El Estado de Derecho o el enjambre del mangoneo

turrune-iritzixe-peio

Berriz ere hemen nauzue nere iritzi artikuluarekin. Oraingo hau erdaraz egin dut ahalik eta zabalen izan dadin eta espainolek ere irakur dezaten.

Se dice que “muerto el perro se acabó la rabia”, puede ser que sea verdad, pero yo diría la otra gran verdad, y es la de que, “muerto Franco comenzó el chollo”
Por suerte veo, leo, oigo, escribo, pienso, opino y por tanto digo que, las santas palabras, (porque también las pronuncia la iglesia) como: “la Transición Democrática”, “la Constitución Española”, “El Estado de Derecho”, están directamente unidas a la corrupción española, y es directamente proporcional a la jactancia de aquéllos que mas pregonan su patriotismo español.

Irakurtzen jarraitu

PNVren “EUSKAL SUBIRANOTASUNAZ” ETA “KOHERENTZIAZ” GOGOETA-GALDERAK

Iragan azaroaren 25ean PNV-k Sukarrietan ospatu zuen ekitaldi politikoaren berri irakurtzean, izki handiekin idatzita irakurri nuen: “Urkullu ensalza el Concierto como “continuación de la soberanía vasca” (Gara, 2012.11.26, 12. or.).

Gero, artikuluan zehar, zera : “(…) Urkullu remarcó que para ser una nación “no son precisas las fronteras, ni las físicas ni sobre todo mentales” y abogó por “exprimir al máximo las herramientas de autogobierno con las que contamos””.

Hitz horiek irakurtzean, berehala gogoratu zitzaidan, nola ez, Josune Aristondo anderearen ardurapean dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Hemerotekan 2012. urte honetako abuztuaren 7an gertatu zitzaidana. Sukarrietako ekitaldian, PNVko buruzagien artean baitzegoen, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Diputatua den Josune Aristondo anderea bera ere.

Irakurtzen jarraitu

INOIZ PRESKRIBATUKO EZ DUENA

Euskal Herrian bizi garenok, independentzia eskubidea daukagu. Herri bat lur eremu batean bizitzen denean, ez dio bere lurra ematen datorren lehenari. Herri baten lurraldea bortxaz konkistatzea krimenik handiena da, beraz, Espainiak eta Frantziak lapurtu ziguten independentzia ez da inoiz preskribatuko, ezta egin zuten delitua ere.

Abertzale sentitzen garenok argi eta garbi eduki behar dugu, nondik gatozen, zer izan ginen (Europako nazio libre eta subirano bat), zer egin ziguten eta egun nola gauden. Beraz, independentzia geure herriak eta euskarak bizirik irauteko duen bide bakarra da. Ez dago erdi biderik. Eskubide historikoak aldarrikatzen dugunean, zer esan nahi du horrek?.. Independentzia eskubidea. Estatutoa edo autodeterminazioa eskatzean premiarik garrantzitsuena bigarren mailan ipintzen da, arazoa luzatuz.

Irakurtzen jarraitu

Bialdekotasunaren ordua da

Tasio Erkiziarekin batera idatzitako artikulua

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irteera eman behar zaio. Aski eta nahiko da etengabeko sufrimendua eta giza eskubideen urraketekin! Enara Rodriguezek, Logroñoko kartzelatik irteeran bizi izan zuen kalbarioari stop esan behar zaio. Preso gaixoekin daramaten politika kriminala gelditu araztea premiazkoa da. “Parot” doktrina aplikatzea jasangaitza egiten zaigu.

Gobernuarekiko disidentziak torturatua izateko arrisku bizia du. Eta egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketa armak desegiteko, presoak herriratzeko eta biktima guztiei zor zaien aitorpena egiteko. Herriak modu ezberdinetan ozenki eta zorrozki esan digu zein den bere nahia eta exijentzia. Baina batzuk entzungor darraite. Ez dirudi, herritar gehiengoaren oihu ozena askorik inporta zaienik. Beraien kezka ez da giza eskubideak errespetatzea, interes politiko partikularrak zaintzea baizik. Eta horretarako, denak balio du.

Euskal Herriak bizi duen biolentzia egoerari irtenbidea eman behar zaio. Egoera hau gainditzeko bidea elkarrizketa da.

