Ondarrutarrak munduntzir: Naroa eta Naiara Senegalen egon diz hile bat

Irailin hilebete ein ben Senegalen Naroak eta Naiarak. Hamen dakazue euran kroniki. Merezi dau irakurtik.

IMGP2299

Aurtengo, Irailan 2xan aila ginan Afrika, Dakarrea; Senegaleko hiriburure. Bertan, “Aua” aumak eta beran familixa guztik gustoa hartu gintxuen euran etxin. Handik egun batzuta, Euskal Herritxik etorritxako beste 6 laguneaz Salyko kostaldin batu ginan. Gure helburu eta eurana, kultura truke bat etxi. Holantxen, egunero, afrikar dantzak eta perkusinoiko klasik jaso, irteera ezberdinak ein, bertako ingurugiru, hizkuntza eta kultura ezberdinak eukezen herri, aldea edo ta komunidadik ezautzen ibili ginan.

IMGP3184

Kostaldeko herri arrantzalik, Lago Rosatik gertu basamortuko herri txiki oso berezi bat be ezautu gendun, barnealdin galdutako aldeak bebai, eurakin kantuk eta dantzak ein eta baitxe M`Bour ixeneko hiri handi batea be aila ginan.

Irakurtzen jarraitu

Ondarrutarrak Katalunian, etorkizune erabakitxen

Lehen erakutsi dotsuau gaur eguerdixan Ondarrun egon dan giru. Baine ondarrutar asko Katalunian be badaz, eta euran argazkixak jasoten gabiz.

20141109_080939

Katalunian aspalditxik bixi dizen ondarrutarrak referendumin bozkatu ahal ixan dabe.

IMG-20141109-WA0012Beste batzuk boluntaxo latxeik egon diz egun guztin, botu emoteko tokixan, eta botuk kontaten be bai.20141109_172354

20141109_20311220141109_210826(1)

Eta Ondarrun bixi dizen katalanak be jun diz botu emotea, Ondarruko familixako eta lagunakin. Bide batez, bixar epaituko daben preso politiko katalan batei babesa emoten be egon diz.

DSC_0254DSC_0265

Diadako argazkixak jasoten jarraitzen dou

Diadako argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Ongun Mirenek bixalduskuz, Bartzelonan bixi dan ondarrutarrak.

Hantxe batu ei zin ondarrutarrak, lekatxarrak (pla-pla einddako antxoakin), markiñarrak, azpeitxiarrak… Bera Miren esko bat botaten eon zan, manifestazinoi antolatzen, eta Castellersak ikurriñe altzati be lortu ban. Beran etxeko balkoi zelan euan apaindute be, ikusteku de.

Eskerrik asko Miren, eta gorantzixak Ondarrutik!

20140911_195125

20140911_132016

20140911_092942

20140911_132000

20140911_145501

20140911_154517

20140911_173200

Irailan 11an Bartzelonan egongo zaz?

Badakiau ondarrutar bat baino gexa irailan 11an Bartzelonan egongo dala Vía Catalanan parte hartzen, katalanan egun handixin. Mezu batzuk jasoten be hasi gaz, han egongo dizen ondarrutarranak. Zeu be berta bazuz, ata argazkixak eta bixaldu geuri, Turrunin argitaratzeko.

Gora Katalunia eta Euskal Herria libre!

IMG_20140827_201708

Ondarrutarrak be Diadi preparaten, Katalunian

Dakixuen modun katalanan egun handixe irailan 11an ixaten da. Aurten inoiz baino berezixaua ixango da, handik hile gitxire katalanak euran etorkizune erabakiko dabelako erreferendumin. Irailan 11an V handi bat nahi dabe ein Bartzelona erdixan, milak eta milak pertsona batute, eta herri guztixetan entsaxuk etxen dabiz. Eta Kataluniatik dabizen ondarrutarrak be parte hartzen dabiz.

IMG_20140822_193858IMG_20140822_194629

IMG_20140822_194800

IMG_20140822_194913

Ondarrutarrak Australittik GURE ESKU DAGOaz bat eitten

Beatu ze bixalduzkun Naiak AUSTRALItxik:

Egunon Australitxik!

Sei hilabete darut Brisbanen bixitxen eta hamen be beste euskaldun asko dazenez, danok batea pentsa gendun Gure esku dagon bideu grabati, hamengoxe jentiai azaldu gentzan geure EHko egoeri eta munduko leko ezberdinetako jente askorek hartu ben parte.
Hamen bixaltzetzuet, gustako gatzuelakun…
Gorantzixak Australitxik!!

Ondarrutarrak Marinaledan

Ondarrutar batzuk Marinaledan (Sevilla) egon diz oporretan, eta bertan atatako argazkixak bixalduskuz. Jakingozuen modun, Marinaleda jornalerun herri bat da, eta ezkerreko alderdixan eta sindikatun koalizinoi batek irabazten dau beti hauteskunditan. Ondorixoz udaleko erabakixak asanbladan hartzen diz.

Burruka asko eta lurran okupazinoi asko eta gero, Marinaledako herritxarrak lortu ben duke batenak zin latifundixuk eurantzako ixati, eta bertan kooperatiba bat sortu ben. Gaur egun, 400 pertsonak etxen dabe biharra bertan, eta danak soldata bardine dakarre.

Etxebizitzin espekulazinoirik ez egoteko, udalak lur asko erosi zitxun, eta gero etxik merke saldu edo alokatu (hilin 15 euroko alokairuk daz!).

Herrixe ezautu nahi dabenak, Aste Santutan dauke aukera onena: Ekitaldi erlijiosun ordez, bakin aldeko asti ospatzen dabe, kontzertukin, hitzaldixakin…

Gora Andaluzia libre!

P1080266

P1080238

P1080244

Marinaledako kalitan sozialismun edo beste nazinoi batzutako burrukan aldeko mezuk ahal diz ikusi.

P1080264

P1080272

P1080268

P1080265