Hezkuntza mundun zabaltzen dazen bide barrixan adibide bat da gaur aurkeztuko dana Barnetegixan. 
Uncategorized
PRESO ETA IHESLAXAN aldeko FUTBITO TXAPELKETI!
Egun guztin zihir,Ondarruko preso eta iheslaxan aldeko futbito txapelketan ibili ga frontoin!
Goxeko beatzixetan hasi diz partiduk eta hasieran eurixaz jente gitxitxu egon arren, orduk pasa ahala frontoi beteta eon da… futboleruk eta futboleruk ez gazenok be, etxin falta gazkuzenai elkartasune adierazten egon ga! Bertan montata euan txosnan, bazkaltzeko eta egarrixe kentzeko aukeri be euki dou!
Finalea aia dizen ekipuk:

Eta txapelketi irabazi dabenak:
Hauxe ixan da irabazliai sari modun emon dotzen kamisetako diseñu.
Ia datorren urtin futbito txapelketi ez dazenakin batea danok ospatzen douen! DANAK ETXEA!
SAN JUANAk IRUDIXETAN!
Atsalde guztin ibili zin gaztik menditxik larrak bajaten eta edozelako egurrak batzen, ilusiñoiaz urteroko ohitxurak mantentzeko asmuaz.
Gabeko 10ak puntun bistu zitxuezen Kamiñazpi, Iperkali, Astilleru, Kamiña, Burgo, Alli…ko suak!



Eta zelan ez ARTELANeko ekipuk urtero modun akelarre ederra antolatu ban! Jendetzi batu zan plaza musikan eta danok dakiauenez hau momentu oso berezixe ixaten da, ollun popi eta dana!




Eskerrik asko Asier argazkixak atxik!
GOZIKAN gaur egun handixe ixaten da! Egun guztiko egitarau euki dabe auzun! Irrien lagunak, aizkolaxak, bertsolaxak, harrijasotzailik…





Zoixonak laune!
Badaz ikusten dizen kate eta barrotik, beste batzuk baine inbisiblik diz. Badaz kontaten douzen km-k, baitte munduko globuai bueltak emon eta nun zazen jakin baik geuaz baine hain apartin zazena, ez dakiau zenbat km-a, ez dakiau ze kate eta ze barrotez inguratute…zein baldintzatan… eutsi gogor lagune! 10 urte herritxik jun bir ixan zendune; represiñoiai, torturiai eskapauaz…
Aspaldixan belarritxik ten ezin ixan dotsuau ein, gaur; 46 tengara Turrunetik, Ondarrutik. 46 urte bete dozuz, geuandik banatute baine beti alkarreaz, zoixonak lagune!
Zeure kamisetiaz atatako argazkixak be lortu douz… lagunak ikustik ilusiñoi eingo dotsulakun…


Kresalez betetako 46 muso handi! Ilargiraino eta bueltan… maitte-maitte!
Iheslaxak etxea!
Gero arte!
Malaespina!
Malaespina?! Baixan goxe guztin dakauen barkun ixena. Turrunekuk bixkat kuriosuk ixan eta Googlen sartu gaz, bandera españolaz eta horreaz ixenaz… nahiku “malaespina” emosku-te!

Ez dakiau zetan dabizen; harutzauako gixonak mapa kartografikuk barritzen dabizela, ondun dakauen andrik tubo handixakin ikusi dabela emakumezko bat… Ez dakiau, baine argi dana da, Ondarrun esaten douen modun: Amu ezpanin! (eta ez Malaespina!)

Gobierno de España… Ministerio de defensa… Armada Española… MALAESPINA!
ALPA! Alde hamendik! Ez zaittuau bir, eta ez zaittuau nahi! Inoiz ez dozue euki lekoik gure herrixan, eta inoiz baino gitxia, konponbideako pausuk emote bidin ezin douelako onartu inddar okupatzaillik gure herri eta uretan ibiltxi!
Ia dazen lekutik ondo-ondo irakurten daben karenka dakarren pintadi: INDEPENDENTZIA!!!
Bizikletan, Mendiz mendi eta aurten Igaxan be bai. Prest danok DINAMARTXAKO?
Uztailak 1in ospatuko da aurten Zapato URDIÑE eta honeaz batea DINAMARTXI. Aurtengo barriztasune uretan eukiko dou. Bizikletan eta mendiz mendi ixan badiz onarte erronkak, aurten igaxan be etorriko dizelako DINAMARTXAkuk. Probetan parte artzeko ixenak emon birdi Ekainak 26, 27 eta 28xan Plaza Musikan. Antolatzallin esanetan hiru probak gogorrak dizela gogoratzen dosku eta entrenata juti gomendatzen dosku. Laguntzalle biarra be badaukela ta esku bat bota nahi ixan ezkeo eskertuko leukela. Azpiko kartelin dakazuez bete birdizen baldintzak jun nahi ezkeo.

(Bideu) BURRUNBADI, IBONEN ASKATASUNE ESKATZEKO!
Baixako gabaz 23:00 puntun, Turrunaz eta bolanderakin batea hasi eta ixe 23:10 earte eon giñan Ibon eta gainontzeko preso gaixun ASKATASUNE eskatzen kazularak, potuk, adarrak, bolanderak, musika instrumentuk… joten. Ezgatxue entzun nahi, baine entzun gatxuen eta entzungo gatxue! IBON ETXEA!!!
Baixaku (ekainak 9) BURRUNBADI! IBON ASKATU!
Baixakun gabeko 11 etan turrunaz batea ata balkoire kazularak, sartañak, potuk, adarra, tronpeti… eta ATA ZARATI! ENTZUNGO GATXUE! IBON ETXEA!


Domekan (ekainak 11) MANIFESTAZIÑOI Bilbon, IBON KALEA!!!
Domekan (ekainak 11) 12:30 xetan BILBON eliptika plazatik hasitxe, IBONei bixi eraitxen dazen egoeri salatu eta GAXOIK DAZEN PRESO guztin askatasune eskatukou!
Ondarrutik autobuse 11 etan urtengo dau ZALDUPETIK. apunta ANAITAN ero KULIXKAN!


Eguenin (ekainak 8) 22:30etan, Gazte asanbladakuk RADIXUN solasin!
Gazte asanbladakuk esan dozkuenez, eguenin (ekainak 8) gabeko 10:30 xetan RADIXUko BONVIVANT irratsaiun eongo di gaztetxeko urteurrena, jaxak martxan lantaldi, gazte egunan ingurun… berbetan. Anima eta entzun RADIXU 105.5 FM n ero Radixu.info webgunin.








