundu dezagun . Honela, homofobiaren kontra etxen ari dan lana aditzera eman eta ikustarazi nahi dugu, eta LGTTBI kolektiboaren kontrako ekintza ankerrak salatu aldi berin.

-La chica Danesa- Film proiekziñoi
Egutegixe Ekainan 28 Ordutegixe: 20:00etan Leku: Bide Onera Zineman
ekañe aniztasunan alde

Gaxe: 20.en hamarkada, Danimarka. Einar (Eddie Redmayne) eta Gerda Wegener (Alicia Vikander) margolari bikotea beraien ospeaz gozatzen ari dira. Kasualitatez, egun batez, koadroetan margotzeko kontrataturik duten modeloak huts egiten die eta lanak garaiz amaitzeko tenkan aurkitzen dira. Koadruk amaitu ahal izateko, Gerdak beran bikotekidiai proposatzen dio galtzerdi eta emakume zapatekin posatzea gorputz erreferentzia bat izan dezan margotzeko. Agerpen berri honek sentimendu ezkutuak azaleratuko ditu Einar-engan: emakume izatearen desioa.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila

Geuk be ERABAKI nahi dou ein!!!

Gaur Euskal Herriko 34 herritxan bozka lekuk ipini dotxuez galdera honei erantzuteko:

galdeketa gure esku dagoku

Atzo eguerdixan, Ondarruko Gure Esku Dagok motorrak berotzen ipini zitxun 2017xan geuk be antzeako galderiai erantzun bat emoteko. Bañe horra allateko biar asko ein birde eta danon eskuk beharrezkuk diz, prest gaz aurrea etxeko? Ba Animo eta lanea!!!

11 urte pasa diz JON IDIGORAS hil zala

Buruzagi naturala zan, lantokixe ixan zan beran eskoli. Herrixak ibiltxen ban hizkuntzi erabiltxeban. Kartzelan behin baño gexa egoti toka gakon, eta batxe be Parlamentun. Pelotai on baten latxeik bai eskumiaz bai ezkerraz jokatzen ekixen. Ondarrutarrok gogokuk ban, eta TXOKUn behin baño gexauatan gau ederrak pasa ixan dou beraz. EZ ZATXUAU AHAZTEN .

txokun afatxan jon idigorasekin

Beste hau, Alamedan atataku de 1982xan, sasoi hartan Euskal Herrixan heroinik miñ handixe euan etxen gaztedixan eta hori salatzeko ekitaldi bat eizan herrixan.

1982 JON IDIGORAS alamedan DROGARIK EZ

 

Erabakitxea guz !!!

Herri bat gaz, erabakitxeko eskubidi dakau eta herritxarron denbori re. Euskal Herrixan inoiz baino indar handixauaz dator erabakitxeko gogu.

Aldarrikapenetik ekintzeta salto ein dou, salto borondati ixatetik borondatiai bidi emotea eta bidi diseinatetik bidi eitxea.

Eta Ondarrun?

Gure ordu alla da. Gure eskualdeko herri geixenak erabakixe hartu dabe. Ezin gaz atzin gelditxu, horretxeatxik datorren udabarrixan geuk be Ondarrun Herri galdeketi bideratu nahi dou.

Ondarru eta ondarrutar guztik batu leiken adierazpen bat aurkeztea guz. Plazaratuko douen adierazpen hau, danok batu eta alkarreaz aurrera etxeko aukeri ixan daixela.

Etorri eta hartu parte!!!                                                                                                                                                     Ondarruko Gure Esku Dago.

ADI5.jpg

Bidik batuz!

Cicautxoko azpikontratak bixi daben prekarietati amaitzeko biharrin dabil LAB. Ekimen desbardinak daz eitten. Roal CB enpresako langilik karta bidez esplikaten dabe primeran eurak bixi daben egoera prekaxu biharrin zein dan:

8 ORDUKO LANALDIA 800€ren TRUKE

Roal CB enpresako langileak gara. Gure enpresan Cikautxorentzako piezak egiten ditugu eskualdeko beste hainbat enpresetan moduan.

Cikautxoko azpikontrata guztietan bezala, Kimiketako estatu-hitzarmena ezarri behar digute (ez dago herrialdekoa). Lan-hitzarmena, izatez, ez da txalotzekoa, baina zoritxarrez, hori ere ez digute aplikatzen. Hitzarmenak ezartzen duena baino 400€ gutxiago eramaten ditugu hilero etxera; pentsa, Errentako deklarazioa ere ez dugu egin behar gure soldatengatik! Ez dago eskubiderik! Eta ez gara Cikautxoko azpikontratetan pobreziara kondenatuta gauden langile bakarrak.

Aurreko urteko udazkenetik Roal enpresako bi enpresariekin eta Cikautxorekin harremanetan egon gara gure egoera aldatu nahirik. Hainbat bilera egin ditugu. Eusko Jarlaritzako Lan Harremanetarako Kontseiluaren tartekaritza ere eskatu izan dugu akordio batera heldu ahal izateko; eta azkenean, utzi diguten aukera bakarra borrokarena izan da: borroka judiziala eta kaleko salaketa publikoa.

Langileok gure soldatarekin bizi ezinik egon garen bitartean, Roal CB enpresako bi jabeak, etxeak, pabiloia, automobilak,… erosi ahal izan dituzte. Baina orain, aski dela esan dugu. Azken urte eta erdian lan asko sartu bada ere, enpresariak berdinean mantentzen dira. Nahikoa da! Gure pazientzia bukatu da. Diru asko zor digute txarto ordaindutako soldata guztiengatik, eta oraindik ere, hilero hilero 400€ gutxiago ordaintzen digute. Gure izerdiarekin egindako lanaren ordaina nahi dugu, hitzarmenak ezartzen duena gutxienez; eta lortzera goaz!

Azken urte hau gogorra izan da. Enpresariak konturatu zirenean gure eskubideen defentsan tinko geundela jarrera gogortu dute: itxiera mehatxuak mahai gainean astero jarriz; kazikismoa praktikan jarriz lan-orduetan; tratu eta begirada txarrak eskainiz langileei; etab. luzea. Baina gu hemen jarraitzen dugu, tinko.

Langileak gara eta harro gaude! Gogorra izan da, bai, azken urtea. Baina era berean, langileontzat aberasgarria izan da. Gure artean batu gara, erasoen aurrean elkarrekin erantzun dugu, inposaketen aurrean tinko jarri gara, ordu estrei ezetza eman diegu, lan-egutegian gure oporraldiagatik borrokatu dugu,…Batasunak eta elkartasunak ematen digu indarra, kontziente gara horretaz, eta horretaz baliatuko gara gure eskubideen defentsan. Gora langileon borroka! Roal CB enpresan hitzarmena orain!

2016eko ekaina

Roal CB enpresako langileak

Egoera honen aurrin langilik prekarietatiaz amaitzeko borrokan daz. Gaur, kotxe-karabanin ostin, agerraldixe eiñ dabe Cicautxo parin. Bertan,  Cikautxo, Maier eta prekarietati onartzen daben enpresa guztik seinala nahi ixan dotsuez.

roal 3

roal 2

Hamen Hitzako bideun ikusgai prentsaurri:

LAB-ek dio kooperatibak “prekarietatearen sortzaileak” direla

 

PREKARIETATIN KONTRA konzentri 2016-06-02

Arratsaldeko 19.30in konzentraziñoi ein de kalekutzin.

roal 1

Prekarietati borrokatuz, langilik bidik batuz!