Irakurtzen jarraitu

EL HUNDIMIENTO DE ESPAÑA

Oharra: Artikulu hau erdaraz dago idatzita, nahi dudalako ahalik eta gehien zabaltzea, eta gehien bat espainolek irakur dezaten.

En las elecciones al Parlamento Vasco que se celebraron en el año 2001, el nacionalismo vasco (PNV y EH) obtuvo la mayoría parlamentaria en cuanto a los escaños se refiere, y raíz de esos resultados, un columnista de un diario madrileño titulaba su artículo así: “España se pudre por la cabecera del Ebro”.

La celebración de la Diada de Catalunya del pasado día 11 de septiembre, con una manifestación multitudinaria sin precedentes donde el clamor popular reivindicaba la independencia, dicho estruendo ha tenido eco en todo el mundo. Por otro lado, a la espera de los resultados de las elecciones autonómicas al Parlamento Vasco del próximo día 21 de Octubre, donde se vislumbra una mayoría abertzale (PNV y EH Bildu), esta vez el artículo merecería este otro titular: “España se hunde, ha perdido el norte  del  Ebro”.

Irakurtzen jarraitu

MILAKA ETA MILAKA BOTU NULO. ZORIONAK!

Munduan hainbat gatazka politiko zuzenean ezagututakoa da, hamaika ikusitakoa, hala ere, ezin zuen ulertu hauteskundeetan parte hartzea debekatua zuen alderdi batek gehiengoa lortzea. Ondarroan zen Angelo Miotto Peace Reporter-eko kazetari italiarra, 2007 udal hauteskundeen harira. Nola egiten da hori galdetzen zigun, zergatik bozkatzen du jendeak baliorik ez duen botua? Munduan parekorik ez omen du ezagutu. Estatu espainolak ilegalizazioaz ezker abertzalea zokoratua eta gutxitua den espresio politikoa bilakatu nahi zuela azaltzen genion guk.  Beraz, izugarrizko balioa zuela botu horrek. Errazena abstentziora jotzea izan zitekeela baina horrek estatuak markatuak zituen helburuei bidea ematea zela, alegia, epe luzera ezker abertzalearen masa elektorala ilegalizazioaren ingurumarian desagertzea. Botu paperak edukitzea delitua zela eta polizia ezberdinek horiek antzematearren izugarrizko jarraipen eta jazarpenak egiten zituztela, dena den, etxez etxe banatzen genituela, adineko andreak zirela orohar lan hori egiten zutenak. Esaten genion 2003an izan ginela lehen aldiz hauteskundeetatik kanporatuak eta ezker abertzaleak 168.000 botu lortu zituela, 2410 Ondarrun.  Egoera horrek, beste eratako erantzunak ere ekarri dituela eta 200 familiatik gora direla “eskubiderik ez, betebeharrik ez!” desobedientzia ekimeneko kideak. 2007an gehiengo osoarekin, PNV bere aurpegirik maltzurrena erakustera behartu dugula eta ezinezkoa izaten ari zaiola, ondarrutarren erabakiaren gainetik inposizioa justifikatzea.

Ez dira izan Konstituzionaleko 6 epaile  legalizazioa “eman” digutenak. Legalizazioa irabazteko borroka 2003an hasi genuen botu nuloarekin, gure postuak hartu zituztenei demokraziari lapurretan ari zirela esan genien, udal zergarik ez genuela ordainduko, ilegalizazioak iraun bitarteko hitzordu elektoraletan, kanpainak egiteko debekuekin, komunikabideetan betatuak, zuzendaritzak espetxean bozeramailerik gabe…  168.000, 120.000, 185.000, 103.000 botu lortu genituen. Guzti horiekin  eta guztietako bakoitzarekin irabazi dugu legalizazioa. “Con Bildu ilegalizado tendríamos cuarenta Ondarroas” esan zuen PNVko burukide batek Bilduren aldeko ebazpena eman zenean. Egoera jasangaitza egiten ari zitzaien seinale. Orain badira batzuk Konstituzionalak errealitatea zenari legezkotasuna eman baino ez diola egin diotenak. Gu ados gaude horrekin. PP eta PSOEk, CIU, Coalicion Canaria eta Partido Andalucistaren babesarekin ilegalizazioa martxan jarri zutenean esan genuen hori: Ezker Abertzalea ondo errotutako errealitatea da, ezin da salbuespen neurriekin desagertarazi.

