SUEDIARRAK ONDARRUN elkartrukaketan

ONDARROAKO instituko ikaslik elkartrukaketi egin dabe ESTOCOLMOKO Instituto bateko ikaslikin. Ta hemenguk urtarrilin egon zinez han, apirillin eurak etorri diz bertora. Badiz egun batzuk herritxik jun dizena. Erakutsitse herriko egunerokuk: Arrantzalin Kofraxi, Gaztetxi, Radixu Irratixe, Euskal Dantzak be erakutsitsez, Artibai errekan arraunin ein dabe, Bilboa ta Donostire jun diz alkarreaz, parrandak be botatxuez, LAU ANAIA ta ONGI ETORRI txalopetan itsasoratu diz,… hamen dakauz eurakin atatako argazki batzuk.

Kofradi zaharrin Suediarrak agurtzeko ekitaldixin…

Suediarrak PLAZA GAININ dantza erakustaldixan…

Ez diz makalak abesten…

Ondarru, itxita!

Goxeko 10etan, kalik hutsik.

Historiku, Ondarruko portu be hutsik, greban!

Lehenengo manifa, 10etan, eta gero Bilbora, eguerdiko manifestazio handira.

Zaharran egoitzan be, langilin konzentrazinoi.

Arratsaldeko manifestazinoi.

Baixakun, kirol gala

Baixakun, arratsaldeko 20:00retan, Udaleko Kirol Batzordik Ondarruko Kirol Gala ospatuko dau Kofradixa Zaharrin. Bertan, aurten aukeratutako kirolarixai sarixe emongo gakoe. Herriko kirolari desbardinakin egoteko aukera ona ixango da.

 

Horreaz batea, Kirol Batzordik lehenengoko Kirol Boletine ata dau, batzordeko kirolari eta taldin artin borondatez ein dabena. Hamendik aurrea, sei hiletik behin atako dabe. Herriko kirola interesaten bagatsu, kirol boletine irakurri bizu!

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Kirol%20boletine/01-Kirol-Boletina.pdf

Animo kirol batzordi eta animo herriko kirolaxak! Segi holantxenik biharrin!

 

Grebarako gero eta atxikimendu gehiago Lea Artibain

Ondarroan giroa berotzen ari da, eta gero eta gehiago dira grebarekin bat egin duten langileak.

Adibidez, nahiz eta arrantzaleak antxoa kosteran burubelarri sartuta egon, Ondarroako Kofradiko Langileek erabaki dute greba egunean ez zabaltzea, eta greba egitea. Urteetan hartu ez den erabakia da hau, grebak edukiko duen arrakastaren seinale.

Eskualdean be gero eta gehiago dira grebarekin bat egiten ari direnak. Atzo EIKAn bozketa egin zuten, eta emaitza esanguratsua izan zen. Grebaren aldekoak hirurehunetik gora, eta kontrakoak laurogei inguru

BURDINOLAn eta KAUXOTen ere greba egingo dutela baieztatu dute.

Bistan da oso giro ona dagoela grebaren alde!

Informazio gehiago eskuratu ahala, TURRUNEan ipintzean joango gara!