Zoixonak Mamarru!

Zoixonak Mamarru! Datorren urtin baietz zeuaz ospatu hamentxe Ondarrun!
Zeu agertzen zazen bideo bat be topa dou, 1973ku. Seguru ondarrutar gexa be agertuko dizela bertan.

2:44 minututik aurrea…

Mamarruai kartzela idazteko, badakixue:
ISIDRO GARALDE `MAMARRU´: Centro Penitenciario Puerto I. Carretera Jerez-Rota, km 6´4 Apdo.555. 11500 Puerto de Santa Maria Cadiz

2011 urtiai errepasu (2): danak etxea!

2010a urte gogorra ixan zan ondarrutarrantzat. Zemat lagun, zemat senide erun zitxuezen geure ondutik!

Baine 2011ak notizixa onauak ekarri dotxuz. 3 preso gitxia dakauz kartzeletan, eta 3 lagun gexa geure artin. Ongi etorri Xeber, Kandido eta Ibon!

Ondarrutarrok ongi etorri beru emon gentsan bai Xeberrei eta baitte Kandidoi be.

Eredugarrixe ixan zan be bai Ibon Iparran osasun egoeri zala eta, ondarrutarrak erakutsitxako inddarra. Ibon askatzin aldeko mezu Euskal Herri guztin zabaldu zan. Eta lortu be, lortu zan Ibon etxea ekarti, natxe ondiokan preso egoten jarraitxu, eta etxetik urteteko mugak euki.

Gainea, preso eta iheslaxak etxea ekarteko mugimendu handitxu eindde azkanengoko hilitan. Ein daigun bidik, kolore desberdinetako ondarrutarrak batu dotxuz lema baten ingurun: danak etxea!

Eta bidi etxen jarraitzen badou, seguru 2012xan be notizixa on gexaua jasoko douzela.

Danak etxea ekarri arte, ein daigun bidi!

EUSKAL PRESOAK ETXERA!

Datorren urtarrilaren 7an, urtero bezala, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon, baina oraingo hau ez da aurrekoetan egin diren bezalako manifestazioa; oraingoa ezberdina da, Euskal Herria benetako bakea lortzeko bidea egiten ari den unean gauzatuko den manifestazioa da hau. Horregatik da ezberdina.

Abenduaren 30ean Durangon, eta urtarrilaren 7an Bilbon, euskal presoen eskubideen defentsa egingo da; euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatuko da, baina hori ez da izango guztia. Bi data hauetan, zabaldu den bake prozesuaren alde egingo da, bake justu baten alde, Euskal Herriari dagozkion eskubide guztiak onartuko dizkion bakearen alde. Finean, gure etorkizuna modu aske batean hautatzeko eskubidea eskainiko digun bake baten alde egingo dugu. Bilbo eta Durangoko kaleetan presoen eskubideak, eta bake justu bat aldarrikatuko dira, biak eskutik doazelako, presoen eskubideak bermatzeak, eta presoen aldarrikapenak onartzeak nahi eta behar dugun bake horretarako gerturatzen gaituelako. Beharrezkoak dira preso gaixoen etxeratzea, 197/2006 doktrinaren desaktibatzea eta zigor osoa betea duten presoen kaleratzea; beharrezkoa da baita, 3/4ak eta 2/3ak bete dituzten presoen kaleratzea. Hala nola, beharrezkoa da dispertsio politikarekin amaitzea, EPPKri estatus politikoa onartzea bake prozesuan parte aktibo izatea bermatuz. Beharrezkoa da, azkenerako, espetxeetan euskal preso politikorik ez geratzea. Gatazka latz hau atzean uzteko neurri guzti horiek ahalik eta arinen hartu behar dira; ezinbestekoak dira bake bidean aurrera pausoak emateko, eta alde humanotik ere oso beharrezkoak dira.

Guzti honengatik, Castellongo espetxetik abenduaren 30eko eta urtarrilaren 7ko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaituztet; presoen eskubideen alde borrokatzera, amnistiaren alde borrokatzera, eta are gehiago, egunero zuen ikastetxe, lantegi, auzo eta herrietan guzti horren alde lan egitera animatzen zaituztet. Ziur izan guk etenik gabe borrokatuko dugula; guztion indarrarekin lortuko dugu!
Besarkada bat.

Autodeterminazioa eta amnistia!
Euskal preso eta iheslariak etxera!
Gora Euskal Herria askatuta!

Zunbeltz Larrea
-Euskal preso politikoa-

Gabonetan be, txapelgorrixak presun argazkixak kentzen

Gabon egunin, urtero lez, afaltzeko maxe ipini zan Alamedan, geure artin ez dazen preso eta iheslaixan argazkixakin. Atzo, txapelgorrixak jun eta argazkixak kendu zitxuezen.

Eztiz kantzaten honek txapelgorrixok argazkixak kentziaz. Baine gu gitxia kantzaten gazenez, baietz gabon zaharretan argazkixak hantxe agertu atzeabe? Argazkirik ez badabe nahi, ekarti dakarrela preso eta iheslai guztik etxea!