KABI GOITIA gogoratzen

ONDARRUTAR mordoak ezagutu genuen KABI, 4 urte egin bai zituen bertoko institutuan, eta beti gogoratuko dugu bere irriparra, bere izaera, beti laguntzeko prest, eta sasoi hartako borroka antinuklearran gainean zuen lan egiteko griña. Nahiz ta denbora aurrera joan gure oroitzapenetan beti izango du lekua. GOGOAN ZAITUGU, KABI

AURRERAk Anjel Etxaniz omendu du, egindako lanagatik, urrezko oroigarria eskeiniz.

 ANJELEN EMAZTE ETA SEME-ALABEN IDATZIXAK

Sekule ezta berandu aitortza bat etxeko.

Benetan baten batek merezitxe baeukan hau medalliau, hori geure atxe zan.

Eztai jakingozuen bañe hil beneko egun guzti Zaldupen pasaban, haxe zan beran bigarren etxi.

Arro sentiutengaz Aurrera eta Euskal Herrixatxik emoban guztiatxik.

Eskerrik asko danoi Anjelen eta etxekun ixenin.

Konturatuko ziñen Aiert ez dala hamen geuekin. Atzo  “Quebranta” etxea jun aurretik hauxe idatzixau lagaztan zeuei gaur irakurri ahal ixateko:

Atsaldeon etorri zazen guztioi eta Aurreratxik zeoze eizuen guztioi.

Direktibiai eskerrik asko oroigarrixatxik eta batezbe geure amai eukiban pazientzixa guztiatxik, ze hori baik gurin aitxak ezingoban Zaldupen horren beste ordu sartu.

Muso handi bat etxekuai eta eskerrik asko danoi bixotzez.

Aupa Aurrera eta gora Ondarru!

2011-06-17 Ondarrun

Omenaldiari egin zion tartea Aurreraren urteko batzarrak barikuan. Urrezko oroigarria emon zioten Etxanizen emazte ta famili guztiari.

ESTEBAN MURUETAGOIENA mediku ONDARRUTARRA gogoan


Hilaren 28an (astelehenean) Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua hil zutela 29 urte beteko dira. ONDARROAko
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) gogorarazi dutenez, torturen ondorioz hil zen Muruetagoiena: “1982ko martxoaren 16an Guardia Zibilak atxilotu zuen eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun pasatuta hil zen. Tortura aztarna nabarmenak zituen gorputzean, baina ofizialki bihotzekoak jota hil zen”.
Iazko maiatzean ertzain batek OIARTZUNgo herriko medikua zenaren oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Oroigarria berriro jarri zuten bere omenez.

1964ko ONDARRUTAR idealista haiek

Argazki hau, 1964ko martxoaren 3an ateratakoa da, urte hartako ABERRI EGUNEAn. hain zuzen be, konturatuko zazen lantxeik FRANKO diktadorea euan agintzen, eta horregatxik ikurrin barik agertzen diz bertan,GERNIKAko juntetxearen aurrean.

47 urte geroago eta apirilaren 24an, bertara (GERNIKAra),  joateko dei egin diete abertzale guztiei. Ziur egon, bai, haietako batzuk, zein euren ondorengoak han egongo direla.

Aberri Egunerako deialdia

Aurtengo eta datorren urteko Aberri Egunak deitzen ditugu gaurko agerraldi honen bidez. Aurtengoa, Euskal Herriko bi puntutan deituko dugu, Gernikan eta Baigorrin, eta hurrengo urtekoa, Iruñean. 2011 eta 2012, Baigorritik eta Gernikatik, Iruñera. Gernika, gure askatasunaren ikurra, Baigorri, nafar lurralde batasunaren ikurra eta Iruñea, Nafarroako Erresumako eta Euskal Herriko hiriburua, lotu nahi nahi ditugu bi urte hauetan.

Denbora izango dugu, jakina, 2012ko deialdiaz hitz egiteko. Aurtengoari dagokionez, “Argi Berdea Independentziari” izango da leloa , hau da, euskal nazioa aitortu eta independentziarako, askatasunerako, duen eskubide demokratikoa errespetatzeko exigentzia.

