Gustoku badozu liburuk irakurti eta gero lagun artin alkarreaz komentati zer eritzi gatzun, ezin zeinke galdu aukera hau. Bost liburu, bost idazle, bost editorial, bost hilleko azkan zapatutan batuko diz udal liburutegixan, JOXEMARI URTEAGAN gidaritzapin. Liburu irakurti plazerra dalako, etorri ta hartu parte!
Honek diz astebukaera honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal fútbol zelaxan. Aupa AURRERA Tra ka tra!
Zitxa garrantzitsu dakau irailan 27an Iruñeko Anaitasunan. Txiki eta Otaegi eusko gudarixan fusilamendun 50. urteurren honetan, Sortuk ekitaldi nazionala deitxu dau.
Gure herrixan alde borrokan etxearren erail zitxuezenak gogoratu eta ordungo proiektu politiku gaur iñoix baino bixixaua dala aldarrikatzeko batuko gaz milaka ezkerreko independentista.
Ondarruko Sortuk autobuse ata dau ekitaldire juteko.
Irailak 27an 14:30etan Zaldupetik urten eta buelti 20:00ak aldin ixango da
Ixena emoteko zerrendak: ANAITASUNA, ALAI eta SIRI-MIRI tabernetan daz.
Urtero modun, Oporrak Bakean programiai esker, ehunke haur saharar errefuxiatuk udi pasako dabe Euskal Herrixan eta horretako batzuk Ondarrun. Gaur goxin aia diz Mendebaldeko Saharatik kanporatu eta exilixun bixitxea behartute dazen enbajadore txikixak, Algeriko desertun kokatute dazen kanpalekutatik.
Ondarruko Yaalah elkartin bitxartez 5 ume etorriko diz harrera familixeta. Daneta eskualdin 10 ume inguru egongo diz gaurtik Irailea bitxartin.
Bi hilabeteako bada be, atzin laga dabe ixe 50º ko tenperaturak eta desertun bixitxik dakarren ondorixo larrixak.
Ongi etorri ekitaldi jaixe
Gaur (uztailak 18) 17:30 etatik aurrea Alamedan egitarau zabala egongo da Yaalah elkartik eta Ondarruko Udalak antolatute. Puzgarrixak, txokolatadi, Txirrimorraskin eskutik jolasak eta arpexak pintxati, ekitaldixe… herritxar guztik gonbidatu dotxuez jaialdixan parte hartzea.
Yaalahko kidiai eta saharar herrixan alde dabizen ekintzailiai sarritxan entzun ixan dotsauen hausnarketiaz gelditzen gaz; ume honek ez leukie euki bir hona ez beste iñoa baldintza eskasetatik ospa etxeko beharrik. Euran herrixe, hondartzak, lurrak… marokoko estatu kolonialistin menpe dazelako eta errepresiñoi eta gerratik eskapa bihir ixanbelako etorten diz. Helburu, ASKATASUNE!
Bide horretan gu albun eukiko gatxue, aiako da egune askatutako Aaiuneko edo Dakhlako hondartzetan gozatuko douena! Bai hoixe!
Beste herri batzutan ikusi douzen latxeik, ixez “ONDARRU” ikur antifaxistiaz argi eta garbi erakusten daben kamisetak ata ban Sortuk. Ixezko arrakasti ikusitxe, aurten eskari bidez erosteko aukeri da.
Eskatzeko epi uztailan 20 an itxitxen da eta formulaxo hau beteta ein bir de eskarixe: