Txapelgorrixak “de estreno”.

Donostin txapelgorrixak erabili daben teknika barrixan artin, gaztiai aurrea eitteko, beatu zelako pelotero barrixak estreña dotxuen. IÑIGO CABACAS auzixe dala ta eguneatu ein di, eta sasoi bateko pelotak botateko ibiltxen ben eskopetak zamar poture bota ei dotxuez. Esan be bai aprobak eitten ibili dizela (Arkauten) eta susto bat baino gexa erun dabela mateixal barri honeaz (zaurituk euki dotxuez).

IMG_20130419_080036

IMG_20130419_081124

Margaret THATCHER hil dde. Guk ez dou negarrik eingo.

margaret

Sasoi baten, honetxek kartelak egon zin peata ONDARRUKO kalitan. Irlandes presuk gose greban hil zin beronen burugogortasunatxik eta pertsonai gorrotatuenetako bat bihurtu zan mundu erdixin. Beranak zin holako esaldixak:

“Beti egin dut heriotza zigorraren alde, uste dudalako besteei bizia kentzeko prest daudenek galdu egiten dutela bizitzeko eskubidea”

“Boteretsua izatea emakumezkoa izatea bezala da: jendeari esan behar badiozu bazarela, ez zara”

“Ipar Irlanda nire bulegoko mahaia bezain britaniarra da”.

Beraz, nahiz ta ez ixan fededunak, infreñoik bada ziur ga han egongo dala. Dule globun.

Espetxe politikak eraila, XABIER LOPEZ PEÑA Gogun zattuau

xabier
Gaur goxaldin Parisko ospitale baten hil de XABIER LOPEZ PEÑA, Euskal preso politiku. Aspaldi gabiz eskatzen gaxoik dazen presun askatasune eta bai espainiko gobernuk bai frantses gobernuk jaramonik ez dabe eitten. Eurak diz  gaur gertatu danan arduradunak .Horreta nahi dabe ailegatu? Ala beste erabateko erantzunan zain daz? Guk argi diñotzau, gure bidi guk zuzentzen douela eta pasa ahalak pasata be, helburuk argi dakauzela, XABIER  berak eukazan latxeik. Agur eta ohore XABIER.

ONDARRUN, gaur arratsaldeko 20:00tan asanblada informatibu egongo da Alamedan

XABI herrittarran babespin da

Berak eskatute, eta atzo arratsaldeko asanblein ostin, gaur goxaldeko 6retan dozena bat kotxek Zaldupetik urten dabe MURET SEYSSES alderuntz. Berta heldu dizeneako Gendarmik zain euazen kartzelako kanpo aldin.

20130310_111926Kartzelako Subdirektoriaz berba eitti lortu dabe, bañe berak kontaten daben bertsiñoi ta XABIK hurrekuai esatzanak ez dabe bat eitten. Argi dagona da XABI gose greban dala, jo ein dabela, buru handitxute daukela kolpin eraginez, bere garbiketak eitteko ur hotza baino ez dotzela lagaten….

20130310_112807

20130310_105022Kartzelako subdirektori, gurasuai azalpenak emoten.

20130310_114643Hori bai, ondo babestute.

Saharan egoerin inguruko hitzaldixe

Gaur Mendebaldeko Saharan inguruko hitzaldixe euki dou Kofrai Zaharrin.

Eta kasualidadi ixan da, baine gaur Rabaten 25 sahararren kontrako epaiketi euan. 24 agertu di, eta 25. sahararra geuaz euan Ondarrun.

Beran eskutik jakin ahal ixan dou zelan bixi dizen Marruekosek okupatako lurralditan. Zelako errepresinoi dakarren (torturak, atxiloketak, desagertuk, sahararran etxin eta dendan kontrako erasuk…) eta zelan espolixaten dotxuzen Marruekosek okupatako lurralditako errekurtso naturalak (fosfatuk, arrantzi, hondarra…).  Saharako hiriburun gerra egoeri da ezarritxe jun daneko bi urtin, eta lurralde okupau guztik kontrolateko 2500 kilometroko harresixe dakarre altzata militar marrokixak.

P1050222

P1050221

Mendebaldeko Saharai buruzko argazki erakusketak ikusteko aukeri dakazue ondiokan, Kofrai Zaharrin eta liburutegixan.

P1050223