Aspaldi hasi ziren Baigorriko Basaizea Elkarteko kideak Nafarroaren Eguna antolatzen. Beti apirileko azken igandean ospatu izan da eta, dagoeneko, erreferentzia handiko eguna da Nafarroa Behean zein Garaian eta, orohar, Euskal Herri osoan.

Aurten, inoiz ez bezala, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzialtasuna aldarrikatzeko.

Basaizea Elkarteko kideekin adostu dugu beraiek antolatzen duten Nafarroaren Egunaren baitan geuk ere Aberri Eguna Baigorrin egitea, eta gaur beren jarrera zabal eta zintzoa eskertu nahi dugu, deialdi ezberdinen nortasuna bermatuz Aberri Egunerako eta Nafarroaren Egunerako hitzordu ederra prestatuko baitugu aldi berean Baigorrin eta Gernikan.

Gernikan egun osoko egitaraua burutuko dugu, eguerdian manifestaldi eta ekitaldi politiko nagusia izango da eta, ondoren, adarrikapenak eta jaiak bat egingo dute arratsaldean zehar, gauerarte. Eta Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan egingo dugu eguerdian Aberri Egunaren ekitaldia, eta independentziaren aldarrikapena egun osoan kalean egon dadin bultzatuko dugu.

Beraz, Basaizea Elkarteko kideari hitza eman aurretik, gure aurtengo deialdia azpimarratu nahi dugu. Independentista guztiei deia luzatzen diegu aurtengo apirilaren 24an Gernikan eta Baigorrin antolatuko diren Aberri Egunaren ekitaldietan parte har dezaten, “Argi berdea independentziari” lelopean.

Aurten bat egiten dute Nafarroa Egunak eta Aberri Egunak datan eta deialdian. Batasuna eta askatasuna, Baigorri eta Gernika. Batean eta bestean kolore guztietako independentistak elkarturik gure Herriaren eguna ospatzeko aukera ezin hobea.

INDEPENDENTISTAK Saretik Euskal Herri osoa animatzen dugu Baigorri eta Gernika berdez jartzera eta era tinkoan erakustera 500 urte geroago, 75 urte geroago, Euskal Herria bizirik dagoela!, eta gaitera, bere askatasunaren sua behin betirako pizteko prest, independentziaren argi berdea pizteko prest. Argi berdea independentizari!

ONDARROAko herriak memoria historikoa berreskuratzen


ONDARROAKO HISTORIAZALEAK bere lanarekin jarraituz, herriko gertakariak azaleratzen dihardu,eta horren ondorioz, KOLDO ARRIOLA herritarrari gertaturikoa liburu baten bidez ezagutaraziko digute. Lan honekin, liburu bildumari (TRETZAK BATZEN) hasiera emango diote, eta hauen bidez, gaur egungo herritarrek bere arbasoen berri edukiko dute. Dagoeneko beste libururen bat ere bidean daukate.
Beraz badakixue. domekan KOLDO ARRIOLAri buruzko liburun aurkezpena ixango da KOFRADI ZAHARRIN 13:00etan. Animatu eta agertu.
“1975eko maiatzaren 23a, barikua, Institutuko batxilergoko ikasleek ikasturte amaierako afaria daukate. Goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera, 34 dantzalekura doaz gazteak. Guardia Zibiletako aurreko losatik pasatu dira. Guardia zibil batek Koldo Arriola Arriola 19 urteko ondarrutarra kuartel barrura deitu du… Tiro bat entzun da…
Koldo Arriola (1959-1975). Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona” liburua kalean dago. Imanol Oruemazaga Basetak Ondarroako historia garaikideko atal ilunenetariko bat aztertzen du liburu honetan, sasoi hartako dokumentu ofizialak eta aldizkariak aztertuta, baina batez ere gertakarien protagonista izan zirenei berba emanda. Dudarik gabe, Ondarroako herriaren memoria osatzeko ezinbesteko lana da Oruemazagare-na. Izan dadila, ba, liburu hau, heriotza hark zigortu zituen pertsonei eta, batez ere, Koldo Arriolari berari justizia egiteko modu bat.
Zelestina eta Luis, Koldo Arriola Arriolaren gurasoei eskaini die Oruemazagak liburua, baita bere esker ona adierazi ere euren laguntza eta testigantza emandako guztiei”.

