ARDANZA LEHENDAKARI OIHARI ETA… GARAI BATEKO ONDARRUKO AKOLITO OHIARI ONDARRUTIK


Aspaldiko Jose Antonio. Akordaten za, zu, mutikotxoa ziñanin, zelan egoten ziñan Ondarrun, zure osaba D. Manuel abadin etxin? Akordaten za, zelan zu eta gu, hirurok, akolito izan giñan Ondarruko parrokixan?

Ez zaiela akordaten..? Akorda bez..?

Ixan be… Zelan akordauko zara, ba, hain pertsonaia inportantea egin za-eta harrezkero!”

Hainbeste urte pasa eta gero, zuri kartatxo hau idaztera gatoz. Zer dala-eta? Ba txoritxo batek esan deusku, azken aldi honetan, hor zabizela telebista, irrati eta egunkarietan zure historixak konta eta konta. Ixan be, zuk badaukazu zer konta!, Hainbeste eiñ eta sufritu behar izan dozu gure Ama Euskal Herri zapaldu hau askatzearren

Eskerrak zuk hainbeste sufridu eta borrokatu dozulako gure Aberriagatik. Ze, guk… kaka!

Egia da nik, Andonik, badaukadala “Itziarren semea” izeneko diska bat non kontatzen diren niri egindako tortura basatiak. Baina … zer dira nik sufritutako tortura guztiak zure sufrimenduen ondoan?

Ni be, “Mamarru”, (izen honekin ez za konturatuko, beharbada, ni nor nazen….ba Isidro Garalde naz ni). Ni be, hemen nago kartzelan usteltzen. Bizi guztia kartzelan eta nire herritik urrun. Zertarako? Ba, beharbada eztozu sinistuko, baiñe ni be, Euskal Herri independiente eta sozialista baten alde borrokan!

Zuk bai, ostera, lan eta lan, sufridu eta sufridu gure Aberria askatzearren! Goza orain, beraz, Jose Antonio! Goza eta goza, Ardanza, hor, Urdabai “erreserba naturala”ren bihotz-bihotzean daukazun jauregi eder horretan. Ondo irabazita daukazu eta.

Ixan be, Jose Antonio! Hain ondo bizi za zure jauregi horretan ze, berba eiñ dozunin be, ez za akordau, antza, preso eta iheslari guztiak etxera buelta daitezela eskatzeko… Bapo, lagun!

Andoni bera, hilda, lurpean, eta “Mamarru” bera be Andaluziako kartzela bateko ziegan bizirik hilobiratuta dagoenez, bion izenean, sinatzen eta bialtzen deutsugu gutun hau Ondarrutik, 2011ko urrian.

Ondarruko “Ein daigun bidi” taldearen izenean.

Domekan 11:00tan Iparra Galdu Baik Plataformin batzarra Guzur Etxin

Asteburu honetarako pentsatuta genuen gose grebaren ordez, batzar bat egingo dugu igandean, eguerdiko 11:00tan, Ondarroako Guzur-Etxean. Gai zerrendaren proposamena bidaltzen dizuet:
– Kanpainaren balorazioa
– Ibonen egoera
– Hemendik aurrera…
– Besterik

Azken egunotan, bi gonbidapen jaso ditugu:
Bihar, Bilboko manifan, Plaza Zirkularrean Ibonen pankarta batekin egoteko gonbidapena jaso dugu, Ibonen askatasuna ospatzeaz gain, mobilizazioaren garrantzia aldarrikatzeko. Testua, hau izan daiteke: “Ibon etxean daukagu!!! Iparra Galdu Baik, jo ta ke, denak askatu arte!”. Zenbat eta gehiago izan hobeto, baina sei zortzi lagun bermatu behar ditugu, kamisetekin.
Datorren ostiralerako, urriak 28, Gasteizko Etxeraten gonbidapena jaso dugu, ostiraleko enkarteladan hilean behin egiten duten ekitaldi berezian parte hartzeko: 15 bat minututan zehar, kanpainaren ibilbidea eta mobilizazioaren garrantzia erakutsi behar ditugu, eta ikus entzunezko bat prestatzen badugu, proiektatzeko aukera daukagu.

Barkatu atzerapena eta zorionak, LORTU DUGULAKO!!!

Besarkada handi bat eta milesker guztioi. Laster arte.