 Zorionak denoi, botu “nuloa” eman duzuenoi, desobedientzia egin duzuenoi, hautes zerrenda ilegalizatuetako kideoi… Lorpen handia da, baina ezin dugu ahaztu oraindik legez kanporatutako hainbat antolakunde, sumario, espetxeratu daudela. Estatuak bere boikot jarrera mantentzen du. Borroka egiteko garaia da.

NOIZ ARTE 197/2006 LEGEA (Parot doktrina)?

“Estatuak uste badu suntsitu zaituela, ez dago negoziatzerik”.

Hitz hauek Javier Martinez, egun, El Salvadorreko Suchito herriko (25.000 biztanle) alkatearenak dira. Garai baten, “Walter Komandantea” goitizenez, El Salbadorreko gerrilan borrokatu zuen eta Gobernuarekin akordioa negoziatzen aritu ziren 16 laguneko batzordeko kidea izan zen.

Adierazpen hauek Argia Aldizkarian (2012-05-06, 42. or.) irakurtzean, berehala burura etorri zait maiatzaren 3an hainbat ondarroarrok Ondarroako Kofradian Zaharrean Kepa Mancisidor abokatuari entzun genion hitzaldia. Hitzaldia, 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! lemapean aurrera daramagun kanpaina barruan eskaini zen.

Hitzaldi hartan argi geratu zen zein maldartsua den epaitegien bidea gure preso eta iheslari politikoen eskubideak lortzeko.

Presoek euren etxetik ahalik eta hurbilen dauden espetxeetan egotelo eskubide osoa dute. Baina Espainiako Gobernuek, -PPkoek zein PSOEkoek- presoen eskubide hori zapaltzen duen 197/2006 LEGEA (Parot doktrina) asmatu eta lotsagabeki aplikatzen ari dira.

Nola harritu gintezke Espainiako Auzitegi Goreneko eta Auzitegi Nazionalaleko epaileek eurek ere egiten ari diren 197/2006 Legearen zentzunik gabeko aplikazioaz? Edota ahaztu zaigu epaile horiek PPk eta PSOEk aurkeratuta daudela?

Guztiontzat nabari-nabaria baita nolako jarrera duten PPk zein PSOEk euskal presoen hurbilketari buruz.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiari dagokionez ere, gaur eguneko Europa eta bere Instituzioak gaurko Estatuen asmakizuna dira.

Honekin inola ere ez ditut gutxiesten, -are gutxiago gaitzesten- gure abokatu ausartek epaitegietan egiten ari diren lan eskerga. Nola txalotu eta eskertu gabe utzi gure abokatuek hainbeste urtetan egiten ari diren ahalegin nekaezina Kodigo Penalak eta Epaitegiek uzten dizkieten zirrikituez baliatzeko!

Baina, iruditzen zait herritarrok itxaropen larregi jarrita daukagula gaur eguneko epaitegietan lortu ditugun edo lor ditzakegun emaitzetan. Iragan maiatzaren 3an entzun genuen hitzaldiak bapo astindu dizkigu gure ameskeriak, eta itxaropen faltsuak uxatu.

Honek ez du nahi esan gure preso politikoak espetxeetan usteltzen utzi behar ditugunik. Ez-eta gure iheslari politikoak atzerrian, herrimez kiskaltzen. Ezta gutxiagorik ere!

Gure abokatuekin elkarlanean, “EGIN DAIGUN BIDEA” Mugimenduan elkarturik, indartu eta bultza ditzagun mobilizazioak gure preso eta iheslari politikoen alde. Indar metaketaren garaian gaude. Manifestazio erraldoien garaian sartuta gaude.

1977. urtea. Urtebete baino gehiago Franco hil zela. Demokrazia amets. Espetxeak presoz beteta hasi genuen urtea. Errefuxiatu beste talde handia bat Yeuko irlan deportatuta.

Gero, 3 Amnistia Aste etorri ziren bata bestearen atzetik (otsaila, maiatza, urria): “Amnistia” oihuek Euskal Herri osoan zahar burrunbatu zuten. Presoen eta errefuxiatuen gose grebak maiz. “Askatasun Ibilaldia”: Euskal Herria osoa zeharkatu ondoren, 100.000 lagun baino gehiago Arazuriko zelaietan bildu ziren (abuztuak 28). Europako hainbat nazioetan “extrañata” zeuden ETAko hamar preso politikoen agerpena, Telesforo Monzón lagun zutela, euren “extrañamendua” apurtu ondoren (Durango, uztailak 21).

