Zinegoak film jaialdixe ONDARRUrarte allako da

Udaleko Kultura sailetik hauxe bixaldu dosku:  Zinegoak Film jaialdixan hedapena herrire allateko aukera ederra eskaini dabe, identidadiaz eta generuaz berba etxeko aukeri eskeiniz.

Beikozinin proiektatuko diz laburmetraixak arratsaldeko 19:30etan:

–          Martxoan 30: Aintona mantangorria, Semeak, De que lado me olhas, Garelako, Rebel menopause, eta Betty.

–          Martxoan 31: Je ne suis pas féministe, mais… eta A qui la faute?

zinegoak 0

  Programi eta informaziñoi gehixa nahi ixan ezkeo: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Zinegoak2016martxoak3031.aspx

Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak Azkue Literatura sari bat jaso dau

azkue1 (1)

Zubi Zahar ikastolako Elene Etxaniz Uribek sari bat jaso dau Euskaltzaindiak antolatzen daben Azkue Literatura Sarixetan. Hain zuzen be A motako narrazinoitxako 3. sarixe lortu dau. Erramun Osa ondarrutar euskaltzaine be ekitaldixan egon da eta Elene zoriondu dau beran biharratxik.

Ez da hau sarixe ondarrutar batek irabazten daben lehenengoko aldixe, eta espero dou eztala ixango azkanengoku be.

Zoixonak Elene eta segi idazten hamendik aurrea be!