CASTROko ikurriñe be ONDARRUre

Gaur CASTROn jokatu dan estropadan, ANTIGUAKO AMAko arraunlaxak sobrau ibili diz etxea ikurriñe etxeratzeko. Gaur irabazitxe, matematikoki ligako txapeldune bihurtu de, ze, 154 punto daukez eta bigarrena GETAXA du 129 puntoaz. Hau de, bi estropada faltaten diz eta bixetan azkan geatute be, ezin leike iñok atrapa beraz bi jardunaldiren faltan TXAPELDUNAK diz. Bixar 12xetan ZARAUTZen eta hillan 21in BILBOn azkana jokatuko da gero playofak eta… Azpimarratzeku de jaxak ixan arren herrixan jende asko jundela herritxik berta. Ezin ixan douenok berta jun (gu adibidez, PLAZAGAÑIN ibili gazelako biarrin) zuzenin jarraitxu dou bertan euana gertaten. Hamen berta jun dan kide batek bixaldu doskun argazkixak.

3

1

2

4

5

6

 

 

 

XXXIX. ANDRA MARI sarixe

FUTBOL ANDRA MARI sarixe

Larunbatean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Zaldupen.

Aurtengo Andra Mari Saria hiru taldek jokatuko dute. Aurrera Kirol Elkarteaz gain Basauriko CD Basconia eta Iruñeako CD Pamplona arituko dira nor baino nor. Txapelketa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Aurrera KE – CD Basconia neurketarenin. Partidu bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du, eta neurketa bakoitzaren ostean hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak, amaieran egon daitezkeen berdinketak ekiditeko.

Andra Mari jaietan murgiltzeko plan paregabea larunbat arratsalderako.

Gogoratu partiduak hasi baino lehen bazkide txartelak banatuko direl futbol zelaiko sarreran. Banaketa horrek sortu ditzazkeen iladak saihesteko Zaldupera aurretiaz etorteko deia luzatzen dugu.

‪#‎AupaAurrera