Horrela, herritarron mobilizazio erraldoien eta euskal preso eta iheslarien borroken bidez lortu zen euskal preso politiko guztiak espetxetik atera eta euren etxeetara itzultzea.

Eta, azkenean, iritsi zen hain amesturiko eta borrokatutako “AMNISTIA (?)” (1977ko urria).

Amnistia hitzari galdera ikurra apropos jarri diot. Zilegi bekit tarte txiki hau, galdera ikur hori zergatik jarri dutan azaltzeko bi hitzetan.

Halaber, 1977.10.17an indarrean jarri zen Amnistiaren Legearen bidez legalizatu eta “normalizatu” zen 1977. urtean zehar, tantaka, espetxetik irteten joan ziren euskal presoen egoera. Baina, era berean, a nolako babes juridikoa lortu zuten 1936ko gerra garaitik ordura arte Frankismoren borreroak izan ziren guztiek. 1977ko Amnistiaren Legearen ondorioz, hain zuzen, azken aldi honetan sortu den “Frankismoaren Biktimak” elkarteko kideek, euren hildako etxekoen memoria berreskuratu eta euren etxekoak omendu ahal izango dituzte. Baina euren etxekoen hiltzaileak ezingo dituzte epaitegien aurrean salatu. A nolako ziria sartu ziguten 1977ko Amnistia Legea onartu zutenak!

1977. urteak badu ondarroarrontzat beste oroimen berezi-berezi bat. Euskal preso politiko guztiak etxean zeuden jada 1977ko Amnistiaren Legea 1977ko urrian indarrean jarri zenean, euskal preso poitikoa bat izan ezik. Berau, ondarrutarra zen.

Frantzisko Aldanondo Badiola “Fran”ek han jarraitzen zuen Martuteneko espetxean.

Ondarroarrok berehala jeiki ginan: herri batzarrak, manifak, sinadura bilketak, Herri Batzordearen bidaia Madrilera… Zer ez genuen egin 1977ko azaroan eta abenduan “Fran”en askatasunaren alde! Ondarroarrok piztu genuen “Fran askatu” txispa hura sugarra ere bihurtu zen Euskal Heerian barrena egin ziren mobilizazioetan.

1977ko abenduaren 18an atera zen “Fran” Martuteneko espetxetik.

Garai hartako EUSKAL AZKEN PRESO POLITIKOA! A nolako harrera eskaini genion auto deskapotable batean Ondarroako kaleetan egin zuen ibilbidean!

35 urte geroago, 2012ko urte honetan, euskal preso politiko eta ihaslearien askatasuna “inpasse” loptsagarri baten aurkitzen den garai honetan, ez ote dugu ondarroarrok berriro ere izan behar euskal preso eta iheslari politikoen askatasunaren aldeko MOBILIZAZIO ERRALDOI BATEN AITZINDARI ETA MOTORE?

Hor daukagu Ibon Iparragirre Burgoaren kasua ere. Herritarron mobilizazio eta abokatuen lanari esker, lehenik Basauriko espetxera, eta, gero, bere emaztearen ondora behintzat ekartzea lortu genuen.

Egia esan, zoritxarrez, Iboni etxe-kartzelaren zama ez diogu kendu bere lepo gainetik. Baina lortu duguna lortzeko erabili ditugun tresnek argi agertzen digute euskal preso eta iheslari politikoen askatasuna lortzeko jarraitu behar dugun bidea, hots, HERRITARRON MOBILIZAZIOA ETA LEGEGINONEN LAGUNTZA.

Amaitzear dugun 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea!197/2006 LEGEA (Parot doktrina) deuseztatu! kanpaina luze eta arrakastatsuak erakutsi digu noraino iritsi ahal dugun ondarroarrok. Aurrera Bolie!

Kanpaina hau aipatu dutanez, ezinbesteko egiten zait zuoi ere azaltzea kanpaina honek nire baitan sortzen dizkidan hausnarketak.

“Mamarru” laguna, ondo merezita dituzu ondarroarrok (danok ez, zoritxarrez) burutu ditugun ekintza hauek. Are, labur geratu gerala esango nuke nik.

