Kresalan 50.urteurrena dala-ta, Argazki Bilketi

Kresala Kultur Elkartik 50 urte beteko dotsuz aurten. Hori dala ta, ahalik eta argazki bildumaik zabalena nahi dabe osatu. Horretako, bertan ibilli dizen herrittar guztiai daukezen argazkixak batzeko deixe luzatzen dotsie.

IMG-20160211-WA0065

Turrunin hasi gaz Ezker Abertzaleko artxibuai hautsak kendu eta argazkixak topaten. Ia ezautzen dozuezen!

1976_kresalako_tamborradi

Ia… beatu hobeto…inor be ez dozue ezautzen? Ez di lekatxarrak e!  Ia hurrengun:

1978_dantzaixak_joseba_agirretxea_tartin

Azkana e, hamen be inor ez bazue ezautzen… ze pentsa emongosku!

dantzai_emakumik

A la tertzera bez?!… Benga ongu bai, azkana!

kresalako_dantzaixak_2

Igarritxakun… DRA!

Anima eta topa etxin zeuek euki zeinkien argazki desbardinak

Mendi erronkako urtarrilleko zozketako irabazlik

Mendi erronkako parte hartzallin artin eindako zozketako lehenengo irabazlik ixan diz Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa”. Urtarrileko irabazlik, Aurrera Mendi Taldin oparixe jasoko dabe; mendirako bastoi pari.
Sari banaketako argazkixe da azpixan agertzen dana. Argazkixan, Juan Badiola (Aurrera mendi taldeku), Jon Jauregi (zozketako irabazli), Ibon Bedialauneta (Aurrera Mendi Taldeku) eta Unai Barrenetxea (zinegotzixe).

mendi erronki

 

 

 

BIXARKO DANA LISTO??? HAMEN DATOZ ONDARRUKO INAUTEIXAK!!!

Pentsazu ze jantzi? Preparazu mozurru? Peluki? Maskari? Aterkiñe? Ziezko erropak? Manti? Bai, bai, barre eiñ! Danak bikorouz txotxo! Jantzi jantzi bizune ta kalea! (bueno popabistan be jun zainke, klaro ba, bañe… ni zure modure ez, e? ze datorren astin be karnabalak diz ondion eta 40 kalenturiaz eta kriston trankazuaz eoti ohian ezta martizen karnabaleako planik onena…) Gora Bixotzak!
lantzoi+akuli
Lantzoia gure zaindari
egun hauen boladan,
zelako golpea ote
dugu gure ganbaran.
Zahar gazteak alkarturik
kantu eta algaran,
lantzoikeriak egiten
zer zoriontsu garan.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Ahotsa aldatu dogu
ta mozorroa jarri,
baina holan zer gustora
adar joka alkarri.
Ni nor naizen ezetz jakin,
holako harrigarri,
txingarri eta mingarri,
zuek ezetz igarri.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Uxatu ditzagun lotsak,
tristurak eta penak,
egun hauexek baitira
urteko alaienak.
Mozorrotuta kalean
Ondarrutar gehienak
lantzoi handienak dira
normal jantzi direnak.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Poltsikoetan gaur egun
inork ez dauka sosik
baina inauterietan
danok alai ta pozik.
Akulari erreguka
Zubi Zaharran azpitik:
“Otzarak arrain betetzen
lagundu Ondarruri!”
Laralara lalala, lalala, lalalaa…

Athletic-Reala derbirako 4 sarrera!

Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !

Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

zozketakartela

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!

Danak etxea!

KANTU BAZKAXE otsailan 20xan! Gorde egune

Zubi Zahar Herri ikastolakuk KANTU BAZKAXE antolatu dabe otsailan 20rako. Kiroldegixan ixango da eta txartelak gaurtik (otsailak 1) egongo diz saltzen Kuriken, Garoan eta Irkaitzen, 20 euron truke (kantu liburuxki barne). Ze ordutan hasiko dan, ze menu egongo dan, zeintzuk parte hartuko daben eta bestelako oharrak, kartelin dakazue. A! Eta bazkalaurretik, gosi etxeko, KALEJIRI engo dabe Alamedatik Zalduperaino!

kantu bazkaxe otsailak 20