Aritz etxea bidin!

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretuk urte 2ko zigorra eskatzen eutsan Aritz Egurrola Anakabe ondarrutarrai Facebooken ETA eta erakunde armatuko kidik goratzi leporatute. Gaur ein dan epaiketan; urtebeteko kartzela zigorra emotse.

aritz egurrola

Aritz Egurrola auzipetuk leporatzen gakona aitortu dau, eta onartu ein dau Fernando Burgos fiskalan urtebeteko zigor eskaerin proposamena.

Etxea bidin da beraz!

Adierazpen askatasune aldarrikatzen dabenak di; legez kanporatutako Askatasunan irudixe perfilin ibiltxearren, borroki dela bide bakarra esatearren o presun argazkixak publikatearren herritxarrak zigortzen dabizenak.

Allarte beraz sare sozialetan idazten dozuenaz… sozixuk gaiñin dabiz-eta!

Ondo etorri Aritz!

 

Otsailak 20, Zubi-Zahar ikastolik antolatute Kantu Bazkaxe.ARRIGORRI OSTATUAN ixango da.

image

Otsailak 20, zapatu, kantu bazkaxe egongo da ARRIGORRI OSTATUAN.

Bazkaxe 14 urtetik gorakuntzako ixango da. Menu; patatak errioxar era, oilasku letxugiaz eta jogurre, edarixe eta kafi barne. Berogailu jarriko da. Kantu liburuxki banatuko da eta sorpresak egongo di.

Dana 20 euron truke. Txartelak Kurike, Garoa, Irkaitz eta Ikastolan daz saltzen.

Anima!!! Aukera paregabi abestu eta ondo pasateko!!!

Torturiai EZ !!!

Otsailan 13e ailla da: Torturin kontrako egune! Torturin kontrako egunak gutzat danak badi be. Ondarrutarrok badakiau zeatxik gabizen berbetan… makina bat herritxarrek sufriu dabe torturi-te. Ondio batzuk siñistu ez bada nahi be zoritxarrez existiu de!

Eta gaur herrixan beonen kontrako adierazpenak egon diz.

IMG-20160213-WA0012

Torturatuk ixan dizenak euran bixipenak konta eta betiko geatzen dan zaurixe dala esaten dabe. Bertolt Brecht-en zita batek ondo baino hobeto adierazten dabelakun gaz sentiu leikena:

“La cuerda cortada puede volverse a anudar, vuelve a aguantar, pero esta cortada”.

Konponbidin bidin, tortura kasuk be aztertu bihirko di. Ein dizen tortura salaketa gehixenak artxibatuk ixan dizelako. Torturi existiu dela ezin de ezkuta, argittu ein bihir di!

IMG-20160213-WA0014

Torturin kontrako taldeko kide eta abogau dan Lorea Bilbaon iritzi artikulu irakurri nahi bazue:

http://www.berria.eus/paperekoa/1832/021/003/2016-02-04/otsailaren_13a_torturaren_kontrako_eguna_euskal_herrian.htm

Turrunetik be, ozen eta inddartsu:

TORTURARIK EZ!!!

Kresalan 50.urteurrena dala-ta, Argazki Bilketi

Kresala Kultur Elkartik 50 urte beteko dotsuz aurten. Hori dala ta, ahalik eta argazki bildumaik zabalena nahi dabe osatu. Horretako, bertan ibilli dizen herrittar guztiai daukezen argazkixak batzeko deixe luzatzen dotsie.

IMG-20160211-WA0065

Turrunin hasi gaz Ezker Abertzaleko artxibuai hautsak kendu eta argazkixak topaten. Ia ezautzen dozuezen!

1976_kresalako_tamborradi

Ia… beatu hobeto…inor be ez dozue ezautzen? Ez di lekatxarrak e!  Ia hurrengun:

1978_dantzaixak_joseba_agirretxea_tartin

Azkana e, hamen be inor ez bazue ezautzen… ze pentsa emongosku!

dantzai_emakumik

A la tertzera bez?!… Benga ongu bai, azkana!

kresalako_dantzaixak_2

Igarritxakun… DRA!

Anima eta topa etxin zeuek euki zeinkien argazki desbardinak

Lea-Artibaiko TALENTU aztertzen

 

Talentua_fondo_zuria

Lea-Artibai Garapen Agentzixatik Eskualdeko Talentu aztertzeko proiektun buru belarri sartute dabillen herrittar batek honako informaziñoi hau zabaltzen laguntzeko eskatu dosku Turrunekuai.

25-45 urte artekun talentun azterketi nahi dabe eiñ; zetan dazen biharrin, nun… batez be eskualdetik kanpo biharrin edo ikasten dazenakin.

Horretako galdetegi bat prepara dabe. Galdetegixe bete ahal ixateko (galdetegixe beteten dabenan artin gau eta afari eder bat zozketatuko da Antsotegin) eta proiektu honen barri zuzena eta sakonaua eukitteko:

http://www.leartibai.com/pages/eus/lea-artibaiko-talentua-aztertzen.php

kartezatizuri

Anima eta parte hartu!

Zeoze badakau Lea-Artibain, eta Ondarrun zer esanik ez, talentu de-ta!