Atzo goxin Sarek preso eta iheslari politikun giza eskubidin alde martxan ipini daben trena osatu gendun Ondarrun be!
Goxeko 9:00etan Aurrera mendi taldik Tontorramendire urteneri eiñ eban, mendi buelta ostin trenea altzauaz.
12:00etan trena martxan ipini gendun, Artelaneko buruhandixak lagun.
Preso eta iheslaxak bixi daben eskubide urraketa guztikin amaitzeko osatu de trena, baine atzo bereziki larriki gaxoik dazen presun etxeratzi eskatu gendun.
Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!
Geltokiz-geltoki aurrea eiñaz danon artin lortuko dou. Jakin badakiau tunel asko eukikouzela pasateko, baine giza eskubidin errespetutik hasi konponbidide bidin eta bake eszenatokire aillako gazena be badakiau.
Itxas Aurren ekimentxu bat ein zan; bertsolaxak, grafitixe, kantarixak, Saren hitzartzi…
Hamen eiñ douen bideu:
200 bat lagunek osatu gendun atzo Trena, eremuz-eremu, guazen trena betetea preso eta iheslaxan eskubidin alde ondarrutarrok saretuz.
Gaur goxin ein dan furgoneta martxan egon gaz Ondarrutar talde bat. Larrabetzutik urten eta Bilbon tzir ibili ta gero osteabe Larrabetzun emotzau amaieri.
Gogoratu egun hori eta lelengotik hartu berta juteko sarrerak. KULIXKA eta ANAITASUNA tabernetan dakazuez 5 euron trukin. BEÑAT GAZTELUMENDI, IÑAKI MURUA, MIREN AMURIZA eta MIREN ARTETXE entzuti merezi dabelako.
Danok dakixuen modun datorren domekan, maxatzan 8an, Larrixi Gaxoik dazen presun kaleratzi eskatzen Hartu Trena ekimena eingo da Ondarrun.
Hartu Trena dinamika honen helburu zein dan? Preso eta iheslaxan eskubidin defentsan ideologixa eta sentimen diferenteko jenti batzi, gizaeskubidin defentsatik, konponbide eta bakeako bidi einaz.
Mendizalik be hartu dabe trena eta goixeko 9.00etan Alamedan batuko diz Tontorramendire buelti ein eta beheruzkun trena hartzeko. Trenan ibilbidi hauxe ixango da; geltoki bakotxin eskubide urraketa bat salatuz:
Domekan, urreatu zeu be, preso eta iheslaxan eskubidin defentsan: Hartu Trena!
2005 urtin alde eiban herritxik eta 2009ko abuztun 19xan atxilotu ben. IÑOIZ eztau ahaztu beran ONDARRU matxi. Gabetan (diñosku beran hurrekuk), SATURRANeaz etxen dauela amets eta marmitxako usañe ezin kendute dabilela beran sudurretatik. Askatasune lortzen dabenin be plana argi dauke, mendiko botak jantzi eta PIRINEUK punta batetik bestea zeharkatu nahi dau. Guk gaur hamendik belarritxik ten etxen dotzau eta ametsak egi bihurtu birdouzela nahi dotzau esan. Danon artin ETXEA ekarri birdouz DANAK.
Amaitzeko esan, berak 26 urte daukela sinisten dabela, bañe gaur 37 urte etxen dotxu. Herriko kontuk gustoa jasotetxu, idatzi, hamen beran “helbidi”:
AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)
Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotu ben Burlatan (NAFARROA). Euran delitu, TORTURA idazti paet baten. PAKO ETXEBARRIA mediko-forense ezagunak baieztatu dabenez, Euskal Herrixan millaka lagun tortura dabe eta Europako ESTRASBURGOko auzitegixak be salatu dau estatuko kartzeletan tratu txarran susmuk egon dizela . Ba hamen, gauza bera salatu dabenak paet baten, atxilotu ein dotxuez. Atxilotuai elkartasune erakusteko, ONDARRUKO Kofrai Zaharrin pankarta hau isei de.
Ondarruko Ernaitxik ondorengo idatzi hau jaso dou:
Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotuben burlatan komisaxetako itzalpin dan gauza bat argiaraztearren. Kontixu indar faxista honek “iraindu” dabez, bañe ezta halan, ezta iraintzi ze benetan gertari tortura honek. Benetan iraingarrixe gerataera honek salatzearren herritxarrak atxilotzi de.
Espaniar estatuk sistematikoki tortura dau Euskal Herrixan askapenan alde parte hartu daben milaka pertsona. Horretarako inkomunikaziñoiaz eta mediko, epaile… konplizez baliatu de. Sistema oso bat eonda torturaten eta hoxe ezkutaten, gaur egun be bere horretan dan sistema bardiñe.
Aztnugal berbik Euskal Herrixai buelti emotzan. Iker Morenok jasandako torturen ondorixoz autoinkulpaziñoi firmaban (geruaua beran kontra ibilikoben froga bakarra) eta paper hori Aztnugal modun firmaban (Laguntza aldrebes idatzitxe).
Guardia Zibilak, Polizixa Nazionalak… ez dabe eta eztabe inoiz lekoik eukiko Euskal Herrixan. Torturin praktikik zeoze erakutsi bazku, billurre, poza eta amorru antolatzen jakitxi dela ixan da. Antolakuntzaz eta askapen prozesuaz bakarrik ahal ixan gou bixaldu kanpoa indar polizial arrotz hauek.
Pintxa ben murala delitu bada, geuk be dei etxen dou Ondarrun eta beste leko batzutan muralak margotu eta torturin kontrako aldarrixe zabaltzea. Torturin salaketi nahi dabe isildu, pasatakuk segi etxeko itzalpin. Guazen egixe kuartel ilunetatik atatea, salatu daiguzen herritxarran kontrako erasuk!
Paco Etxebarria Info7n egon zaneko elkarrizketin bideo zati bat hamen: