ONDARROAKO KAIAN, lanak direla eta…

«Obrak ez du kaltetuko baxurako arrantzako jarduera eta orain arteko moduan egin ahal izango dute lana», esan dute Portuen Zuzendaritzatik

EDO HORI ESATEN DABENA EZ DA ONDARRUTARRA EDO ITSUA DA. OTSAILEAN BAXURAKO ARRANTZALEAK ITSASORATZEN HASTEN  DIZENIN ETA HILE ERDITXIK AURREA BERDELETAN HASTEN DIZENIN, BATEN BATEK ENTZUN BIKO DAU. GALDERA BAT EINGO GENTZAKE PORTUKO HAUNDIXAI, ARRASTEKO PAREJAK NUN DESKARGAKO DABE? EDO SARIK ETA KAJAK NUN ATA ETA SARTUKO DABE? BERA IBILIKO DA ZUZENTZEN? EDO BETIKO LEZ BESTIK BIALDUKOTXU ARPEXE EMOTEA?

UDALBILTZA AUZIAREN EPAIAREN ZAI,elkarretaratzea ONDARRUN

Datorren eguenean, urtarrilaren 20an, goizean, jakingo da Udalbiltza auziari dagokion sententzia. Lea-Artibaiko kasuan bi pertsona daude Udalbiltzako auzipetuen artean: Loren Arkotxa, Udalbiltzako lehendakari eta Ondarroako alkate ohia, eta Maribi Ugarteburu, Amorotoko alkate ohia.
Data zehatza jakin eragin die defentsako abokatuei Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Salako epaimahaiburu Javier Gomez Bermudezek, probidentzia baten bitartez. Oharrean epaileak ez du aitatu auzipetuak eta abokatuak Madrilera joatera deituko dituenik. Abokatuen esanetan, hain egun gutxiren faltan beste deirik jaso ez denez, «horrek esan nahi du ez dela Auzitegi Nazionalera joan beharrik izango epaiaren berri jasotzera».
Auzi horren azkenak ematearen zai izanik,elkarretaratze batera deitzen dugu ONDARROAKO Alamedan, auzipetuei gure elkartasuna eta berotasuna azalerazteko. Eguaztenean, Urtarrilaren 19an, arratsaldeko 7:30etan izango da. Animatu eta agertu.

URTARRILAK 27 EUSKAL HERRIA GREBAN

Dagoeneko, hasiak dira grebaren prestaketak Euskal herri osoan. Beti bezala, ONDARRUk, bere oniritzia emango dio,baina horren berri, hurrengo egunotan azalduko dizuegu. Orain, grebaren zergatia hitz gutxitan eta pedagogikoki.

ZERGAITIK GREBA 27an

Zeintzuk neurriak hartu nahi dituzte?
• Erretiro adina 67 urtetara luzatu.
• Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handituko dituzte.
• Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gure pentsioak %20 edo gehiagoz murriztuko lituzke.
• Jasotzen den diru kopurua murriztu, kotizazio urteen arabera. %100era heltzeko, 38 edo 40 urte kotizaturik izatea nahi dute.
• Pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezbatu.

Zer dakarkigu honek guztiak?

Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta kale gorrira botatzeko erraztasun guztiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geldituko da.

Zer ezkutatzen dute erreforma honen atzean?

Pentsio sistema publikoarekin amaitu nai dute, pentsio sistema pribatuen mesedetan. Bankak jarraitu beharreko bidea markatzen du eta instituzio guztiek, berdin Gasteiz Iruñea edo Madrilekoek, P$E, PNV(SA) edo UPN buru direla ere, bat egiten dute.

Sistema publikoak ez daude arriskuan, superabita daukate. Sistema pribatuak, ordea, ez dira nahi duten negozio guztia egiten ari. Berriro ere nahi dute banka gure diruaz “salbatu”. Lapurreta hutsa.

Errespetatu herritarron eskubideak !!

DESMILITARIZAZIORANTZ ¡¡¡

Ematen du herriko artistak mugitzen hasiak direla, horren adibide argia behean azaltzen den ideiatxoarekin datoz.

Krisis=Oportunitateak

Lokal con muchas posibilidades, perfecto para Fronton cubierto. Llamar al timbre y pasar a verlo.

Nota: Solamente es necesario llevar pala, raqueta, raqueta padel, … no es necesario llevar pelotas!

Nola aldatzen diren gauzak!

Goiko argazkiak 1933koak dira, eta Ondarroako frontoia agertzen da beraietan. Orduan ere egunerokotasun politikoa oso bizia zen herrian. Karlistek eta EAJk elkarren kontra lehia handia zeukaten, eta hori kaleetan islatzen zen. Tartean, atxilotuak ere egon ziren. Haietako bat izan zen Idiakez gazte jeltzalea. Atxiloketa hori salatzeko EAJk eskura zeuzkan bitarteko guztiak erabili zituen, eta tartean paretak ere margotu zituen. Argazkiak dira horren lekuko, frontoian ‘Idiakez Azkatu’ irakurri daiteke eta.

Kuriosoa da ikustea EAJk paretak margotzen zituela bere ahotsa entzun arazteko, sasoi hartan ez zeukalako beste biderik. Gaur egun, ostera, haien ondorengoek baliabide ekonomiko gehiago eskuratu dituzte, eta bestelako bitarteko garesti eta indartsuago batzuk dauzkate (telebista, irratia…) euren mezua eta propaganda jendearengana eta etxeetara sartzeko. Eta, bien bitartean, jazarri, kriminalizatu eta zigortu egiten dituzte ahotsik ez daukatelako kaleak margotzen dituztenak, eta kaleko margoak ezabatu egiten dituzte ahalik eta arinen. Horretarako erabiltzen duten aitzakia da kaleko margoak zikinak direla, eta herriko ondarea izorratzen dutela. Baina euren asmoa ez da herriko ondarea zaintzea, ahotsik gabekoen mezuak ezabatzea baino. Arin ahaztu zaie, edo ez dute gogoratu nahi, eurek ere margotu zituztela kaleak behin baino gehiagotan.

“¡PNV quien te ha visto, y quien te ve!”. Sasoi batean esaten zen lez, “paredes mudas, como en la dictadura”.

Ba ahotsik gabekoak dauden bitartean beti egongo dira paretak txilixoka!

(Argazki hauek ‘Hondarroa 2010’ urtekarian topatu ditugu).