Gaztetxik bir zatxu!

Gaztetxin obretan dabiz asanbladakuk, eta herriko gaztik bertatik pasatea gonbidatu dotxuez.

Asanbladako gaztin asmu de barri txukuntzi, hormak barriro pintxati eta barruko gela barrixin liburutegixe eta mediateki ipintxi. Baine horretako herriko gaztin laguntzi bir dabe. Asanbladak domeketan diz, arratsaldeko 7retan. Ez ahaztu, gaztetxik bir zatxu!

Ondarroako depuradorak itsasora ur zikina botatzen jarraitzen du

Eguzkik Ondarroako depuradoraren egoera salatu du:

Duela urte eta erdi Ondarroako araztegi berriak akatsak zituela eta itsasora ur zikina botatzen zuela salatu genuen. Egoera hori ez da aldatu, eta aurtengo udan kostaldeko haitzetara hurbildu direnek nabaritu dute ur zikina eta usain txarra. Ur Partzuergoarekin kontaktuan jarri gara, eta araztegiarekin arazoak dituztela onartu digute berriro ere (ikusi atxikitako dokumentua hemen).

Gertatzen dena hauxe da: araztegiak etxe eta enpresetako ur zikinak jaso eta bi tratamendutatik pasatzen ditu. Lehenengo tratamenduan ur horretan dauden objetuak kentzen dituzte mekanikoki. Bigarren tratamenduan uretako zikin organikoak garbitzen dituzte, biologikoki, bakterioen bidez. Behin ura garbituta, itsasora botatzen dute. Baina ura jasotzeko herri barruko hodi asko zulatuta daude, eta filtrazioak dituzte. Horregatik, marea biziak daudenean, errekako ur gazia sartzen da bertatik. Araztegira ur gazia heltzen bada, honi tratamendu mekanikoa egiten diote, baina tratamendu biologikorik ezin izaten diote egin, ura garbitzen duten bakterioak hil egiten baitira ur gaziarekin. Orduan, ur gazi zikin hori tanke huts batera botatzen dute. Eta tanke hori betetzen denean, ur zikina itsasora botatzen dute. Hori da usain txarren arrazoia ere, tankeetan batutako ur zikina. Urte eta erdian, araztegira heldu den ur zikinen %14 itsasora bota dute zuzenean.

Ur Partzuergoa inposatu egin zitzaigun ondarrutarroi, araztegia kudeatzeko beharrezkoa zela esanda. Aitzakia horrekin, uraren faktura garestitu ziguten. Egoera zein den ikusita, Ur Partzuergoari eskatzen diogu negozio pribatua egin ordez, araztegiaren akats horiek ahalik eta azkarren konpontzeko, horretarako behar diren bitarteko teknologiko eta ekonomiko guztiak ipinita.

Ondarroako eguzki

Mendi irteera, Aurrerakoekin

Aurrera Mendi Taldekoek irteera bat proposatu digute irailaren 11rako. Opakuatik Maeztura joango dira. Kurtsoa ondo hasteko, zer hobeto mendira buelta bat egitea baino!

Noiz
   Irailak 11, 7:45 etan
Nondik
   Astilleruko geltokitik
Luzera
   20 Km
Desnibela
   +/- 450 m igotzen, +/- 750 m jaisten
Iraupena
   5:30 ordu
Zailtasuna
   Erraza
Ibilbidea
   Opakua mendatea – Santa Teodosia – Bitigarra (1169) – Sabando – Maeztu

www.aurreramt.org

Arrantzale egune 2011… ta amaittu diz andramaixak!

Beste urte batez, Arrantzale egunin jentetzi batu zan Ondarruko kalitan. Plaza Gainin bazkaltzen, antzarrak eta kukañi ikusten, kalez kale kantaten, Txosnetako kontzertutan… danin euan jenti.

Arratsaldeko bostak, eta jenti Plaza Gainea sartu eta sartu ondiokan.

Dzanga Jaxeta elkarteko bolondresak, jai herrikoi eta parte hartzailin alde biharrin.

Ta on, montataku desmonta, eta datorren urteko andramaixak preparaten hasteko ordu de!