Kalez kale
GERNIKAKO AKORDIOAREN AURKEZPENA ONDARROAN
Gernikako akordioaren aurkezpena egingo dute, domekan, 13:00etan, Kafe antzokian. Hitzarmenari atxikitu zaizkion taldeek akordioa puntuka irakurriko dute, eta haren nondik norakoak azalduko dituzte. Orain artean, gizarte, kultur eta kirol munduko herriko 19 taldek bat egin dute akordioagaz.
Ondarroan atxikitu diren taldeak hauek dira:
ONDARROAKO GAZTE ASANBLADA-ONDARROAKO EGUZKI-ONDARROAKO EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ-ONDARROAKO AEK-ARTELAN KULTUR ELKARTEA-KRESALA KULTUR ELKARTEA-GARRAXIKA ERREPRESALIATUEN ELKARTEA-ONDARROAKO HISTORIA ZALEAK-AURRERA FUTBOL TALDEA-AURRERA MENDI TALDEA-ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA-ARTIBAI JUDO TALDEA-UXU EMAKUME TALDEA-GIXONAN TALDI-RADIXU IRRATIA-TXIRRIMORRASKI DENBORA LIBRE TALDEA-BATELERUN ELKARTI-ORKATZEN PEÑI-ONDARROAKO BERTSO TALDI.
–
ONDARROA gaur goizean.Begiratu non dauden gasoleo tankeak,benetan ARRISKUTSUA
TORTURA EZ DELA ZILEGI, ONDARROAko kaleetan salaketa
ALLERIko pasealekuko obrak ere geditzeko agindu du epaileak
Epaileek Alleriko pasealekua behin behinean gelditzeko agindu dute
Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Zaldupe-Alleri pasealekuko obrak behin behinean gelditzeko eskatu du, epaiketa egin arte.
Obra hau Allerin egin nahi zituzten etxeetara hornidurak eramateko (ura, elektrizitatea…) aurreikusi zuen udal gestorak, nahiz eta gero pasealeku bezala aurkeztu zuen. Alleri Zainddu! Plataformak proiektu horren kontrako salaketa ipini zuen, Alleriko 500 etxebizitzen proiektuaren luzapen bat zela argi zegoelako.
Alleriko etxeen proiektua epaitegiek geldituta bazuten ere, udalak aurrera jarraitu zuen pasealekuko obrekin, eta lur azpiko hornidurak sartzen hasi zen. Herri mugimenduak gelditu behar izan zuen asmo hori, obretara joanda,
Alleri zainddu! plataformak argi esan zuen pasealekuko obra horiek egiteak arazo legalak ekar zitzakeela. Alleriko etxeen plana geldituta zegoen, babestutako padura batean eraiki nahi zelako, eta plana zahartutako arau subsidiarioetan oinarrituta zegoelako. Pasealekua ere babestutako gunean eta zahartutako arau subsidiarioen gainean ari dira egiten. Obra bat geldituta bazegoen, aurreikustekoa zen bigarrena ere geldi zitekeela. Gainera, proiektuak Zaldu ibaia berreskuratzea ere ez zuen aurreikusten, nahiz eta Kostasek behin eta berriro eskatu duen.
Udalak, burugogor, aurrera jarraitu zuen. Eta azkenean hornidurarik gabeko pasealeku bat egitea erabaki zuen (euren asmoa obra bat egitea zen, edozein baldintzatan). Alleri zainddu! plataformak aurkeztutako alegazioei ez zieten kasurik ere egin. Herritarren kontzentrazio eta protestei ere ez.
Baina epaitegietako salaketak bere bidea egin du. Eta orain epaileek obra gelditzeko eskatu dute, aurreikusi genuen bezala. Udalekoak “temerarioak” direla ere gaineratu dute, hainbeste zalantza egonda proiektu honekin aurrera jarraitzearren.
Baina obra hasita dago. Bideragarria eta legala izango den ala ez zalantzan dagoen obra batetan dirutza publikoa gastatu du Udalak, 800.000 euro hain zuzen ere, eraikuntza enpresen interes pribatuak asetzeko. Udalekoei berdin zaie, euren asmoa diru hori edozelan eta edozein baldintzatan gastatzea baitzen.
Lotsagarria iruditzen zaigu herrian dagoen beharrizan piloarekin udala halako obretan dirua gastatzen ibiltzea, arauak hausten eta herritarren berbari kasurik egin barik.
Honen aurrean, ozen eskatzen dugu Alleriko pasealekuko obrak gelditzeko, eta udalean proiektu hau aurrera eraman dutenen izen abizenak eta ardurak argitu eta zehazteko.
Hemendik aurrera, Allerik eta bere inguruek daukaten balioa kontuan hartzeko eskatzen dugu, eta horren araberako ekintzak burutzeko bertan. Obrak egitearren egitea helburu duen eredu ekonomiko hau aldatu beharra daukagu. Batez ere gure ingurunea kaltetzen duelako, eta hiru lau aberasten dituelako besteon kontura. Gure ongizatea ezin dugu obrekin estali, gure etorkizuna ezin dugu eskabadorekin eraiki!
Alleriko pasealekuko obrak gelditu!!
Alleri Zainddu! plataforma
ONDARRUK, MUSari HORDAGO
GARRAXIKAren URTEKO BALORAZIOA
Garraxika, Ondarroako errepresioaren biktimen ahotsak, honela baloratu du joan den urtea:
“Joan zaigu 2010. urtea. Urte madarikatua Ondarroako herriarentzat. Negarra, sufrimendua, zapalkuntza besterik ez baitizkigu utzi ondarrutarroi.
Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik urte luzeak espetxean daramatzaten Mamarru, Kandido, Kirru eta Aitzol herritik urrun zeuden iheslariak gutxi baziren, 2010. urteak Urtza, Asier, Eneko, Olaitz, Ibon, Igor, Xeber, Zunbeltz gazteak kupidagabe eta bortizki euren etxeetatik lapurtu eta espetxeratu dizkigu. Gehi, 2010. urteak euren herritik ihes egitera behartu dituen herritarrak. Ostiraletako enkarteladetan, lehen lau kartel ikusten genituen tokian, 2010. urtea geroztik, 13 kartel!…”
Osorik irakurtzeko klikatu hemen: Garraxika.
URTARRILAK 27an ONDARROAk erantzun zuen.
Betiko lez, herritarrrak erantzun zuten eta horren erakusgai gisa bi bideo jartzen dizuegu, bata, sindikatuek antolaturiko hitzaldia, eta bestea ,LEKEITIOn arratsaldean eginiko manifestazioa. Horretaz gain, esan behar da, kaleak propagandaz beteak izan zirela, jendeari grebaren zergatia azaltzeko eta dendari zein tabernariekin egindako lana goraipatzekoa da.




![pnga_erakutsi1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/pnga_erakutsi11.gif?w=636)

![161584_1553750926_3409660_n[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/161584_1553750926_3409660_n1.jpg?w=636)
