Iñigo Martinez ligako txapeldun! Zoixonak!

Bartzelona Estatu españoleko futboleko ligako txapeldun gelditxu de. Tartin, Iñigo Martinez jokalari ondarrutarra. Zoixonak Iñigo!

Harro jantzi dau Ondarroa Arraun Elkarteko kamiseti garaipena ospatzeko ein daben kalejiran. Ikurriñe be lepun beste garaipen batzutan be ikusi ahal ixan douen modun.

Onarte dana nahiko ondo. Ospakizun kalejira horretan Iñigok Estelada bat be astinddu dau eta español eta prentsa erreakzionaxun artin, modu guztitxako kritika, irain eta erasuk zeixan zabaldu di Iñigon kontra. Ez bakarrik Esteladin ingurun, Ikurriñatxik be bai.

Aupa Iñigo! Visca Catalunya!

MUS TXAPELKETI Ap-11 an GAZTETXIN

MUS TXAPELKETI
🗓️Apirilak 11, baixaku
🕖19:00tan
📍Gaztetxin

Bikoti apuntateko 3 aukera daz
-Anaitan eongoran listan apuntati
-Sare sozialetatik idazti
-Bertan eunin animaezkeo agertu te listo (eskertzenda ariña apuntati kalkuluk ein ahal ixateko)

Pintxuk eta giro ona eongora! Anima!

P.D.: ezpaakixue bañe ikasteko gou baakazue etorri!!! Aukera onara ta!

PENTSIONISTAK borrokan beste behin be!

Eguraldi kaxkarra euki dabe Alamedan batzen dizen Pentsionistak. Halan da be, gaur 95 herrittar batu diz Zumardi etxeko aterpin ta beti lez 20 minutuz egon diz bertan.

Aipatu dabe datorren apirilan 5in Bilbon egingo dan manifestaziñoire juti garrantzitsu dela, Herri Ekimen Legegilin kanpañin barrun. Manifestaziñoi arratsaldeko 17:30xetan ixango da Jesusen Bihotzetik hasitxe.

Horrez gain, esan da be bai maixatzan 8xan Galdakanon eingo dala Bertso Txapelketin amaireko bazkaxe; horretarako tikik nahi ixan ezkio datorren astelehenin hurreatu eskatzeko, 20 euro ixango da bazkarirako tiket bakotxe.

Datorren astelehenin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE LORTU ARTE!!!