Turrune joten hasi ginan bidaixe, Bartzelonan. Eta txalopan gaba pasa ta gero, Sardinia alla ginan.

Sardinia herri zaharra da eta histoixa aberatsa dauke. Mediterraneo erdixan kokatute egoneran, inbasinoi ugari ezagutu’ittuz beran histoixan. Inbasorik kostaldiaz jabetu zin eta sarduk irla barrure bultzatu zittuezen, mendixan babesa topa bihir ixan’ben. Gaur egungo inbasorik, turistak, kostaldin geatzen diz be bai, hondartza ederretan. Sardukin harremanak ein nahi ixanezkeo, barrualdea jo bihir de. Nugoro da herririk garrantzitsuena, sardun bixotza dala diñoe. Jaxe euan egun baten alla ginan eta musikaixak eta arropa tradizionalakin jantzitte, dantza taldin kalejiri ikusi gendun. Trikitixa joten dabe ta batte be albokin antzea joten dan launeda, hiru tutulo dauken txiruli. Arropak aberats demasak eta koloretsuk erute’ttuez andra batzuk ta beste batzuk, goittik behera baltzez tapa-tapa eindde. Gero musulmanak kritikako’ttuez burka eruteaittik…



Sardinia irla handixe ra, milioi bat eta erdi biztanle daukez eta Italian menpe da, Italia estatu modernu sortu zanetik. Italianu re hizkuntza hegemoniku ta sardu jente askok berba etten badau be, ez da ikusten bixitza publikun. Barrualdeko herrixetan, jentik sardoz berba etten dau, etxin ta lagunakin.
Ez da sardo estandarrik, lau dialekto daukez, eskolan ezindde sardoz ikasi, herrixan ixenak eta kalik italianoz baino ez daz, herri gitxittan ikusi rouz herrixan ixena sardoz eta kale ixenak, barrualdin. Kostaldin, ostea, Algheron bakarrik, baine ez sardoz, italiano eta katalan idatzitte euazen, hor herrixan lehenako katalanez berba eitten dabe-ta.


Naturan aldetik, paisaje ederrak daukez, kostaldin, ur gardenak eta turkesa eta azulan tono askoaz, kala polittak ta haitz ederrak, mendialdin herrixak ta zuhaitz zaharrak, 1.000 urte baino gexa dakarren olibondo honen morun.




Sardiniako histoixi ezagutu nahi ixanezkeo, aukeri bada. Historiaurrin sardun kulturi Nuraghe ixan zan eta kultura horren aztarrena asko daz. Brontze arun eraiki zittuezen herrixak eta gotorlekuk ikusi douz batte hilobixak be, erraldoin hilobixak esate’tze. Guk ikusi gendun holakoxe batek ixe 5 metroko granitozko harrixe dauke ta holako handixak eitten zituezen etsaixak pentsateko han herrixan jente erraldoi bixi zala ta hurreratzeko gogu kentzeko. Sarduk erromatarrei aurre ei’tzen sasoin, 500 metro daukezan Tiscali mendiko zulo handi baten euken herrixe eindde, handixik kontrolaten’ben nundik nora mobiuten zin erromatarrak eta eraso ein de gero, euren babeslekure bueltaten zin. Leku ikusgarrixe da.


Jende atsegine eta jatorra topa gendun eta euskaldunak ezagutzen gattue, hizkuntzi eta herrixe menperatute dauken herrixan artin sortzen dan alkar ulertze eta laguntasun giru ezagutu gendun. Hizkuntza kontutan, geuri beire dazela esa’skuen.
Hamabost egun labur geatu gaskuz ta bueltako gazela agindu’tsau geure buruai, bañe ahal bada, abuztun ez, horrenbesteko beru ez dan sasoi baten, mendixan gexa ta turista gitxiaz lasaixa ibiltteko, seguru popabisterun leko gexa be topa leikezela.
Eta gomendixo bat, txalopan juteko asmoik euki ezkeo, ez jun Grimaldi liniaz, kutre batzuk diz eta erreklamazinoiai ez dotse jamonik eitten.