SANTA ZEZILI (musikerun egune) ate joka dakau, Turrune memoixi astintzen

Hillan 22xe da SANTA ZEZILI egune eta egun horretan Musika zalik euran egune ospatzen dabe. Ezta gaur eguneko gauza bat. Artxibuk arakatzen ibili gaz eta 1963ko esku orrixe billatu dou Ezker Abertzalik dauken artxibutan

1963an-santa-zezilin-ekitaldixak-ondarrun

1963an-santa-zezilin-ekitaldixak-ondarrun-2

Ondarruko herrixak beti euki dau musikiaz lotura estu: udal bandi, eskolanixi, txistulai taldi, musika eskoli…Eta zer esanik ezta abeslai aldetik.

Bañe etxe guztixetan daz garbantzo baltzak. Beste dokumento honek erakusten daben latxeik. 1971ku de behian ikusiko dozuena, bertan, sasoi hartako alkatik (XAXI) debekatu ein ban txistu eta tamboliñe joti.

xaxin-bandu-txistu-joten-debekatzen-1971-2

Gaur 37 urte hil ben Fran.

1979ko urrixan 17xan, gaur 37 urte, Guardia zibillak hil ben FRAN, baserri baten euala IBARRAn (Tolosa ondun) tiroketa baten ostin.

fran-aldarondon-enterru-3

fran-aldanondon-hileta-rekordatoxu

fran-aldanondon-rekordatoxu1.jpg

 

Diktadura sasoiko azkan preso politiku ixan zan kartzelatik urten bana.Fran, ikurre ixan zan preso politikun artin, emotebalako berak kartzelatik urten eta gero gexa iñork ez ebala kartzelaik zapalduko. Hamen herrire buelta ein baneko argazkixe.

franen-etorreri-herrire-amnistixe-emon-da.jpg

Ondo baino hobeto dakiauen modun, ez zan ixan holan, kartzelak beteta segi eitten dabe. Fran eta beste nahidanbeste gudarik eiñdako borrokik, tresnaz aldatu badau be martxan dirau! Danak etxea ekarrikouz, eta independentzixi eta sozialismun alde borrokan segi eingou!

Gudarixak gogun… JTK irabazi arte!

Agur eta ohore Fran!

 

 

 

Agur eta ohore, eusko gudarixak!

Gaur, 41 urte Txiki eta Otaegi fusila zitxuezela!

txiki-eta-otaegi

Hori dela eta Gudari Egune da gaur EHn. Herrixetan deialdi desbardinak ein diz geure gudarixai omenaldixe eitteko eta Ondarrun be badakau zitxi: arratsaldeko 19:30etan monolito aurrin!

WhatsApp Image 2016-09-27 at 07.19.53.jpeg

Gatazkin konponbide bidin memoixi be inportanti dela nahi dou azpimarratu gaur Turrunin, kontakizune, bidin galdu douzen lagunan errekonozimendu. Agur eta ohore zeuei!

zubixin-hildakuk

Gudari Egune dala-eta ETAk agirixe ata dau euskal herritxarroi zuzendute, hamen berau irakurteko loturi:

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-09-27/hemeroteca_articles/eta-anima-en-el-gudari-eguna-a-avanzar-con-paciencia-estrategica

2

AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIAK !!!

LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA!!!

2016ko-gudari-eguneko-pebeteru

(ONDARRUn gaur goxaldin)

 

 

Ekainak 9 ARTXIBUtako egune

Bazekixuen gaur ospatzen dala Artxibutako egun internazionala?. Ba horrei lotute eta guk kriston lakoxe artxibun jaue gazenez, hamen erakustetzuau gure altxorretako bat.

San juan egune hurreatzen du eta GOROZIKAko jaxe be hamen dator.  Urte asko pasa diz 1957txik hona. Asko aldatu de gizarti, bañe ikusten bazue sasoi hartako jaxak eta gaur egunekuk….

1957ko jaxak gorozikan

11 urte pasa diz JON IDIGORAS hil zala

Buruzagi naturala zan, lantokixe ixan zan beran eskoli. Herrixak ibiltxen ban hizkuntzi erabiltxeban. Kartzelan behin baño gexa egoti toka gakon, eta batxe be Parlamentun. Pelotai on baten latxeik bai eskumiaz bai ezkerraz jokatzen ekixen. Ondarrutarrok gogokuk ban, eta TXOKUn behin baño gexauatan gau ederrak pasa ixan dou beraz. EZ ZATXUAU AHAZTEN .

txokun afatxan jon idigorasekin

Beste hau, Alamedan atataku de 1982xan, sasoi hartan Euskal Herrixan heroinik miñ handixe euan etxen gaztedixan eta hori salatzeko ekitaldi bat eizan herrixan.

1982 JON IDIGORAS alamedan DROGARIK EZ