Atzanengoko ikutuk emoten topa douz herriko jaxak antolatzen dabizen herritxarrak. Leokadik kortxeletik bajateko ibilikotxun txikotak prest ikusi dou adibidez.
Edo ta Kafeko atzeko txozni txukuntzen
Sardiñak eta Atunak allati falta da PLAZAGAÑEko jantokixan bakarrik. Ikusi bestelan.
Abuztuak 13 (astelehena) GAZTE egune. Aurten kartel eta esaldi deigarrixe ibili dabe herriko gaztik euran egune ospatzeko. Egitarau osu behian agertzen da ta parrandako goguaz eidaz argitxu dosku.
Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!
Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.
Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.
Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!
Yaalah elkartik eta Ondarruko udalak Saharar herrixan alde diru lortzeko Suzko kriseiluk aireratzeko ekimena antolatu dabe, ekimen hau abuztuk 15in (Andramai egunin) gabeko 23:20 aldea (su artifizialak amatxu eta zeixan) ixango da.
Suzko kriseiluk eskuratzeko ZURRUMURRUN, KURIKEN, HONDARTZAKO TXIRINGITUN eta KULIXKAN erosi bihir diz tiketak 5 eurotan. Tiketak ekimena hasi baino ordu erdi lehenaua aldatuko di kriseilukatxik hondartzan bertan.
Kuadrilla Eguneko bazkaiko antolatzailin ixenin mezu jaso dou:
Entera orduko Andramaixak gañin dakauz eta Kuadrilla Eguneko tikik be salgai daz. Urtero morun, tikik Anaita eta Kulixkan eongori 5€ truke. Bazkaxe 15:00etan ixangora Kafeko Atzin. Anima eta etorri kuadrillan, ondo ondo pasakou!!
Aurten gañea gauza barrixakin!! 💃🏽