AITZOL ETXABURUn senidik bixitxa baik geatu diz kartzelerun kulpiatxik

aitzolona
ETXERATek (Preso eta iheslaxan senidin elkartik) jakinarazi dabenez AITZOLen senidik bixitxa baik geatu diz. Idatzi hau ata dabe gertakarixe azaltzen.
ETXERAT. Aitzol Etxaburu (Ondarroa, 1979) euskal preso politikoaren izeba-osabak bisita gabe utzi zituzten Clairvaux kartzelako funtzionarioek joan den larunbatean. Goizeko bederatzietan zuten bisita eta 08:40etarako beharrezko diren nortasun agiriak entregatuta zituzten. Barrura sartzeko deitu zituzten eta detektorera hurbiltzen ari zirela poltsikoetan dirua zuela konturatu zen famili kideetako bat. Bertatik igaro aurretik dirua gordetzeko takilaren giltza eskatu zuen, detektorea eta takilak gela berean baitaude Aitzol preso duten Clairvauxeko kartzelan. Giltza eman beharrean dirua Aitzoli pasa nahi ziotela leporatu – ezinezkoa eta zentzugabea- eta beste gela batera pasa zituzten. Bi orduz izan zituzten, funtzionarioek zentzugabeko tesi hori, eta senideek behin eta berriro bueltako bidaiarako dirua zela errepikatzen zuten bitartean, jendarmeak iritsi eta komisaldegira eraman zituzten arte. Dirua kendu eta deklarazioa eta hatzetako aztarnak hartu zizkieten. Hasiera batean, jendarmeek ez zieten dirua itzuli nahi izan, baina bueltarako bidaiarako ezinbestekoa zutela errepikatu zutenean iritziz aldatu zuten. Arratsaldeko ordu biak aldera askatu zituzten. Hiru hilabeteetan bisitarik gabe zigortuko dituztela jakinarazi zieten, nahiz eta azken hitza fiskalak duen, eta korreoz jakinaraziko diete.

Ankerra da pertsona batzuk bere senidea ikusteko aukera gabe uztea 1001 kilometroetara dagoen kartzela batera egindako bidai luze eta konplikatu baten ostean eta beste hainbeste geratzen direnean bueltarako, baina askoz gehiago adinduak direnean, esfortzu handia suposatzen baitu. Handiagoa, euren dirua denbora batez atzeman eta gainera, bisita gabe geratzeko aukerarekin zigortuak izan direnean. Etxeratetik, azalpenak eskatzen dizkiogu kartzela horretako zuzendariari, eta aurrekoetan bezala, horrelako bidegabekeriak geldiarazteko horren emaitza ona eman duten kexa eta salaketak Clairvauxeko kartzelara zuzendu ditzatela animatzen ditugu herritarrak. Ezin ditugu gure eskubideak uneoro kartzelako funtzionarioen arbitrariotasun, gehiegikeri eta inolako profesionaltasunik ez duten jarreren menpe utzi.

ASIER “Indixu”n egune da gaur. ZOIXONAK!!!

indi3
Gaur ASIER BADIOLA LASARTEn egune dala ta (35 urte etxen dotxuz gaur) Ondarrutik Picassenteaño muso karrokari nahi dotzau bixaldu. Ezautzen douenok beran falta handixe hartzen dou, mendiko irteeretan, irakasle lez, parrandan, lagunen lagun… ONDARRUn nahi zatxuau.
indi4
Bitxartin, guk herriko kontuk bixaltzen jarraitxukotzau eskutitz edo postalakin. Anima zeuek be, herriko barrixak jakitxi eskertuko dau eta. Hauxe da beran “etxin” helbidi:

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

Zoixonak XABI!!

3
Gaur XABI ARANBURUn egune da eta TURRUNEtik muso handi bat nahi dotzau bixaldu Mont de Marsaneko kartzela. Berau zoixondu nahi badozue hamen dakazue beran “helbidi”:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA 6140

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)
Zure inguruk be ezatxue ahaztuten.
4