HITZAn bideo honetan Josu bera ikusentzun ahalko dozue beran alkate kargu lagatin azalpena emoten.
Eskerrik asko Josu!
HITZAn bideo honetan Josu bera ikusentzun ahalko dozue beran alkate kargu lagatin azalpena emoten.
Eskerrik asko Josu!
Arrazoi pertsonalak dizela-ta, Josu Arrizabalagak alkate kargu laga dau. Gaur atsaldin ein dau publiko hartzi horrenbeste kosta gakon erabakixe. Baixakun, EHBilduk batzarra deittu dau azalpenak emoteko.

Martxun 8an ixendatuko dau udal taldik alkate barrixe. Ordura arte, Zunbeltz Bedialauneta zinegotzixak beteko dau alkate kargu.
Turrunetik, Josuai herrixantzat eindako biharra eskertzi besteik ez gasku geatzen!
Eskerrik asko Josu!
Auzitegi Nazionaleko Zigor aretuk urte 2ko zigorra eskatzen eutsan Aritz Egurrola Anakabe ondarrutarrai Facebooken ETA eta erakunde armatuko kidik goratzi leporatute. Gaur ein dan epaiketan; urtebeteko kartzela zigorra emotse.

Aritz Egurrola auzipetuk leporatzen gakona aitortu dau, eta onartu ein dau Fernando Burgos fiskalan urtebeteko zigor eskaerin proposamena.
Etxea bidin da beraz!
Adierazpen askatasune aldarrikatzen dabenak di; legez kanporatutako Askatasunan irudixe perfilin ibiltxearren, borroki dela bide bakarra esatearren o presun argazkixak publikatearren herritxarrak zigortzen dabizenak.
Allarte beraz sare sozialetan idazten dozuenaz… sozixuk gaiñin dabiz-eta!
Ondo etorri Aritz!
Otsailan 13e ailla da: Torturin kontrako egune! Torturin kontrako egunak gutzat danak badi be. Ondarrutarrok badakiau zeatxik gabizen berbetan… makina bat herritxarrek sufriu dabe torturi-te. Ondio batzuk siñistu ez bada nahi be zoritxarrez existiu de!
Eta gaur herrixan beonen kontrako adierazpenak egon diz.

Torturatuk ixan dizenak euran bixipenak konta eta betiko geatzen dan zaurixe dala esaten dabe. Bertolt Brecht-en zita batek ondo baino hobeto adierazten dabelakun gaz sentiu leikena:
“La cuerda cortada puede volverse a anudar, vuelve a aguantar, pero esta cortada”.
Konponbidin bidin, tortura kasuk be aztertu bihirko di. Ein dizen tortura salaketa gehixenak artxibatuk ixan dizelako. Torturi existiu dela ezin de ezkuta, argittu ein bihir di!

Torturin kontrako taldeko kide eta abogau dan Lorea Bilbaon iritzi artikulu irakurri nahi bazue:
Turrunetik be, ozen eta inddartsu:
TORTURARIK EZ!!!
Atzo makina bat lagun batu zin kofrai zaharrin Gure Esku Dagon deialdixai erantzunaz. Urteko agendi eta abixan dan bazkidetza kanpaini ixan ben mintzagai beste batzun artin.


Erabakitzeko eskubidi danon topaleku bihurtzeko bidin ekiñin dabiz. Etorkizune geure esku da, bai hoixe! Eta eskerrak geure esku dan…


Jesus Maria Zubikarai Badiola “Jhisa” ondarrutarra, sekuestra eta hil eban Batalloi Vasco Españolek Aginagan.

Enterru jendetsu ixan zan Ondarrun.

36 urte pasa diz hil benetik eta iñok ez dau erantzun ondioik hilketa horreatxik! Zeiñek hil ban Jhisa?
Agur eta ohore Jhisa!
Komunikabidin bidez entera gaz Segurako sarekadan atxilotu zittuezen 35 kiditatik inok ez dabela jun biko kartzela, tartin geure herrittar eta lagune dan: Mikel Etxaburu. Historiku de holako makroepaiketa baten akordu batea ailati fiskaltzi te konpaiñiaz. Akordu horreaz urte 2, 1 eta 6 hileko zigorrak ipini dotsez, beraz inok ez dau jun biko kartzela.
Ontxe beran Mikeltxon watsapa jaso dou: “Danok etxea” poztasunez esanaz. Hori, hori! Kartzelak hutsitzeko garaixe da. Kartzelaratze gehixa ez! Danak etxea!!!
Informaziñoi sakontzeko: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160113/el-juicio-por-la-redada-de-segura-se-cierra-sin-que-los-independentistas-tengan-que-volver-a-la-carcel#.VpYvvBhdpfE.twitter