
Larunbatean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Zaldupen.
Aurtengo Andra Mari Saria hiru taldek jokatuko dute. Aurrera Kirol Elkarteaz gain Basauriko CD Basconia eta Iruñeako CD Pamplona arituko dira nor baino nor. Txapelketa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Aurrera KE – CD Basconia neurketarenin. Partidu bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du, eta neurketa bakoitzaren ostean hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak, amaieran egon daitezkeen berdinketak ekiditeko.
Andra Mari jaietan murgiltzeko plan paregabea larunbat arratsalderako.
Gogoratu partiduak hasi baino lehen bazkide txartelak banatuko direl futbol zelaiko sarreran. Banaketa horrek sortu ditzazkeen iladak saihesteko Zaldupera aurretiaz etorteko deia luzatzen dugu.

















Egixe da etxin jokatzen banela gaur, barra muzturre, plaxe, Arrigorri pari ta itsasoz jaso dau herrittarran berotasune. Telebista bidez be ahl ixan da ikusi gure arraunlaxan estropari. Narru atatze beste txalopa guztiai, hoixe da berbi. Apurtu eitxuez aurkarixak, nun, eta herrixan. Turrun zarati eta herrixai buelti herrittarron txalo artin. Ta bixar Pasaire 9.bille. RU RU RU, ONDARRU!!!






Ahaztu gazku lelengoku noiz ein gendun, bañe urtero etxen douen ekitaldixe ixaten da. Plaxetan aldarrikatzen dou herritxik kanpo dazen kidik etxeratzeko. Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan, pankarta luze bateaz eta banderolak eskutan hartute buelti eingo dou ARRIGORRI hondartza ingurun. Uretatik be hainbat txalupak aldarrikapen bardiñe eingo dabe.



