Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe.

Alamedan ikusi douz gaur be herriko Pentsionistak pankarta atzin ganorazko pentsiñoik eskatzen. Antolatzallik esazku gaur 145 lagun batu dizela ta 20 minutuz egon di bertan, betiko lez. Buru belarri dabiz siñadurak batzen ta halaik jarraitxuko dabela esasku, gero Legebiltzarrea eruteko. Jo ta ke Lortu arte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena, ta datorren astelehenin be, bertan batzeko geratu diz.

Otsailak 13 (eguena) billera zabala, Oporrak bakean 2025 martxan! kofradia Zaharrin

Ongo eguenin arratsaldeko 6:30tan billera zabal bat egingo da Kofrai Zaharrin, Esperantziai leiho bat zabalik, ixenburuaz. Udan haur errefuxiatu Sahararren harreran hartzeko programi nahizu ezagutu? Bertan, programiai buruzko esperientzixa ezberdiñak kontako dabe harrera familixak ixan dizen herrittarrak. Dudak, galderak, xehetasunak… argitzeko aukeri egongo da. Hurreatu eta ezagutu.

IMANOL LERTXUNDI KALTZAKORTA gogun 30 urte ta gero!

Gaurko egunez on dala 30 urte hil zan IMANOL “PORRU” Ertzañan karga baten ostin bixotzekuk emonda. Astilleru gañin beran omenez ipinitako plakan beran esaldi ezagune ekarten dou gogure: “Nire senide bat hor egongo balitxake, gustado lestake jendik laguntzi, horretxeatxik na neu be hamentxe laguntzen!

Holako jendik haunditzen dau gure herrixe. Ez zatxuau errez ahaztuko IMANOL!

PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Otsaileko lelengoko astelehenin be Alamedan batu diz herriko Pentsionistak, gaur 145 lagun ixan diz pankarta atzin batu dizenak. 20 minutuz egon diz bertan eta ateko barrixak kontatxuez: firmak batzen jarraitzen dabe (martxa onin eidu siñaduran bilketi, holako egun eta ordutan eongo diz mahaixak, Astelehenetan, Alamedan eongo diz eguerdiko 12xetatik ordu bateta. Baixakutan arratsaldeko 7retatik aurrea Kalekutzin eta domeketan eguerdiko 12xetatik aurrea Alamedan) Herri Ekimenan Legegillin alde, berau finantzatzeko boligrafuk eta peto gorrixak atatxuez. Datorren astelehenin be Alamedan eongo eidiz, Jo ta Ke LORTU ARTE!

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogun 45 urte eta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 45 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute. 

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Jhisa beti gogun!