Ondarru be preparata da Diadi ospatzeko

Bixar katalanan egun handixe da, eta Ondarrun be ospatu nahi dou hori egunoi. Herriko gure esku dagokuk Kofrai Zaharra be apaindu dabe.

Badakiau bixar ondarrutar asko duzela parte hartzea Bartzelonako manifestazinoin. Bixaldu argazkixak eta gustoa argitaratuko douz.

Katalanok eta euskaldunok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakau!

image

‘Buru handien mendekua’, KX proiektun aurrerapen bideu

Azarun kaleratuko dabe lan barrixe Xabier Iriondok eta Keu Agirretxeak alkarreaz. KX proiektun Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu eta Josu Eizagirre (bideo honen egili) kolaboratzaile modun eukitxue.

Xabierrek azkan 20 urtitan Italin ixan dizen proiekto musikal ausartenetan parte hartu dau eta Afterhours talde ospetsuko kidi de. Keu gitarrajole eta abeslari ondarrutarrak ibilbide luzi dauke, azken 24 urtitan UEK, Governors, Etsaiak edo Fjord lakoxe talditan egon da.

Hamen aurrerapen bideu:

Ondarrutarrak KONTXAko banderan!!

1Bixar eta datorren domekan, betiko modun, Ondarrutar askok jarraitxuko dou Kontxako estropadak. Gainera, azkanengo urtitan gerta dan modun, aliziente berezi bat eukiko dau gutariko askontzako, bertan, BOST ondarrutar egongo dizelako: Nagore Osoro eta June Aranbarri (Zumaia), Mikel Azkarate (Orio), Alain Kolunga (Urdaibai) eta Jon Iriondo (Portugalete).

Seguru ez gakuela faltako animoik, bakotxak defenditzen daben kamisetan atzin dazenan gain, Ondarrutar askorenak be ez dizela faltako.

ANIMO ETA ZORTE ON BOSTOI!!

BECen konzentrazinoi Ukraniko faxistan kontra

 
1Herrittar batek idatzi eta argazki sorti bixaldusku atzo arratsaldin BECen(Barakaldon) eizan mobilizaziñoi dala ta:
“Atzo arratsaldin, 2014 irailak 4, USA eta Ukranian arteko saskibaloi partidu jokatu de Barakaldon dan Bizkaia Arena BEC pabelloin, estatu espainiarrin etxen dan Saski baloiko mundialin barrun. Hori zala, eta jakindde zelako egoeri dan Ukranian USA, OTAN eta Europar Batasunak sustatu daben estatu kolpe baten ondorixoz bertako nazixak etxen dabizen sarraskixe salatu eta Donbass-eko Herri Errepubliken aldeko elkartasune egon zan atzo BECen kanpun”.
3
 
 
 
8
 
7
 
4
 

Lapurdiko eta Ondarruko gaztik alkar ezautu diz asteburun

SAMSUNG CAMERA PICTURESAsteburun Ondarrun egon da Itsasutik (Lapurdi) etorritxako gazte talde bat, herriko gaztik gonbidatute. Helburu iparraldeko eta hegoaldeko gaztik alkar ezautzi ixanda.

Herrixe erakutsitze bertokuk, jolasak ein dotxuez, bazkaldu… parranda be alkarreaz jundi, ta gaur goxin Kalamendi be altza dabe ondioik gorputze osoik eukenak.

Aste batzuk barru Ondarruko gaztik jungo diz Lapurdire, Itsasu ezautzea.

SAMSUNG CAMERA PICTURESSAMSUNG CAMERA PICTURESSAMSUNG CAMERA PICTURES

ANJEL ETXANIZei omenaldixe eitse Zaldupen

tGaurko partidun hasieran Anjel Etxaniz omendu dou, gaur 34 urte beteten dizenin bera hil bena. Beran familixi eon da Zaldupen, eta bertan bildu gazen herritar guztiok ekitaldi xumi baina hunkigarrixe eskaini dotzau Anjelei.

Eskerrik asko Zaldupea etorri zazen guztioi eta omenaldixan parte hartu duzuenoi.

ezxxzzzzzzu

Beste argazki hau, atzo bertan atataku de. Eta Kofrai zaharrin agertutako pankartik esaten daben lez, geuk be esaten dou ANJELen herixotzi ez douela ahaztuko eta gure oroimenin geatuko dala betiko.

kofrai zaharrin 2014-08-30

On dala 34 urte hil ben Angel Etxaniz

On dala 34 urte hil ben Angel Etxaniz 34an. “Ezezagun” batzuk diskotekan sartu eta tiruk botatsen. Batallón Vasco Españolak aldarrikatu ban hilketi.

Angel Herri Batasunako militanti zan, eta Aurrera zan beran pasinoi.

Sekule ezta egon justizixaik ez Angelentzako ez beran familixintzako be. Angel hil benak libre daz kalin, beti egon dizen latxeik. Hauxe da Espainik eskaintzen doskun justizixi.

Guk Angel ez dou sekule ahaztuko, gure herrixan hiltxuezen beste ondarrutar abertzalik ahaztuten ez douzen latxeik.

angel6

angel0aupa aurrera