ARGALA be gogun dakau!

ARGALAz ez gaz ahazten 2018-12-21Gaurko egun batez on dala 40 urte hil ben Jose Miguel Beñaran Ordeñana “ARGALA” estatu españoleko talde parapolizialak (BBE). Ezker Abertzale barrun egon dan ideologoik handixenetako bat ixan zan bera.

“Los trabajadores vascos no somos ni españoles ni franceses, sino unica y exclusivamente vascos, y que lo que nos une con ellos no es la pertenencia a una misma nacion sino a una misma clase” ARGALAn esaldietako bat

asd

 

ETXELILAK badauke abestixe!

Etxelila Ondarruko emakumin topalekun 5. urteurrena ontxe-ontxe pasata, gaur altza dabe sarea “ETXELILA” ixeneko abestixe! Urteurreneko ekitaldixan ein ben abestixan zuzeneko aurkezpen akustiku. Entzun, altza bolumena eta askatu gerrixak!

Hauxe da sarin, abestixaz batea zabaldu daben mezu:

[ETXELILA ABESTIA]

Orain dela bost urte sortu zen Etxelila Emakumin Topaleku, mugimendu feministaren, emakume elkarteen eta udalaren lanari esker. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hau erein eta hazi duzuen guztioi, nolabait proiektuaren parte izan zaretenoi eta proiektuari bizia jarri diozuenoi. Espazio goxo, seguru eta eder bat sortu dugu zuei esker; konplizitatetik, ahizpatasunetik eta zaintzatik. Plazer bat izan da, plazer bat zarete. Eskerrik asko!

Hori dela eta, egindako ibilbideari musika eta hitzak jarri dizkiogu elkarrekin buruak, hankak eta eskuak mugitzeko asmoz. Azalera taldeak sortu du abestia, Nerea Larrinagaren, Goretti Serranoren eta Alba Idoiagabeitiaren kolaborazioekin, eta Uxue Alberdi Estibaritzek jarri dio letra. Igo bolumena eta askatu gerriak, hau da ‘Etxelila’ abestia!