Bixar urriak 9, beteko diz 47 urte CHE GEVARA garbitxu bela Bolivian. Argentinarra jaxotzez Kubatarra bixotzez, munduntzir iraultzalli (Kongo, Bolivia,..), sinbolo bat bihurtu de belaunaldi askorentzako. TURRUNEtik gure omenalditxo hau berai.
Memoria historikoa
2014ko IRAILAk 27 GUDARI EGUNE Ondarrun
ANJEL MARI IBARLOZA ZUBIKARAIaz ez ga ahaztuten ondarrutarrok
Nahiz eta 42 urte pasa dizen kotxe istripuz hil zanetik, gure oroimenin jarraitzen dau. 1972ko irailan 3an Baxonatik Bordeleako bidin ixuzela bera eta beran lau kidek istripu larrixe euki ben, eta hori dala ta irailan 5in hiltzat emon ben (istripu euki ban gabin medikuk muerte zerebral diagnostikatzen). 26 urte eukazen hil zanin eta 1969tik ETA erakundeko kidi zan. 1971n Ondarrutik ihes ein biharra euki ban, txapel okerrak beran atzetik eukazelako. Anekdota bat kontaten dabe beratxik: 1970in eta Burgosko prozesu euazela eitten, erakundi epaitun ihesa presta nahixan ibili zan. Bera ixan zan komandoko kiditako bat, Burgosko gobierno militarran eraikinan azpixan sartu zana, bañe okerretako paeta apurtu eta kidik euazen gelan sartu ordez, eraikiñeko armategixan sartu zin.
Gaur 30 urte hil zan ANDONI ARRIZABALAGA
Gehixenok “ITZIARRREN SEMEA” lez ezautu gendun, erakundeko kidik “FELIX” deitzetzen, espetxin “CAMBORIO” zan… bañe danontzako gixon handi bat ixan zan.
Frankismun kontra eiban burrukan, beste ondarrutar askok eiben latxeik. Euskal Herrixan alde eta pertsonan eskubide sozial eta politikun alde. Horretxeatxik epaitxu ben Burgosen, eta herixotza zigorra ipinitsen. Gaur egun dakauzen eskubide apurrak, beran lakoxe emakume eta gixonai esker dakauz, euran burrukiai esker.
Beatu ze idatzi ben beratxik on dala 30 urte:
Arriesgó y murió en la montaña, pero antes había arriesgado mucho más en la planicie. El riesgo fue su muerte ,pero sobre todo, el riesgo fue su vida. La arriesgo en pleno franquismo, cuando se jugó la cabeza contestando en euskara a los militares de Burgos que le respondieron con la pena capital. ANDONI era un ONDARRES de los pies a la cabeza que no dudo en apostar por el riesgo de la clandestinidad y de la pertenencia a ETA. Arrizabalaga se convirtió en grito de movilizaciones y protestas, en bandera de reivindicaciones y, en la dificil partida, ARRIZABALAGA venció. Su mito y su leyenda no acabó con la persona y, cuando años mas tarde volvió a pisar la calle de su libertad, prosiguió la lucha y el combate. Amaba demasiado el riesgo y lo que no pudo el enemigo lo logró la montaña. ¡La amaba demasiado!
EGIN egunkarixan argitaratu zan hau idatzixau 1984ko abuztun 2xan.
Azpiko argazkixan agertzen dana, BURGOSko kontseilu militarran epaxe da.
Eta berak esan zitxun berbak epaiketan, gure histoixan betirako gelditxuko diz:
Esko ona eukan marrazkixak eitteko, ze delineanti zan. 1968 aldin ONDARRUn ETA erakundik aldizkari batzuk ata zitxun. Ia igarten dozuen azalan diseñu zeiñek einddaku zan.
Gaur egun gitxirek jakingo dabe KALAMENDI mendixan dan buzoi be berak diseñabala. Oso mendi zali zalako.
Beste argazki hau, kartzelatik urten eta ONDARRUre alla zaneku de
Eskerrik asko Andoni eta beraz batea geure eskubidin alde burrukan ein daben guztiai! Ez zatxuau ahaztuko!
Gutzako beti de 26, Gora KUBA askatuta
36 urte eta gero, gogun zatxuau GERMAN RODRIGUEZ
San Fermin jaxetan hil ben on dala 36 urte eta gaur de egune ondiokan ez dabena iñor auzipetu. Sasoi hartako irudixak ezaunak eizin: polizixi zezen plazan sartu eta sarraskixe bihurtu zan jai egune. Hauxe kanti ata ban FERMIN BALENTZIAk egun hori gogoratuz, eta bixen bittartin GERMAN omenduz.
Emakume handixe jun gasku: MIREN ARTETXE BELAUSTEGI
Gauza asko esan leikez beratxik: ixille ta abertzale ekintzalli sasoi gogorretan, San Juan Txurruko emakume konspiratzailitako kidi (Esparadraposek berba eingo baleuke…), Ondarruko umik opor lekuta juten zinin bizipoza ipintxen benetako saltseri (Bakedanoko koziñeri)… Aurten Plazagaiñi umezurtz geatukora bera baik. 87 urteaz hildde, bañe sustrai luzik lagatxuz herrixan.
Hamen erakusten dotzuauz beran pare bat argazki (borobil bateaz agertzen da bera), 1977xan atatakuk, Askatasun Ibilaldixan Iruña ondun, Arazurin.
MEMOIXI ez dalako delitu, ATXILOTUK ASKATU!!!
Enbidu onartu dosku KAMIÑAZPiko auzotarrak
Lelengo ta behin eskerrak emon bitzau gure eskaeri aintzat hartu daben irakurliai, argitxuzkulako gure zalantzak; esan doskunez, 1980 inguruku zan erakutsi gendun pegatini, ta hori baieztateko, sasoi hartako KAMIÑAZPIko auzo elkarteko aldizkarixan azala bixaldu dosku.
Aldizkari horretako orrialde bat be bixaldu dosku, bertan sasoi hartako auzotarran kezkak erakusten dotxuez.
KOLDO ARRIOLAz ez ga ahaztuten
1975ko maxatzan 23e, baixaku. Institutuko batxillergoko ikaslin ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordubaterdixak aldea, 34re duz gaztik. Guardia zibilletako kuartelan aurrin dan losatik pasaten dazela Guardia zibil batek KOLDO ARRIOLA ARRIOLA, 19 urteko ondarrutarra, kuartel barrure deittu eta… tiro bat entzun de…

















