[Bideu] PLAZAGAÑEko usain ederran aurreko biharrak!

Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!

Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.

Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.

Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!

SUZKO KRISEILUK SAHARAN ALDE! Abuztuk 15in su artifizialak eta gero Hondartzan! TIKETAK SALGAI!

Yaalah elkartik eta Ondarruko udalak Saharar herrixan alde diru lortzeko Suzko kriseiluk aireratzeko ekimena antolatu dabe, ekimen hau abuztuk 15in (Andramai egunin) gabeko 23:20 aldea (su artifizialak amatxu eta zeixan) ixango da.

Suzko kriseiluk eskuratzeko ZURRUMURRUN, KURIKEN, HONDARTZAKO TXIRINGITUN eta KULIXKAN erosi bihir diz tiketak 5 eurotan. Tiketak ekimena hasi baino ordu erdi lehenaua aldatuko di kriseilukatxik hondartzan bertan.

Tiketakin batea hauxe eskuorrixe banatuko dabe suzko kriseilun erabilera egokixan ingurun argibidik emoten.

Eskuorrixan ipintxen daben modun ekimen honeaz atatako diru, 2017an “Oporrak bakean” programiaz etorritxako ume sahararran biajeko gastuk ordaindu eta abendun Yaalah elkartik eta udalak kanpamentutan eingo daben “Bir Ganduz 2018” proiektu diruz laguntzeko ixango da!