Behean aipatzen dan modure, ONDARRUTAR bat Audiencia Nacionalea erungo dabe, ENEKON argazkixe darun kamiseta bat soñin erutearren; ta bittartin LOGROÑOko kartzelan TITIN III.ak ENEKOaz argazkixe atara dau. Ezta ulertzeik. Ia aklaraten dizen.
Kartzeletatik / Deserrittik
Zapatun, ahaldabenakahaldabena jam session!
Audientzia nazionalera, preso baten kamiseta jazteagatik
Antxoa egunean lagunekin atera ginen parrandatxoa botatzera Ondarroan. 34ra heldu ginenean, pertsona batzuk euren artean liskarrean zebiltzan. Tartean sartu ginen eta giroa lasaitzea lortu genuen. Lanean zegoen kamareroak eskatuta, liskarrean zebiltzanetako bati autobus geltokira lagundu nion, beste herri batekoa zelako eta nahiko mozkortuta zegoelako.
Bidean Ertzaintzaren patruila bat agertu zen, ustez liskarra zela-eta 34ra zihoana. Gure ondoa gelditu eta soinean neraman kamiseta ikusi zuten: Eneko askatu ipintzen zuen, eta Eneko Etxaburu presoaren argazkia agertzen zen. Segituan, kamiseta hori kentzeko eskatu zidaten, eta identifikatzeko, oso modu txarrean. EHNA aurkeztu nien, eta eurei polikiroldegiko txartelik ez erakusteko esan zidaten, horri “gilipollas” eta halako insultoak gehituta. Euskaraz berba egiteko eskatu nienean bultza egin zidaten, eta popatik hartzera joateko esan. Eurei ere identifikatzeko eskatu nien, eta ez zeukatela zertan identifikatu erantzun zidaten. Bitartean, borrokan egin zuenari joaten utzi zioten, baina niri ez.
Kasualitatez neure aita agertu zen momentu horretan, eta berak ere azalpenak eskatu zizkien. Handik ospa egiteko esan zioten. Tentsioa gero eta handiagoa zen. Aitak identifikazioa eskatu eta hau apuntatzeko boligrafoa eskatu, eta ukatu egin zioten hari ere.
Tarte luzea eduki ninduten bertan, kamiseta kenduta. Denbora guztian intsultuak eta irainak botatzen zizkidaten. Orain, kamiseta hori eramatearren terrorismoa goratzea leporatu didate, eta denuntzia Audientzia Nazionalera bidali dute. Komisariara joan gara atestatua eskatzera, eta ez digute eman, prozesu judiziala hasita ei dago eta.
Guk ere salaketa sartu diegu ertzainei, ez identifikatzearren, euskaraz hitz egiteko eskatu eta insultatzearren eta euren botereaz abusatzearren.
Ez da ertzain horiek nire kontra egiten duten lehenengo aldia. Aurretik ere mehatxatu izan naute, eta lanera kotxean jarraitu. Dena herriko mobilizazioetan parte hartzearren. Horixe da jendea beldurtzeko euren teknika.
Halakoxe jende modua dago ertzaintzan, herritarrak iraindu eta euskara mespretxatzen duena. Hauen helburua ez da herria zaintzea, inposatutako legedi arrotzak herritarroi inposatzea baino!
Arkaitz Otxoantesana
Itsasaurren, presuk eta iheslaixak etxea!
Gaur Itsasaurren batu gaz, presuk eta iheslaixak etxea ekarteko eskatzeko. Eueldixak eztosku bape lagundu, baine umori sobre dakauenez, dantzan einddou, barre einddou, zaati ata dou… eta flashmobe graba dou!
Honek animateko askoik ezta bir!
Laster, graba douen flashmobe ikusgai! Danak etxea ekarri arte, Ein Daigun Bidi!
ONDARRUN, PLAZA urten dou
Gaur illuntzin, Ein daigun bidi, Radixun
ONDARRUTARRAK Maxatzak 19xan Plazetatik PLAZARA
Antxoa egunin be, presun alde
Prozesu demokratikoa aurrera! Erasorik ez!
Gaur eguerdixan ondarrutar asko batu gaz Zubi zaharrin Bateragune auziko epaixe salatzeko, eta prozeso demokratiku babesteko.
Horretaz gain, antxoa egune aprobetxata presun aldeko aldarrikapenak be kalik hartu dotxuz, eta batxe datorren asteako deialdixak be: plazak bete, kartzelak hutsitzeko! Gogoratu, hilan 19xan, danok Itsas aurrea!
BATERAGUNE sententzixiai berehalako erantzune ONDARRUN
Eguerdixan zabaldure albisti, ARNALDO, RAFA, MIREN, SONIA ta ARKAITZei kondeni berretsi dotse, nahiz ta urtik gutxitu dotsezen. Hori dala ta kalera irteteko premini ikusten douenez, gaur arratsaldin konzentrazinoi egon da Alamedan. Ta zapaturako (Antxoa egunin) Alde Zaharrin ta ordu batetan, beste enkartelada batea deittu dabe.












![plazaraondarroa[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/05/plazaraondarroa1.jpg?w=636)





