Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!
Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!
19 urte eukazen hil benin. COU (sasoi hartako ikasketak) aproba eta ospakizun txiki bat etxen euazela 34 dantzalekuruntz ixuzen ikasle talde bat, pikolun kuartel aurretik pasaeran berta hurreatzeko aginddu jaso ben eta ixelako motibo baik tiro ein eta siko laga ben lurrin KOLDO. Ordun ata zin errekordatoxuk eskuratu douz.



Hiru urte pasa diz (gaur) eta gure burutan ondioik fresko dakau. Ondarruko herri zati handi bat Plaiko zubi ingurure hurreatu giñan herrittar bat babesteko eta nahiz eta askok baltz baltz einde urten ben bertatik , osteabe eingo genduke.





Zemat zapatilla gasta ete zitxuezen eta zemat kilometro manifetan iñok ez daki, bañe beti euazen tokixetan. Bixik egon ixan bazin ziur gaz domekan BILBOn ikusiko genduzela. Argazki hau 1977ku de, BILBOn atataku, eta bertan duz lelengoko hillaran pankartin albun ELISABETE “TXAILLE” eta ADELA “KANAXU”. Ordundik ona euri asko eindau bañe ondioik euskaldun asko daz kartzeletan (386) eta erbestin. ETXIN nahi douzela ikusi aldarrikatzeko domekan BILBOa guz La Casillan 12:00tan hasiko dan manifa, anima ta emon ixenak autobusetan, ia ELI eta ADELAn hutsunik beteten douzen.

Ezta guri, bañe ez dakau etsaitzat. Gaur udaleko mastetan bi ikur daz iseitxe, bata egunen baten EUSKAL ERREPUBLIKIk eukiko dabena, eta besti, alboko herrixak egunen baten gustako lezkukena eukitxi. Baten batek galdetuko dau zeatxik isei dan eta esan birde beran sasoin balore errepublikar eta aurrerakoien ikur ixan zanela. AGIRRE lehendakai ixan zan denboran (II. Errepubliki) Euskaldunok iñozko askatasun mallarik handixena euki gendun. Zeatxik ez lagundu III.a lortzeko?


Bost langille hil zitxuezen on dala 40 urte Gasteizen Polizixa Españiarrak. Gaur de egune ondioik iñok ez dabela aitortu hilketa harek. MANUEL FRAGA IRIBARNE ( P.P. sortu benetako bat) zan polizixan arduradune. Gertaera haren ostin LLUIS LLACH kantari katalanak abesti hau asma ban.
Kresala Kultur Elkartik 50 urte beteko dotsuz aurten. Hori dala ta, ahalik eta argazki bildumaik zabalena nahi dabe osatu. Horretako, bertan ibilli dizen herrittar guztiai daukezen argazkixak batzeko deixe luzatzen dotsie.

Turrunin hasi gaz Ezker Abertzaleko artxibuai hautsak kendu eta argazkixak topaten. Ia ezautzen dozuezen!

Ia… beatu hobeto…inor be ez dozue ezautzen? Ez di lekatxarrak e! Ia hurrengun:

Azkana e, hamen be inor ez bazue ezautzen… ze pentsa emongosku!

A la tertzera bez?!… Benga ongu bai, azkana!

Igarritxakun… DRA!
Anima eta topa etxin zeuek euki zeinkien argazki desbardinak
![Lertxundi,_Imanol[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2016/02/lertxundi_imanol1.jpg?w=636)
Gaur beteten diz 21 urte IMANOL hil zala. Ez zan ohian hil, herritar bat atxilotzen saiatu zin Txapel Gorrixak eta han euan bera, bertan, esku bat bota nahixan eta bixotzekuk emotzan. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”


Jesus Maria Zubikarai Badiola “Jhisa” ondarrutarra, sekuestra eta hil eban Batalloi Vasco Españolek Aginagan.

Enterru jendetsu ixan zan Ondarrun.

36 urte pasa diz hil benetik eta iñok ez dau erantzun ondioik hilketa horreatxik! Zeiñek hil ban Jhisa?
Agur eta ohore Jhisa!
1982ko urtarrillak 5in hil zan BAXONAn JOSE LUIS BAKERIZA LARRINAGA Ondarruko semi. Bertan euan ihes eindde, beste asko lez. Hamen, ordun ata ben rekordatoxu beran omenez.TURRUNEtik memoixa historiku lantzen jarraitzen dou, nahiz eta euskal gobernuk JOSE LUIS biktimatzat ez daben hartzen. Guk kontutan hartzen douz errepresiñoik eragindako iheslarixak be. .
