Eguraldi txarrai aurrea eiñaz batu diz gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta Zumardi etxeko atarixan alkartu diz 93 herrittar. Azken barrixak azaldutxuez (Lehendakarixaz eta Lehendakadiordiaz biltzeko eskaeri eindde dala) eta Palestinan alde egunotan eitten dazen mobilizaziñotxan parte hartziaz bat eitten dabela EHPMk (Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua).
Bertsuk kanta ondoren datorren astin batuko dizela barriro eta JO TA KE LORTU ARTE oihukatu eta amaitxu dabe gaurko elkarretaratzi.
Gaur gabaz (Ekainak 1) pintada faxistak agertu dizela jakinarazi dau Ondarruko SORTUk mezu honeaz:
‼️ Pintada faxistak agertu diz herrixan (Elixopin)gabeko illuntasun babespin. Gure artin faxismu gero eta gehixa zabaltzen dabilen garaixetan, ezinbesteku de aurrin topako gatxuela argi aldarrikatzi. Erne egoti tokaten gasku on!
UNANUE udal musikako matrikulaziñoi zabaldu dabe dagoeneko. Ixena emoteko azkan egune ekainak 13e ixango da. Musiki matxe badozu ez galdu aukera hau eta zalantzaren bat euki ezkeo lasai galdetu bertan.
Maxatzeko azkanengoko baixaku dou gaur, (M-30) eta hille guztixetako azkanengoko baixako guztixetan lez enkarteladi eongo da, PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. 8rak puntun urtengo da Alde Zaharretik. Etorri zeu be! DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
Herritxarrak eta eskualdeko adituk ixango diz protagonistak Ondarroa BHI-k bosgarren urtez antolatu daben Zientzia eta Teknologia Astin. Egitarau bete-beti hiru egunetan banatute; betiko modun, ikasliai zuzendutako saioz gain, herritxarrai bideratutako saiuk be eskiniko dabe. “Zientzixi eta Teknologixa arlutako ikaslin grine sustatzeko helburu dauke ekimen honek” diñue antolatzailik.
Ixez hasitxako ilduai jarraitxuz, herritxarrangana aiateko asmoz, bost hitzaldi streaming bidez jarraitzeko aukeri egongo da. Berrikuntza modun, hitzaldi bat ingelesez eta beste bat gazteleraz eskeiniko diz; gainontzeko guztik euskeraz . Streaming bidezko emanaldixak azpitituluk eukiko dabe irisgarritxasune bermatzeko, eta gainea, Ondarruko eta Berritxuko tabernetan emitiuko diz.
Eguaztenin (maxatzak 28) hasiko diz hitzaldixakin, eta zehazki, ingelesezko saiuaz, forest biometrics: from Pitagoras to iphone. Ondoren, gizakixan bixotza ixango da aztergai: Bihotz eusgarria, egoera akutu zein kronikoan. Horretaz gain, urteroko hitzordu bilakatu dan dronen tailerra eingo dabe eta parte hartzeko interesa dakarrenak ixena emon biko dabe, lekuk mugatuk diz eta. 11 eta 17 urte bitxartekuai da zuzendute tailer hau eta ixena emoteko zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikure idatzi bihir de. Eguenin (maxatzak 29), 2D animaziñoi, robotika autonomu eta loturak eraikitxiai buruzko hitzaldixak egongo diz. Baixakun (maxatzak 30), motorrek, osasune, nutriziñoi eta astrotopaketak landuko dabe saio ezberdinetan. Azkan jarduera hau gabeko 22:00etan burutuko da lonja barriko gaineko plazan.
Asteleheneroko irudixe ikusi dou gaur be Alamedan. 12xetan zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 126 herrittar ipini diz (tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat). 20 minutuz egon diz bertan eta astin egon dizen barrixan barri emon dabe. Batu zitxuen siñadurak (145.142) Eusko Jaurlaritzan eskun dazela ta pazientzixiaz hartuko dabela, bañe erantzunan zain geatzen dile. Esan dabe be bai, gaur bertan Gasteizen manifestaziñoi ein dabela Lehendakarixaz eta Lehendaki ordiaz batzarra eskatzeko. Ikustan dan modun… ez daz geldik eoteko prest. Amaitzeko bertsuk kanta eta datorren astelehenin be bertan batzeko deixe eiñaz amatxu de gaurku. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Lea-Artibaiko PENTSIONISTAk be elkarretaratzikin jarraitzen dabe.
Gaur goxetik egon diz kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUNEzko otzarin zozketako billetik saltzen. Helburu, herrixan falta douzenai laguntza ekonomiku emoti. Azpixan ikusiko dozuen zenbakixe ixan da irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezkuk erungo dau otzari. Zoixonak irabazliai eta gozatu otzariaz.
1975eko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko gabaz hil eben Guardia Zibilak KOLDO ARRIOLA gazti 19 urte eukazela. Institutoko kurtso bukaerako afai ostin, 34 dantzalekuruntz ixuzela, Guardia Zibil batek deitxu eta tiro bateaz hil ben kuartelin bertan.
Urtero gogoratzen dou KOLDO. Aurten erailketin 50. urteurrena dala eta HERRI OMENALDIXE antolatu de Maxatzak 24 (zapatu) 12:30etan Maskulo Etxin. Erail eben lekun bertan. MEMOIXI gorde birdalako, ta belaunaldi barrixak jakin birdabelako GUK EZTOU AHAZTEN!
50 urte diz Koldo Arriola 19 urteko gazti Ondarruko Guardia Zibilan kuartelin tiroz erailbena. Institutoko batxillergoko ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordu bat eta erdixak aldea 34 dantzalekure duz gaztik, Guardia Zibilan koartelan aurreko losatik pasa diz. Guardia Zibil batek Koldo Arriola kuartel barrure deitxu dau… Tiro bat entzun de…