Jo, di da baten junde 24.Korriki, atzo hasi zalakun gaur emongotza amaieri Bilbon jai haundi baten bittartez. Irudi politxak ikusi diz Euskal Herriko 7 lurralditan ta zelan ez gure herrixe ezta atzin geatu. Guazen gaur amaiera ederra emotea ta 25. KORRIKAn amestea. Gora KORRIKA ta gora gure EUSKERI!
1960 an, Hegoafrikan apartheidan kontra mobilizaten euazen 70 lagun erahil zitxun polezixik. Egun hori oroitzen, arrazakeixin kontrako nazioarteko egune ixaten da martxoak 21a.
Ondarruko adingabin zentruk kontzentraziñoi deitxu dau gaur (Martxoak 21) 13:00etan Alamedan
Arrazakexi eta faxismu gerua oldarkorraua dabizen garai honetan, ezinbesteku dou honen kontra mobiliza eta aurre etxi. Egunerokun baine batxe be holako deialdi eta aldarrikapenakin bat eindde.
Borrokatu, borrokatu eta borrokatu eztai besteik. Mundure bardin etorten gaz gixon eta emakumiok bañe hortik aurrea bereizketak etorten diz (heziketan, lantokixetan, etxebarruko bixipenetan, kalitan, bikotitan,…). Zeatxik? Sasoire, jaxokeratik bixitxin amaierarte BARDINTASUNIN hezti. Tristi de hori aldarrikatzen ibiltxi gaur egunin be, bañe ein bihir bada ein etxen da. Gaurko egune aldarrikapenan egune jarraitzen dau ixaten eta halan engou gaur be, eguerdiko ordu batetan Etxelilatik urtengo daben mobilizaziñoin. Batu borroka zeube!
Hilli hasiaz batea ANTXOA kosteri zabaldu de eta portun ikusi douz gaur, lelengoko kajak. Goxeko 7retako bentan bi txalopa eongo diz antxoi saltzen, lelengoku URBEGI txalopi (gallegu) ta bigarrena MONTSERRAT (bertoku). Arrañan tamañu, 50 grano Kilun, eta salmentan egon dizenak esazku 3,50 euro ordaindu dabela, gutxigorabera, urteko lelengoku. Halan da guzti gaur Ondarruko portun gexen sartu dan arrañe Sardiña/parrotxi ixan da, hau be 40/50 grano kilun, eta 0,70 euron saldu eide (hau be gutxi gorabehera). 18.000 kaja saldu eidiz daneta (antxoi+sardiñi).
Arrañan bille, Donosti gañin ibili diz txalopak gabaz eta egune eineran sarik altzatxuez eta herriruntz ein dabe txalopak, bertan batu diz, txalopa Galleguk, Kantabruk eta Euskaldunak.
Beraz badakixue, gure uretatik, geure janarixe, GOZATU ANTXOIAZ!
On dala 50 urte Gasteizen gertatu zin hilketak gogoratzen jarraitzen dou Martxoak 3 an. Bihargiñak euran eskubidik lortu nahixan eta “autoridadik” egurre, ondorixuk 5 langille hil eta ehunka lagun zauritu. Erahilketa horren arduradunak, ezti iñun agertzen. Manuel Fraga, Martin Villa…ixen batzuk emotearren. “No os importe matar” esaldixe ezagun eizan egun horretan.
Aurten be Ondarruko LAB eta Ernai antolakundik ekitaldixe antolatu dabe.
Eguraldi ederraz batu diz gaur osteabe herriko PENTSIONISTAK Alamedan 12xak puntun. Gaur pankarta bi zabaldutxuez baten ordez: batek “gutxieneko pentsioak = gutxieneko soldata” aldarrikatzeban eta bigarrenak gogoratzen 8 urte beteten dizela Alamedako mobilizaziñoikin hasi zile. 109 lagun batu diz, tartin alkati eta EH Bilduko bi zinegotzi. Elkarretaratzin ostin, urteurrena ospatzeko asmuaz Antiguako Aman batu diz bazkaltzeko.
Ondarruko Yaalah elkarti, udala, ikastetxe eta herriko dendan laguntziaz, saharar errefuxiatun kanpamentuta martxun jungo dan karabanako elikagaixak batzen dabil.
50 urte beteten diz, Mendebaldeko Saharatik bota eta Aljeriako desertun errefuxiatu bihir ixan zinetik. Munduko desertoik latzenin errefuxiatute eotik, beste arazo askon artin, elikadurin arazu dakar. Sahararrak herrialde ezberdinan laguntzin bitxartez jasoten dabe elikagaixak.
Ondarrun, urtero modun Euskal Herriko karabana solidaxurako elikagaixak batuko diz. Ikastetxitan eta herriko denda ezberdinetan.
Herriko dendetan eingo dan bilketako BOLONDRESAK bir ixaten diz. Horretako prest egongo bazinake jarri elkartiaz harremanetan. Yaalahelkartea@gmail.com helbidea idatzitxe edo sare sozialetatik.
Hamen dakauz urte barrixaz batea Portuko Ranpako lelengoko kontzertuk. RADIXU irratixan 35.urteko ospakizunetan kokatzen da ekimen hau. Urtarrillan 16 (baixaku) gabeko 10etatik aurrea MARTE LASARTE eta LUKIEK taldik eongo diz bertan. Sarrerak betiko lez aurretixaz hartu leikez Anaitasuna tabernan 8 euron trukin eta bestelan 10 eurotan takillan bertan egunin.
Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.
2025 jun gasku, 2026 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!
Urte barri ona opa dotsuau! 2025 oparu ixan bada datorrena hobi ixan datxile!