Halaber, zuk, “Mamarru”, 1970. urtean, zure familia eta Ondarroa zure herri maitea utzi, eta EUSKAL HERRIA INDEPENDIENTE ETA SOZIALISTAREN ALDE buru belarri borroka politikoan MUSUTRUK sartu zinen eta harrezkero MUSUTRUK ETA BIZIA ARRISKUAN JARRIZ egin duzu lan Euskal Herriaren alde hainbeste urtetan. Hainbeste urtetako espetxeko sufrimenduak ere ez zaitu makurtarazi, zeure borroka politikoan indartu baizik ZEURE OSASUNAREN KALTETAN.

Are gehiago, zure ibilbide politiko luzeak zer ekarri diete Rita zure amari, Maria Antiguari eta zure anaiari eta etxekoei sufrimendua eta gastoak izan ezik?

Zure hainbeste urtetako militantzia eta borroka politiko eredugarri horren aurrean, hor ageri zaigu gure inguruan ditugun hainbat politikoen jokabide lotsagarri eta higuingarria. Sasi-demokrazia honen Instituzio ezberdinetan postuak lortzen dituztenean, a nolako soldatak irabazten dituzten, euren familiakoei ere goi mailako bizimodua ziurtatuz. Are gehiago, euren zahatzarorako ere nolako pentsioak ziurtatzen dituzte hainbat eta hainbat politikoek!

Alderdi politikoetako hainbat buruzagik EUREN ZAHARTZAROKO URTEETARAKO SOLDATA OPAROAK ZIURTATZEN ari diren bitartean (Euskal Herria maite omen dute!), ZUK, ISIDRO LAGUNA, ordea, JADA 27 URTEKO ESPETXE ZIGORRA JASO DUZU OPARITZAT. ETA, “PAROT DOTRINEA”K INDARREAN JARRAITUKO BALU, ORAIN SUFRITZEN ARI ZAREN ESPETXE ZIGORRA BESTE 9. URTE LUZATZEKO ARRISKUAN ZAGOZ.

“Mamarru” bezala, horrelakoak ditugu Espainia eta Frantziako espetxeetan eta munduan zehar sakanabatuta ditugun euskal preso eta iheslari politikoak.

Euskal Herriko gudari eredugarriak euren herrietan behar ditugulako, murgildu gaitezen denok MOBILIAZAIO ERRALDOI BATEAN

197/2006 LEGEA (Parot doktrina) deuseztatzea dugu lehen urratsa eta helburua.

Eta hurrengo, EUSKAL PRESO POLITIKO ETA IHESLARI GUZTIAK HERRIRA!

La ruta del perdón

Se dice que la mejor enseñanza es de predicar con el ejemplo, es decir, ser consecuente con lo que se dice o callarse para siempre. En todas las órdenes de la vida, tanto en lo político, institucional, religioso, social, económico, personal, etc., el verbo  bonito en toda oratoria ó disertación puede quedar elegante otorgándole aire de  las buenas formas. Pero existe un dicho que siempre me solía repetir un gudari ya fallecido:  “No hagas caso de lo que dicen, fíjate siempre en lo que hacen” y así es.

Estamos viviendo  un momento histórico de esperanza, de ilusión, para la convivencia en paz y la resolución del conflicto. Un conflicto que Euskal Herria lleva padeciendo más de 500 años. El cese definitivo de la actividad armada anunciado por ETA parece ser  que no es suficiente por todo lo que estamos viviendo.  Antes  lo vendían como premisa principal para poder sentarse a hablar, en cambio, ahora, “Nunca hablaremos con la organización terrorista” es el discurso que repite a diario la derecha franquista en el poder y sus aliados.

El discurso actual se centra sobre los prisioneros vascos que  quieran reinsertarse. Para ello, se les exige; pedir perdón a las víctimas, y a la sociedad en general, firmar un documento en que manifiestan  que se desvinculan de la organización ETA y reconocer el daño causado.

Si nos fijamos en la historia no muy lejana en tiempo hasta nuestros días, digo con toda la rotundidad del mundo, que ETA se queda pequeña al lado de la violencia que siempre ha practicado el Estado español tanto en la época franquista como en la actual (llamada democrática), con todas las prácticas violentas más crueles y atroces que uno se pueda imaginar. El monopolio de la violencia  siempre ha sido del poder; Torturas, secuestros, muertes, desapariciones, cadenas perpetuas, juicios políticos, doctrina Parot, mentiras y falsedades en sus versiones oficiales, ilegalizaciones y decretos de urgencia para reprimir al independentismo vasco… Existen aún con nombres y apellidos responsables políticos e institucionales del Estado (policías, jueces, magistrados, fiscales..) que han practicado o permitido con la más absoluta impunidad tales actuaciones violentas.