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogoan

Orain dela 31 urte,1980ko otsailaren 2an agertu zen bere gorpua AGINAGA auzoko  bide ertze baten. Bere gorpuak, 9 bala zituen, bost sabelean, eta lau buruan. Bezperan “EZEZAGUN” batzuek atzeman zuten.BATALLON VASCO-ESPAÑOL erakundeak hartu zuen bere gain ekintza. ONDARROAko herriak, bazekien nortzuk eman zuten agindua bere bizitzarekin bukatzeko. Gaur da eguna, desagerketa eta hilketa hura erantzun gabe dagoena. EGIA eta JUSTIZIA jarraitzen du eskatzen ONDARROAko herriak. Sasoi hartan oihukatzen genuen bezalaxe,   JHISA, GOGOAN ZAITUGU.

GARRAXIKA taldea EUSKAL MEMORIAren 1.aldizkariaren zenbakian


Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa da Garraxika; biktima sentitzen direnek osatzen duten elkartea
“Hainbat gara herrian noiz edo noiz errepresioa sufritu dugunak. Atxilotu, preso, iheslari zein isunen bat jaso
dutenak batzea bururatu zitzaigun, eta horretarako errepresaliatu guztien iritzia, aholkua zein babesa premiazkoa dira. Laurehun pertsonako zerrenda osatu dugu honez gero”. zioten Garraxika elkarteko bozeramaleek publikoki estreinakoz agertu ziren egunean.
Garraxika Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa taldea sortu zuten Ondarroan. 2007. urtean izan zen taldearen aurkezpena, Alameda aurrean dagoen Gudarien Oroitarriaren inguruan.
Aurkezpenean, preso ohi, atxilotu eta errepresaliatuak batu ziren: “Azken finean, estatuaren errepresioaren biktima sentitzen garen guztiak.. Abestiak esaten duen modura, ez gara ez lapurrak, ez zakurrak… Gure helburua Euskal Herria askea lortzea izan da eta izango da”, esan zuten aurkezpenean. “Eta gure esfortzuaren ordainetan, kolpe frankista, errepresioa, kartzela…, azken finean sufrimendua jaso genuen”. Garraxika izena jartzearen arrazoiak honako hauek direla adierazi zuten: Atxilotuak izan zirenean “jasotako egurragatik egindako garraxiak” gogoratzeko; ukatu egiten delako torturatu egiten dela, eta presoen alde eta berauen eskubideen alde egiten duten garraxiaren erakusgarri. Helburua, garraxi bidez preso eta iheslarien egoeraren inguruan sentsibilizatzea da.
Elkartea bera zabala dela ere gehitzen dute. “Guztientzako dago irekia, atxilotu, erbesteratu, eta errepresioa jasan duten guztientzat. Biktima sentitzen diren guztientzako dago irekia Garraxika elkartea”.
Nortzuekin lan egiten duten azaltzerakoan errepresaliatuen senideak eta amnistiaren alde lan egiten duten talde ezberdinak aipatu zituzten. “Guztiok batera lan egin behar dugu, presoen egoera ez delako aldatu; txartu ere egin zaie: Aske egon behar zutenek preso jarraitzen dute, zigorraren bi herenak eginda dituztenek preso jarraitzen dute, gaixoak ez dituzte askatzen eta ez dira jipoiak eta zigorrak amaitu”.

Aldizkaria eta Garraxikari bruuzko artikulua osorik irakurtzeko sartu HEMEN

ONDARROAN ere MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEN

ONDARRU beti izan da herri bizixe,eta horren adibide argixe gure kaleetako paretak eta buzoik ixan diz.Hori historixi re.Badaruau denbora bat ,geure herrixan agertu ixan dan hainbat mateixal jasotzen,(kartelak .aldizkarixak,diru libretak.eskutitzak……)eta horrela jasotzen jarraitzeko asmoa daukagu.Hori aurrea eruteko zuen beharra ere badakau eta hori dela ta mezu honen helburu horixe da.Danok gordeten douz ,paper hau edo beste aldizkari edo argazki interesanten bat edo… EZKER ABERTZALI bere osotasunin, AMNISTIXAN MUGIMENDU edo ta Borroka desberdiñakin (langile ,gazte,ekologia…) loturiko mateixala ixango litzateke.Aldez aurretik eskerrak,eta gurekin harremanetan jartzeko TXOKOra edo gure korreo elektronikora bideratu dezakezue.