Kirmen Uribe idazle ONDARRUTARRA, 2011ko BILBOKO Aste Nagusiko pregoilari

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra izango da aurten Bilboko Aste Nagusiko pregoilari, Bilboko Jai Batzordeak jakinarazi duenez. Isidro Eleizgarairen lekukoa hartuko du Uribek. Horren aurretik hainbat pertsona ezagun izan dira pregoilari, beste batzuen artean, azken urteetan Julio Ibarra kazetaria, Juanjo San Sebastián mendizalea, Mariví Bilbao aktorea, Kepa Junkera musikaria eta Aitor Elizegi sukaldaria.

Arrantzale familia batean jaioa , Euskal filologian lizentziaduna da Uribe. Gasteizen ikasi ondoren, Trenton (Italia) Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen. Kirmen Uribek 2008an Espainiako Literatura Saria eta Kritikaren Saria jaso zituen Bilbao-New York-Bilbao eleberriagatik.

TURRUNEko laguntzailin kolaboraziñoin esker, argazki gehixa

                                                                                           KAMISETA lehiaketako irabazlik

                                                                                                               TXITXARRO erretzallik

Gaztetxeko baixakuk, oso arrakastatsuak

Aurrera doaz Ondarruko gaztetxeko baixakutako afari eta ekimen kulturalak, eta arrakasta handia ari dira edukitzen. Adin desberdinetako gazte eta helduak batu ziren bai duela astebete, eta baita atzo bertan ere. Horren erakusle, atzoko argazkiak. Gaztetxera hurbildu zirenek Ondarroan edota ondarrutarrek grabatutako pelikulak ikusi zituzten: Obsesion, Terminal, Anabasa eremua… eta baita Securitas Angelorun, Minuto bat… Josu Eizagirrek berak zuzendutako pelikula hauen gorabeherak ere azaldu zituen.