Yo me hago la siguiente pregunta. Quiénes tienen que empezar a pedir perdón y a quiénes?..  Cuando y cómo?.. Cuál es la ruta a seguir?  Valdría  como solución el resultado de aplicar  la conjugación del presente de indicativo del verbo pedir perdón?. Yo pido, tu pides, el pide…, y aquí no se salvaría ni el apuntador, ni siquiera el rey franquista cazador de elefantes, que bajo el paraguas de la monarquía  que representa con poder de Jefe Estado, se han cobijado el terrorismo de Estado y el capitalismo salvaje sumiendo al país en el umbral de la pobreza extrema, mientras que el monarca sigue amasando riqueza de incalculable valor.   Ni tampoco la Iglesia Católica que arrastra un saldo  pendiente de “perdones”  desde que el Papa Pío XII felicitara a Franco por su victoria en la Guerra Civil de 1936, golpe de estado  que obtuvo licencia para matar en la llamada Santa Cruzada con la bendición del Vaticano, con el resultado de un millón de muertos.

Con el “borrón y cuenta nueva y aquí no ha pasado nada”  sepultada con la “Ley de Amnistía de 1977” y la llamada transición democrática y  la Constitución del año 1978 echa a la medida del nuevo franquismo y con las pinceladas de  los militares, por si las moscas, sigue arrastrando un déficit democrático de tal magnitud, aunque las Leyes están redactadas para aplicarlas la justicia no es igual para todos. Ni mucho menos.

Estamos asistiendo a una realidad del mundo al revés. Personas que deberían estar en prisión gozan de la libertad absoluta con honores y ascensos incluidos. Por citar algunos fijaros que gentuza: Enrique R. Galindo, José Barrionuevo, Rafael Vera, José Amedo, Julen Elgorriaga, Julián Sancristóbal y otros muchos… Acaso pidieron perdón estos señores? Y qué decir de los chivatos, mercenarios a sueldo (BVE, Triple A, GAL), torturadores, políticos corruptos y otros intocables que con su mierda corrupta ha salpicado hasta la Casa Real?  Pues bien, señores, todo esto  es España. En cambio, los presos vascos que deberían estar libres desde hace  tiempo o que nunca deberían haber sido encarcelados por su actividad política, siguen aún en prisión por la política penitenciaria de venganza y exterminio.

Democracia esta, en la que nuestra libertad de expresión se convierte en apología al terrorismo, en cambio, a los insultos que nos profieren  ellos se le denomina libertad de expresión.

En cuanto a la ruta de perdón a seguir, recurrir a la obligación de “arrodillarse” y a la humillación, es pura venganza.  A mi forma de entender, el perdón revolucionario no existe. Sin querer hacer paralelismos,  acaso pidió perdón el franquismo? Y que me decís de Fraga, que tras su fallecimiento reciente, las homilías dedicadas a tal efecto por la iglesia de Rouco Varela y cía., daba la impresión de que se trataba de un santo?  Los sucesores  del franquismo (PP),  reconocieron alguna vez el genocidio?  

La solución pasa necesariamente por el dialogo y negociación. Dar la espalda por parte del gobierno español a las recomendaciones recogidas en la Declaración de Aiete, así como al documento suscrito en el Acuerdo de Gernika y de otras personalidades internacionales, y apostar únicamente por la vía policial y la ley del embudo, la única lectura que se debe extraer de todo esto es que quieren la guerra y no la paz.

Efectivamente, tiene que haber un  reconocimiento y reparación a todas las víctimas de todas las violencias. La solución no pasa por perdones e inserciones individuales. La solución debe ser colectiva. Pacto entre el Estado y ETA. Dialogo y negociación de pueblo a pueblo y todo lo demás llegará. La ruta del perdón por la ley del embudo nunca prosperará. A la solución definitiva se le llama soberanía.

Pello Aramaio Etxaburu   (Frankismoko euskal preso ohia)

ARTIBAI EGOITZAREN AURREKO ZUHAIZTIA…, TXAKURREN KAKALEKU!