Basurton eta Ondarrun, Iparra galdu baik!

Asteburun ez gaz geldik egon ondarrutarrok. Zapatun Basurton ixan ginan, Ibonei animuk emoten. Berak be asko eskertu ei dau herritxarran berotasune sentiu ahal ixati.

Bertan euazen txapelgorrixak ahal ben guztik eizitxuezen geuk konzentrazinoi ez grabateko.

Gaur, domeki, Ondarruk gainezka einddau, eta Ibonen aldeko manifestazinoin herritxar askorek eta kanpotik etorritxako beste hainbeste pertsonak parte hartu dabe.

Animo, laster lortuko du eta! IBON ETXEA!

Ibonek preso eta isolamenduan jarraitzen du Basurtoko ospitalean

Komunikabide ezberdinek zabaldu dituzten berriek sortu duten zalantzak argitu nahian zera esan dezakegu:
Ibonen abokatuak esan digunaren arabera, Entzutegi Nazionaleko epaileek hartu duten erabakiak Ibonek egin gabe duen epaiketa bati dagokio, epaiketa horren zain dagoen bitartean behinbehineko askatasuneko erregimena ebatsiz. Beste epaiketa batzuk ere pendiente ditu, baina horietan ez da behinbehineko kartzelarik eskatzen Ibonentzat. Jada betetzen ari den zigorrari dagokionez, Espetxe Zuzendaritzak hartu behar du azken erabakia -hau da, Gallizok-, eta itxura guztien arabera, Entzutegi Nazionalak hasitako bideari jarraituko diote.
Izan ere, Ibon betetzen ari den zigorrari dagokionez, Basauriko espetxeko zuzendariak izan du beti azken erabakia, eta Ibonek oraindik egin gabe duen epaiketa hori jarri izan du aitzakiatzat bere baldintzapeko askatasuna ukatzeko orduan. Orain, epaiketa hori kudeatzen duten epaileek Ibonen behin behineko askatasuna agindu dutenean, Espetxe Zuzendaritzak ez luke eduki behar inolako arazorik bere baldintzapeko askatasuna bideratzeko. Beraz, zentzu honetan itxaropentsuak izateko motibuak ditugu.
Edonola ere, ez dugu ahaztu behar une honetantxe Ibonek ez daukala Entzutegi Nazionaleko epaileen erabakiaren berri. Isolamendu egoeran jarraitzen du, eta gaur bertan, goizean, Ertzantzak Ibon bisitatzea galarazi dio Gernikako Akordioko ordezkaritzari. Ibonen senideek, bera ikusi gabe jarraitzen dute, telefono deirik gabe, telebista, irrati eta egunkaririk gabe, eta asteburuko bisiten eskubideak ere kolokan jarraitzen du.
Beraz, asteburuko mobilizazioak mantenduko ditugu, hurrengo lelopean:
IBON, OSPITALETIK ETXERA!!!
Honek ez du esan nahi berehala ospitaletik atera eta etxera ekarri nahi dugunik. Ibon dagoen moduan egonda, eta diagnostiko mediku argi eta faborablea ez dagoen bitartean, hau da, sendatzen eta sendotzen ez den bitartean, hoberen dagoen lekua ospitalea da. Hori bai, baldintza duinetan, beste edozein gaixo bezala, eskubide guztiekin eta bere senide eta lagunen babes, laguntza eta maitasunarekin. Eta handik, etxera.
Animo, ia ia lortu dugu eta!!!

Ibon libre utzi dutela dio El Pais-ek

Momentuz, notizia argiagoak eduki bitartean, asteburuko deialdiak mantendu egiten dira.

——

Ibon libre utzi dutela dio el Paisek
http://politica.elpais.com/politica/2011/10/14/actualidad/1318595462_790237.html

Eta Berriak, oraindik ez dutela libre laga, baina hurrengo orduetan libre gera daitekeela:

http://www.berria.info/albisteak/56001/ibon_iparragirre_aske_gera_daiteke_datozen_orduetan.htm

Garan, ostera, notizia hau:

La AN decreta libertad para Ibon Iparragirre en una de las dos causas en las que está procesado

La Audiencia Nacional española ha decretado la puesta en libertad de Ibon Iparragirre en una de las dos causas en la que está procesado debido a su grave estado de salud. A pesar de ello, de momento seguirá preso.