XX. gizaldiaren hasieran, 1900. urtean, “Alameda” delako Zuhaiztia landatu zen Ondarroako “Ensantxea”n. Zuhaizti horri, urteetan zehar, izen ezberdinak jarri izan zaizkio. Baina, “Alameran batuko gara” esan eta ondarroar guztiok bagenekien nora joan, inolako errakuntza eta zalantzarik gabe. Izan ere, “Alameri” izan da ondarroarrok urte askotan herrian ezagutu izan dugun zuhaizti bakarra.

Bai ondotxo zaindu ere “Alameda” hura!

1901. urtean beste 14 zuhaitz berri landatu ziren Alamedan, eta hauen kerizpean eserlekuak ere jarri ziren herritarren atsedenerako.

Eta urte berean, abenduaren 8an Ondarroako Udalak egin zuen bileran zuhaitzak inausteko langile bat bialtzeko Egileor perito agronomoari eskatzea erabaki zuen (OUOBAL 1894-1903, 455. or.)

Ondarroako Udalak 1907ko martxoaren 17an egin zuen bilerako agirian zera irakur daiteke: “Se acuerda también escribir a Eguileor para que si estamos a tiempo mande un oficial para la poda de los árboles de la Alameda y encargar dos sacos de abono para los mismos” (OUOBAL, 1906-1909, 83. or.).

1985. urtean, Artibai Egoitzaren eta Ondarroako Institutoaren artean landatu ziren zuhaitz batzuk. Urteak iragan eta zuhaizti hori egonleku eta pasialeku atsegina bihurtu zen, eserleku eta guzti.

Zuhaizti horren apaingarri, 1994. urtean kokatu zen bertan eskultore georgiar batek Ondarroako herriari oparitutako harrizko eskultura. Gaur egun ere eskultura horren aurrean honako oroitarri-eskaintza hau irakur daiteke: “ASKATASUN IZARRA. Djemal Bjalaya, eskultore georgiarrak Ondarroako herriarentzat egina. 1994.08.28”.

Opari horren fetxak badu esanahi berezia ondarroarrontzat. Frantziako Iraultzako soldaduek, duela berrehun urte, Ondarroa erre zutenekoa gogoratzen baitigu!

Zuhaziti hau, gaur egun, oso hurbil dagoen Artibai Egoitzako adineko pertsona askorentzat eguneroko atseden-toki eta pasialeku baketsua bilakatu da.

Baina… Zorigaiztoko baina!

Zuhaizti horretara egunero hurreratzen diren hainbeste ikasle eta pertsona adintsuekin batera, han agertzen dira txakurrak ere. Batzuek, euren zaintzailea alboan dutela. Gehienak, bakarrik, zaintzailerik gabe. Batzuek eta besteek eurak txisa eta kaka egiten dituzte zuhaitzen artean dagoen belardian.

Esker ona Zuhaizti horretan ibiltzen diren pertsona adintsuen partez zuoi, zuon txakurrek egiten dituzten kaka-mokordoak orritxo baten biltzen dituzuenoi. Banakak, zoritxarrez.

Baina, beste txakurren kaka-mokordoak han gelditzen dira. Zuhaiztiko belardia kaka-mokordoz beteta.

Honen lekuko duzue, ondorengo argazki sorta:

Argazki hauetan nabarmentzen den Zuhaiztiaren egoera zinez penagarria da. Are gehiago, pasiatzeko daukagun ibilidean bertan ere, txakurren kaka-mokordoak sahiesten ibili behar izaten dute persona adintsuek.

Eskerrak, udal zamar biltzailea tarteka agertzen den eta ibilbideko kaka-mokordoak eta Institutuko eta Arrantza Eskolako ikasleek lurrean botata uzten dituzten hondakinak biltzen dituen…

BAINA, ZAMARREROAK KAKA-MOKORDOAK ETA HONDAKINAK BILTZEA EZ DA HERRI AURRERATU BATI DAGOKION IRTENBIDEA. TXAKUR JABEEK, BAKOITZAK BERE TXAKURRAREN KAKA-MOKORDOAK BILTZEA, ETA INSTITUTO ETA ARRANTZA ESKOLAKO IKASLE GAZTEEK EUREN HONDAKINAK ZAMARONTZIETAN UZTEA… HAU DA ONDARROA MAITE IZATEA!.

ONDARROA MAITE BADUGU, ZAINDU DITZAGUN GURE ZUHAIZTIAK!

Ondarroan, 2012ko apirilaren 24an.

Argazkiak: Yolanda Eizagirre Urkiola “Txiki” eta Luken Otxoantesana Badiola.